Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| atéaurre, atéaurria. (c). izena. Kanpoko atearen aurrealdea. . |
| atarte, atartie. (-). izena. (Leintz.) Ataria, baserrian.. Sin. eskape. Ik. peora, átai. |
| asto-txalma, asto-txalmak. (-). Ik. txálma. |
| atajúa artu. (b). Atajar, coger un atajo.. Ataju aundixa artzen da Landatik Ozaetara joateko.. |
| atárramentu, atárramentua. (d). izena. Patua. Destino, paradero. . Azkenian gixajuak atarramentu txarra euki juan./ Azkenian eztakitt ze atarramentu izango daben.. Atarramentu txarra edo dudazkoa.. |
| atara. (-). Ik. etára. |
| atáka, atakía. (d). izena. Labe-ahoa. Ogi, kare edo beste edozein laberena. La boca del horno.. Atakia zabaldu eitte akon, da geo beetik etaa karia, atakati. Cand. . Ik. labe-atáka. |
| 3. atal, atala. (c). izena. (adierazkorra.) Mozkorra.. Felipek kriston atala jaukan atzo.. Sin. atxur, melokotóe, -i. |
| átal. (-). 1. atal, atála. (b). izena. Gajo de naranja, diente de ajo, etc.. Berakatz atal bat geratze jat bakarrik.. Laranja eta berakatzena, batez ere.. Ik. arbi-atala trabau.. 2. atal, atala. (c). izena. Ipurmasaila. Glúteo. . Azelakotxe atalak (edo ipurratalak) dauzkan.. Ipurratal gehiago.. Sin. ipurmatráilla.. 3. atal, atala. (c). izena. (adierazkorra.) Mozkorra.. Felipek kriston atala jaukan atzo.. Sin. atxur, melokotóe, -i.. |
| atebikotx. (-). Ik. áte. |
| átalo, átalua. (d). izena. Gaztaina mota bat. . Ik. gaztáiña. |
| asúnar, asúnarra. (d). izena. botanika ASUNARRABIXA. Lamiun purpureum. Asun honek ez du pikatzen. Beste asunen inguruan egoten da. . |
| asun áza, asun azía. (d). izena. botanika Borraja. . Sin. bórraja lóra. |
| ásun, asúna. (a). izena. botanika Urtica dioica. Ortiga.. Gure bernak sarri igurtzi izan dituen landare ezaguna. Sendabelar bezala erabilgarritasuna handia du. Beltzixka denean asun beltza deitzen zaio. . |
| asunur, asunura. (-). izena. Asunen ura. Infusión de ortigas. . |
| astúndu. (b). da-du aditza. Ponerse pesado, aumentar de peso.. Egurra, busti ezkero, astundu eitten da.. Hona hemen hitza erabiltzen den beste testuinguru batzuk: Euri onekin lurra asko astundu da./ Egualdixa asko astundu dau./ Beixa badoia astunduaz (edo umeastunduaz) eta ez etara larrera. . Ik. umeastúndu. |
| ástun, astúna. (a). adjektiboa. Pesado, -a.. Turroia oso astuna da estomagurako.. Ant. áriñ. Ik. kapárra, probárri, pixútsu. |
| astrápala, astrápalia. (d). izena. Zalaparta.. Gaur berandu jaiki non eta or ibili non goiz guztia astrapala baten./ Zuk astrapalia ugari ta lan gutxi./ Txirrita Plazentzian bizi izan artian, gertaera bat zala-ta naikua astrapala sortu zan. (SM Zirik). . astrápalaka, . (d). adberbioa. Presaka, korrika, zalapartaka. De prisa y corriendo, atropelladamente.. Etxe-alderia izan dou ta agostu guztia ibili ga astrapalaka. . Astrapalia darixola ere bai... |
| atabal, atabala. (-). izena. "Atabala tanbor zapal eta zabala da, gerrira lotzen da eta esku bikin jotzen da." (SB Eibetno). . |
| astozara. (-). Ik. astó-bánasta. |
| atabalero, atabalerua. (-). izena. "Musika taldietan atabala joten dabena, ritmua jartzeko." (SB Eibetno). . |
| atábaka, atábakia. (d). izena. Elizan argitakoa batzeko ontzia.. Sin. argittáko óntzi. |
| atáju, atajúa. (a). izena. ATAJO. Atajo.. Atajutik joanda lenao aillegauko zate.. Bidezidor zentzuan ere bai, bidezidorretik atajatu egin ohi delako edo. . atajúa artu, . (b). Atajar, coger un atajo.. Ataju aundixa artzen da Landatik Ozaetara joateko... |
| ásunto, ásuntua. (a). izena. Asunto. . Ziero eranai emonda dago eta asunto txarra.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.