Bergara aldeko hiztegia
uxarrían.
(c).
Adberbioa.
uxarka, uxarrán, ixurrían.
Txerria edo basurdea lurrean muturka. · Hozando el cerdo o el jabalí.
“Txarrixa uxarrian dabill./ Basurdiak patata saillak izurraittu uxarran./ Guk íxurrian esaten juau. Txarrixa ixurrian dabill, ixurtu ein ddau. Don.”
Sin. iñuska (Eib.)..
uxatu.
Aditza.
uxaatu (Izag Antz).
Espantar.
“Ortu dana oilloz beteta zeuan, da jun nitzanian danak uxatu nittuan. (Lar Antz).”
uxatu.
uxuxuan.
Adberbioa.
"Soman, aitzakia dela eta, horiek direla eta ez direla.
“Errebajen uxuxuan jendia uari zebillen, baiña ezeuan ezer." (Lar Antz)”
uztargílle, uztargillía.
(c).
Izena.
Uztarriak egiten dituena. · Yuntero.
“Uztargille langintzia akabau zan.”
uztárri.
Eibar.
buztarri (Eib.).
1.uztarri, uztarríxa.
(b).
Izena.
Yugo.
Esamoldeak:
uztarri baten ipintzeko modukuak.
(c).
Esapidea.
Biak antzekoak.
2.uztarri, uztarríxa.
(d).
Izena.
Etxearen egituran, aidean geratzen diren osagaiak uztartzen dituen egurra. Uztarriak tximiniarako leihoak edo eskailera-zuloak egin behar direnean dira beharrezkoak, moztutako kuartoiak edo kapirixoak bertan dutelako asentaleku berria.
3.uztarri, uztarríxa.
(d).
Izena.
Dolareko ardatzean, azpiko ohola zanpatzen duena. · Muela (?) del lagar.
“Lelengo tablia bota, gero beste orrek, senduauak, da aren gaiñian etortzen zan uztarrixa, aura goittik bera datorrena ejian, aura ezta apartatzen, aura betik an ibiltzen da gora ta bera. Don.”
1.úztau.
uztai.
1.úztau, úztaua.
(d).
Izena.
Gurdi gurpilaren burdinazko estalkia. · Llanta, aro de hierro que cubre la rueda del carro.
“Uztaua esate jako erruberiak gaiñian daroian burdiñiai. Don./ Burdi-bolantiak pa karga geixao erabiltzeko batera, da ba zela uztau zabala zeban, bide gutxiao ondatu kamiñuan. Don.”
2.úztau, úztaua.
(d).
Izena.
Galdara baten heldulekua. · Aro que hace de asa; de un caldero, por ejemplo.
“Galdaria gaiñian, eltzeko kertena, uztaua. Don.”
3.úztau, úztaua.
(d).
Izena.
Upela biltzen duen burdinazko aroa. · Aro de tonel.
“Ase (barrika), jarixoik euki eztaixen. Uztauak-eta estutu, ta gero ur puxkatekin ipiñi gaiñetik eta azpittik. Don.”