Bergara aldeko hiztegia
urrúma, urrumía.
(b).
Izena.
urrumára.
Behi-marrosa, sirenotsa, intziri ozena, etab. · Mugido, ruido de sirena, gemido sonoro, etc.
“Gau guztia urrumaka jardun dabe beixak.”
Urruma esaten zaio muu normal samarra edo ez ozenegia denean, eta orrua eta makakorroe oso indartsua denean..
urrúsa, urrusía.
(c).
Izena.
urruxa.
Txahal edo bildots eme jaio berria.
“Jaio berrixa danian geixao esaten jau bigantxia. “—Ze dok, urruxia ala ixkua?”. “—Urruxia”. “—Bigantxia orduan”. Bueno, jaio berrixan geixao urruxia, gero bigantxia. Don./ Urrusia ta adarixa izeten dia. Urrusia esaten jako emiai. Luis.”
Ixko edo adari-ren oposizioan, batik bat..
úrsalto.
1.úrsalto, úrsaltua.
(c).
Izena.
Urjauzia. · Cascada.
“Ursalto baten azpixan arrapau giñuan anborraiña.”
2.úrsalto, úrsaltua.
(c).
Izena.
Urjauzi enerjia sortzailea, errota, zerrategiak edo argindar turbinak mugitzekoa, adibidez. · Salto de agua.
“Oñatin dare ursalto ikusgarrixak, sasoi batian Zerrajerianak izendakuak.”
ur-sardau, ur-sardaua.
"Azkar egindako sardaua, bestia baiño ariñaua, baiña azkar-azkar egitten zana." (SB Eibetno)
“Basarri guztietan eitten zana, ur-sardaua. Sarakada bat sagar zehetu, ondo jo, barrikan sartu ha, eta urakin bete goraiño.”
úrte.
1.urte, urtía.
(a).
Izena.
Año.
Esamoldeak:
úrtiak joan da úrtiak etorri.
(b).
Esapidea.
Urteak pasatu arren...
“Urtiak joan da urtiak etorri tta ezta aurrerapideik ikusten.”
urte onéko égon.
(c).
Esapidea.
Gizena egon.
“Enbarazada dagonian ero, gizendu asko ein ddanian ero, urte oneko dago ori. Klem.”
urtebigarrengo.
Adberbioa.
URTEBIGARRENGO dio Mertzedesek, "handik bi urtera" zentzuan.
“Urte bigarrengo barrixa (umea), aura azten zanian beste bat barrixa, urrenguan beste bat barrixa. ”
URTEBETEGARRENGO ere esaten da..
2.urte, urtía.
(b).
Izena.
Urtebetetze eguna. · Día de cumpleaños.
“Noiz da zure urtia? Nere, zure... urtia.”
Zenbat urte daukazu? galderari, erdixak eta beste ainbeste erantzun ohi zaio..
urtébetetze égun, egun.
Esamoldeak:
urte askotaráko.
(b).
Esapidea.
Pertsona bat lehengoz ezagutzen denean -eskua emanez jeneralean- esaten den agur formula. Baita urtebetetze egunean zoriontzekoa ere:
“Zorionak eta urte askotarako.”
Urtébarri egúna.
(b).
Izen propioa.
Urtarrilaren 1a. El día de Año Nuevo.
“Urtebarri egunian Udalaitzen izan giñan.”
EGUN erantsi gabe ere bai. Etzi da Urtebarri./ Urtebarrittan konbidauak dauzkau.
.
Esaerak:
Urte barrixai zoruak pe igarri.
(c).
Esaera.
Eguna luzatzen delako.
urtebarrúan.
(b).
Adberbioa.
Urte barruan. · Durante el transcurso del año.
“Aurtengo urtebarruan akabau biar i dabe Plazentziako bariantia.”
urtebéte ságar, urtebéte sagárra.
(c).
Izena.
Urtebéte, -ía.
Sagar mota bat. · Cierta variedad de manzana.
“Garratza, oso fuertia izan barek, oso sagar edarra zuan Urtebete-sagarra; Goldenan koloria. Klem./ Urtebete sagarra esaten jakon, ori-ori-orixa ta edarra. Mertz./ Ze prezio ein ddabe urtebetiak?
”
urtébetetze égun, urtébetetze egúna.
(c).
Izena.
urtébetetze, -ia.
El día del cumpleaños.
“Biar da nere urtebetetze eguna./ Noiz da Iratin urtebetetzia?”
urtebíllotx, urtebillótxa.
(c).
Izena.
Urtea inguru duen ardi gaztea, aurrerako utzi dena. · Oveja de un año.
“Urtia inguru daukenian, aurrerako lagatzen dia, da arei urtebillotxak. Don.”
arkázte.
urtéera, urtéeria.
(b).
Izena.
urteixera (Aram.).
Salida.
“Urteeria topau ezindda kristonak ein giñuzen.”
urtéko.
1.urteko, urtekúa.
(b).
Izenlaguna.
Del año.
“Urteko ardaua daukau, merkia ta ona.”
2.urteko, urtekúa.
(b).
Izenlaguna.
De un año.
“Urteko umia dauke.”
urtéko ájuste, urtéko ájustia.
(d).
Izena.
Morroien urteko lan kontratua. Domusantuetan egiten zen.
“Kriauak, jeneralmente, Domusantuak izete zien, kriauandako. Urteko ajustia Domusantutik Domusantura. Urteko ajustia zanian. Naiz kriada ta naiz kriau, urteko ajustia eiñ da jun urtia eitteke areaittik ero oneaittik aldetzen zebana, puxkat e ño, aura ola taillara ailegatzen etzan zera esaten jakon ari. Don./ Aura be Domusantutan. Azkena kosetxia artu artuana eitten dok, nobienbrian erdi inguruan ero, eta Domusantutan garixa eriñ. Eriñ eitten dau artzen daben berrixak; lagatzen dabenak artua rekojiduta laga, eta artzen daben berrixak naiz da lenguak Domusantuak arte euki. Artzen zeban berrixak eitten juan lana. Don.”
úrten.
erten.
Bergarako eta Osintxuko adin handiko jendeak ERTEN ere bai.
1.urten.
(a).
Aditza.
erten.
Irten. · Salir.
“Berandu urten dot etxetik./ Ze ordutan urtetzen da autobusa./ Kanpoko atia itxi bai, eta desezauna bada eo, bestaldeko atetik erten. Aniz./ Ortaikua il bia zanian, jo suertia; suertian ertetze ebanak, bueno, zuk auraxe il biozu, auraxe il biar. Hil./ Salbetik ertendakuan egoten zan pasakallia kale danetati. Sot. (AA BergEus, 334. o.).”
NOR-NORK bezala darabil ia beti adineko jendeak. Baina NOR bezala ere entzuten da, gazteen artean batik bat. Gauza bera gertatzen da IGOrekin..
2.urten.
(a).
da
du
Aditza.
nork.
Tocar en suerte en un juego de azar.
“Loterixiak urten dost./ Ze numerok urten dau?”
Hemen ere NORKdunak darabiltzate adinekoek nagusiki, baina gazteagoek ez hainbeste.
.
3.urten.
(c).
dio
Aditza.
Dislocarse un miembro.
“Eskuturrak urten dotsa.”
Edo besoak, behatzak... Baita, eskuturra etara dau..
4.urten.
(d).
da
du
Aditza.
Euki ohi den zerbaiten faltan izan: arropa, tresna, etab. · Carecer de algo que se ha tenido usualmente: prendas de vestir, herramientas, etc.
“Ziero urtenda nago ontzittik; ero erreminttatik ero erreminttetatik. Klem./ ZAspaldixan alkondaratatik ziero urtenda nago./ Segatik urtenda gare. ”
ZERTATIK urtenda egon, ia beti..
5.urten, urténa.
(d).
Adjektiboa.
Jaikia, ausarta. · Atrevido, -a.
“Salientia esaten dan moduan; ola zera, atrebidua ero danian. Klem./ Eskolan ola oso urtenak dienak eztie izeten maixuen gustokuak.”
6.urten, urténa.
(c).
Adjektiboa.
Saliente, tratándose de objetos.
“Urtena, gauza bat bia dan lekua baiño kanporao dagonian. Klem./ Armaixo ori oso urtena dago.”
urté-sásoe, -i.
1.urté-sasóe, -i, urté-sasóia.
(b).
Izena.
Urte-garaia. ·
“Eztakitt ze urte-sasoittan ereitten dan arbixa.”
2.urté-sasóe, -i, urté-sasóia.
(b).
Izena.
Urtaroa. · Estación del año.
“Negua da urte-sasoirik polittena./ Udaberrixa, udia, udazkena ta negua, urte-sasoiak.”