Bergara aldeko hiztegia
goldazúlo, goldazulúa.
(c).
Izena.
Ildoa, golda pasatutakoan gelditzen den erretena. · Surco de arado.
“Miñerala goldazulora botatzeko oitturia dauke./ Goldazuluan ankia sartu ta muturrez aurrera jausi nitzan.”
zótaska, zotárro, goldá-árrasto, goldázoi.
golóndrina.
kuléntriña, kulántriña.
1.golóndrina, golóndrinia.
(c).
Izena.
Hirundo rustica.
Enara.
txío, azpízuri, egabera.
2.golóndrina, golóndrinia.
(c).
Izena.
Delichon urbica.
Eibar.
Avión.
ernara txiki.
gólpe, gólpia.
(a).
Izena.
Golpe.
“Egundoko golpia emon dotsat kotxiai.”
ohar bat
Esamoldeak:
gólpian.
(c).
Adberbioa.
Bat-batean, batera-batera. · De golpe, a la vez.
“Kanpotar pillia etorri zan golpian gure errira./ Eurixa golpian eitten dabenian nunbaitten kaltia seguru./ Ezidazu gauza guztiak golpian esan.”
gólpera.
gólpia izan.
(c).
Esapidea.
Ezusteko handia izan.
“Loterixia tokau jatak. Au dok golpia!”
gólpera.
(c).
Adberbioa.
Bat-batean, tupustean. · De golpe, derrepente.
“Gaixuana golpera esan biarrian poliki-poliki esan notsan./ Krisisa golpera etorri zan da preparau barik arrapau zeban jentia.”
gólpian.
gólpe zórrik ez jo.
(c).
Esapidea.
Lan apurrik ere ez egin.
“Eztau kurso guztian golpe zorrik jo. ”
golpe eiñ.
(c).
Aditza.
Heldu, eskua bota.
“Benga, golpe orri!/ Laster egin gontsan golpe aillegau zien bandejei. ”
gólu, golúa.
(d).
Izena.
Bocio.
“Guk orri golúa esaten gontsan. Golua, amen koxkorra. Gure auzuan zuan zar bat Aizpekua, ta len etzien operau be eitten, da “ño, Aizpeko Joxek jaukak golua”. Don.”
Ardiarenari ere berdin esaten zaio: Golua esaten jako ardixan kokaldiai be, ardixak daukan gaitzai be golua esaten jakon. Ardixak eukitze jok kokaldía, enfermedade bat. Don.
.
ohar bat
Gomózkorta.
Toponimoa.
Gomezkorta .
Gomezkorta, Elosuko baserria.
“Or eukitze i eban kaballerixia, Gomozkortan —aaittik Gomezen kortia—, Gomozkortan jeneralorren kortia, ta bera Benta-etxostian, an euki i eban bere ofizinia, ero, jeneralorrek. Hil.”
Gomezkorta ere badio Hilarik..
gomuta, gomutia.
Izena.
Leintz.
Akordua. · Recuerdo.
“Nere gomutan eztot olakoik ezautu./ Eztaukot olako gomutaik. (Izag Oñ).”
góna, gónia.
(a).
Izena.
Falda.
ohar bat
Esaerak:
Carallo la cona, ni praka ni gona.
(c).
Esaera.
Galiziarrei buruz esan ohi zen, erdi broman, erdi burlan.
Esamoldeak:
gónapian ázittakua.
(c).
Esapidea.
Dícese de la personas que ha sido superprotegidas por sus padres.
“Oiñ ezta bakarrik ezetarako gauza, aman gonapian azittakua da ta.”
ohar bat
gónan zalía izan.
(c).
Esapidea.
Andrazalea izan.
“Aura pelotari ona bai, baiña gonan be zalia zuan.”
gonábarren, gonábarrena.
(b).
Izena.
La parte inferior de la falda.
“Gonabarrena zikinddu dozu lokatzatan.”
gonákanpana, gonákanpania.
(d).
Izena.
kanpángona.
Kanpai formako gona. · Falda acampanada, muy de moda antiguamente. "Se llamaban así a las sayas antiguas, largas y acampanadas." (Izag Oñ).
“Gonakanpanak? Oixe; gure ama-zanan da, gazte-denporan da, erretratutan da, gonakanpanak; ointxe be ikusten die gonakanpanak. Klem.”
gonazále, gonazalía.
(c).
Adjektiboa.
Andrazalea. · Mujeriego.
“Abadia izan arren gonazalia zuan demasa.”
gonbéstante, gonbéstantia.
(d).
Izena.
konbestante.
Conversador.
“Gonbestante ona zuan Periko.”
Gutxi entzuna.
.
gonbéstau.
(d).
Aditza.
konbestau, konberstau.
Comentar, conversar.
“Ardi artian ibilli baza ba etxian konberstauko ziñuan: zein falta da, ta, ero arek ein jok billotxa, ero bestia. Luis.”
Gutxi erabilia..
gonbéstaziño, gonbestaziñúa.
(c).
Izena.
gomestazíño, konbestaziño, komestaziño, konbersaziño.
Conversación.
“Tira gizon, umien aurrerako eztaukazu beste gonbestaziñoik?/ Nik ezer esateke berak etara eban gonbestaziñua./ Iñoiz ba, bik gonbestaziño bat badauke, ezta baida bat pe, "bai arrazoia eukan, bai gizona, botaidak bostekua". Don.”
Gaur egun konbersaziño entzuten da gehien. Norbaitek "gonbestaziñoik eztaukala" esan ohi da hitz gutxikoa edo hizketan zozoa denean. Persona ona da, baiña eztauka gonbestaziñoik.
Esamoldeak:
gonbestaziñúan egon.
(c).
Esapidea.
Berriketan egon.
“Ezautu? Bai. Gu sarri egon ga emen gonbestaziñuan. Hil.”