Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| asun-berótu, asun-berotúa. (c). izena. ASUN-BAIÑU, ASUN-BLASTIO. Asunekin emandako blastioa, zenbait gaitzetarako sendagai bezala erabili ohi dena. Azote de ortigas, método contundente usado contra algunas afecciones.. Gripia daukakela? Ori eztok ezer. Kendu erropia ta neuk emungostat asun-berotu bat./ Gure aittajuna-zanak sarri artzen zittuan asun-berotuak.. |
| atebúru, ateburúa. (c). izena. Kanpoko atezuloaren goi partea. Dintel (zentzu zabalean).. Erremu eguneko kurutzia ateburuan ipintzen da. Don. . Ik. giltzáarri, kargádero. ateburúko, ateburukúa. (a). izena. Ate gainean egoten den egurra edo harria. Atea baino zabalagoa izan behar du, eta sendoa, goiko pisuari euts diezaion.. Bai, ari ateburukua. Don. .. |
| ateburúko, ateburukúa. (a). izena. Ate gainean egoten den egurra edo harria. Atea baino zabalagoa izan behar du, eta sendoa, goiko pisuari euts diezaion.. Bai, ari ateburukua. Don. . |
| atérruna, atérrunia. (c). izena. Ik. atérrarte. |
| atesaiétera, atesaiéteria. (d). izena. ATESAIETARA. Kanpoko atea bi zatikoa denean, goiko zatia. Behekoari ate, soilik.. Sin. ateérdi. Ik. saiétera. |
| atétranga, atétrangia. (c). izena. Tranca de puerta.. Sin. tránga. |
| ate-txóri, ate-txoríxa. (d). izena. Quicio de puerta. Don.. Ik. txori. |
| atezúlo, atezulúa. (c). izena. Ate bitartea. Resquicio de la puerta.. Onek basarriko atiok, bakizu, onek, bi zatiko ate onek; gu joan da, gabian ixi-ixilik atezulotik begira, Mikaela pipia erretzen. Eli. . Sarraila-zuloari ere deitzen zaio atezulo.. |
| aton, atona. (-). (Antzuola.) "La persona bien aseada y compuesta." (Izag Antz).. |
| atondu. (-). aditza. "Componerse." (Izag Antz). . |
| átorra, átorria. (d). izena. Antzinako gizon-alkandora luzea. Camisa antigua de hombre.. Nik aittajuna ezautu naban, da arek atorra esate otsan. Eunezkua, belaunetaraiñokua. Don.. Ehunezkoa, belaunetarainoko luzea eta praken barrutik erabiltzekoa zela diosku. . |
| atrásau. (-). 1. atrásau, . (a). aditza. Atrasar... 2. atrásau, atrasáua. (b). adjektiboa. Atrasado, -a.. Ori munduko gauzaik atrasauena dok. .. |
| 1. atrásau. (a). aditza. Atrasar.. |
| 2. atrásau, atrasáua. (b). adjektiboa. Atrasado, -a.. Ori munduko gauzaik atrasauena dok. . |
| atráso, atrasúa. (b). izena. Atraso. . |
| atérri. (a). adberbioa. ATERRIK. Ateri, euririk gabe. Escampado.. Guazen aterri dauan bittartian.. ATERRIK ere esaten da. «Aterri-rik», ziur asko. . |
| atérrarte, atérrartia. (b). izena. Aterrunea. Lapso entre dos chaparrones.. Aterrartia aprobetxauaz letxugatara noia.. Sin. atérruna. |
| ateérdi, ateerdíxa. (d). izena. Atea goi eta behe, bi zatitan partitua dagoenean, goiko partea. Hoja superior de la puerta.. Atia, ta goikuai ateerdíxa. Don. . Behekoa ate, soilik.. Sin. atesaiétera. |
| atéeta, atéetia. (c). izena. (Oñati.) "Toda la delantera . |
| ate-etxe. (-). Ik. étxe. |
| ategórri, ategorríxa. (d). izena. Uberan hala esaten zaio hilerriaren kontra dagoen bataiatu gabekoen edo "gorrien" kanposantu txikiari. Ez ei dago inor lurperatuta.. Kanposantu gorrixa ere esaten zaio.. |
| atéjoka. (b). adberbioa. Llamando a la puerta.. Nun zendeten? Ordu erdi inguru ein ddot atejoka. . |
| atekriskéta, atekrisketía. (c). izena. ATEKISKETA. Picaporte.. Atekisketa gaiñeko danak dorauak./ Konde gaztia, gizon alako... gure klasekuakin-dda berbaik eitten etzebana, ta atekrixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki eztaixen-da, olako merenge bat zuan. Don. (AA BergEus) . Ik. kriskéta. |
| ate-losa. (-). Ik. losa. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.