Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

Goénkale
Goénkale, Goénkalia. (a). Toponimoa. Guenkale. Bergarako kalea.
gogaikárri, gogaikarríxa. (b). Adjektiboa. Gogait eragiten duena. · Molesto, -a, fastidioso, -a. Euli gogaikarri onekin ezin dou burutu./ Gogaikarri bat eindda zare aspaldixan. feedback gogaikárri.
gógaitt eiñ. (c). du Aditza. gogaitt eindda egon. Aspertu, gogoa galdu. · Hastiarse, hartarse, aburrirse. Azkenerako gogaitt ein ddau seme alabekin./ Gogaitt eindda dago taillerrian.
gógaitt eráiñ. (c). dio Aditza. Gogait eragin; asperrarazi. · Hastiar a otros. Gogaitt eraitten dosta bere sermoi aspergarrixekin./ Beti amandriai gogaitt eraitten ibiltze zan. Amorratu eraiñek antzeko esanahia du testuinguru batzuetan. .
gógo. 1.gogo, gogúa. (a). Izena. Gana, apetito, deseo. Zinera joateko gogua daukat./ Operia ikusteko gogoz geratu nitzan. Esaerak: Nun gogua an zangua. Esaera. "Nahi dena egiten denean esaten da." Esamoldeak: gógoz. 1.gógoz. (b). Adberbioa. Borondatez. Uste dot bere gogoz etorriko zala./ Nere gogoz aurten ez giñake bakaziñotara joango./ Eziozu umiai gogoz kontra —edo goguaz kontra— jan eraiñ. 2.gogoz. (b). Gogotsu. Gogoz asi dau kursua. góguak eindda egon. (c). Esapidea. Gogo handia izan. Nepalera joateko goguak eindda nago (edo goguak nago).” gogúaz kóntra. (b). Esapidea. gogóz kontra. En contra de la voluntad. Goguaz kontra jan neban afarixa./ Aman gogoz kontra joan zan estudixatzera. gogúak emon. (c). Esapidea. Gogo edo gutizia bat betetzeko gogoa etorri. Goguak emoten zotsanian tabernara joaten zan lanak lagata./ Dantzara joateko goguak emoten dost. 2.gogo, gogúa. (b). Izena. Memoria, recuerdo, mente; pero solamente dentro de locuciones como las siguientes: Hauek guztiak BURUrekin ere egiten dira: burura etorri, etab.. Esamoldeak: gogúan gorde. (c). du AditzaEsapidea. Recordar, conservar en la memoria. Txikittako gauzak goguan gordetzeittut oinddio. Hauek guztiak bururekin ere egiten dira: burura etorri, etab.” gogúan euki. (b). du Aditza. Recordar. Goguan daukat oinddio zer esan zostazun Urkiolako pagopian. content_copy burúan euki. goguan artu. (b). Esapidea. Aintzat hartu. Goguan artu aittak esaten dotsuna. gogótik joan. (b). zaio AditzaEsapidea. Ahaztu. Gogotik joanda neukan zure izena./ Etxat gogotik joan frailliak esan zostana. gogóra etorri. (b). zaio Esapidea. Burura etorri, oroitu. Etxatak gogora etortzen zeaittik asarretu zien.
gógor. 1.gogor, gogórra. (a). Adjektiboa. Duro, -a, fuerte. Ogixa gogorra dago. Esamoldeak: gogorrían. (c). Adberbioa. A malas, a la fuerza. Onian ezpada gogorrian ein biako dau./ Orrekin eztozue ezer konsegiduko gogorrian.” content_copy txarrían. feedback onían. gogórra izan. 1.gogorra izan. (c). Esapidea. Menudo es, eres, etab. Zu be gogorra za orraittio, zeure urtia ta esan bez. Errieta doinuan esan ohi da.” 2.gogorra izan. (c). Esapidea. Jasaten zaila izan. Bat ez, beste guztiak euskaldunak, eta erderaz ein biar. Gogorra da gero au./ Gogorra dok beti igual ibilli biarra. gogor eitteko ez egon. (c). Esapidea. Ziur ez egon. Enago gogor eitteko, baiña uste dot biarko geratu giñala. gogórra eiñ. (c). Esapidea. Ederra egin. Zuk pe gogorra ein ddozu: bazkai guztia jan./ Gogorra ein juek orrek; ezkondu bia zien astian asarretu. gógor eiñ. (c). Esapidea. Tratar con dureza, sin miramientos, a alguien. Gogor eiñ gure alabiai, nagi utsa da ta. gógor artu. (c). Esapidea. Norbait estu hartu; egia ateratzeko, askotan. Maixuak gogor artu zittuan umiak eta agertu zan kristal apurtzaillia./ Aittorrek gogor artu ei zeban semioi akzidentia euki zebanian. 2.gogor, gogórra. (b). Adjektiboa. Rígido, -a. Oso gerri gogorrekua naiz./ Guraso gogorregixak dauzka.
gogórtu. Aditza. 1.gogortu. (a). da du Aditza. Gogor bihurtu. · Endurecer(se). Atzoko ogixa gogortuta dago./ Makalaldixa izan neban baiña berriz be gogortu naiz./ Euzkixak lurra gogortu dau. 2.gogortu. (c). da Aditza. Diruz indartu. · Consolidarse económicamente. Mandazaiñen batzui urria galdu, eta gero ulixa basarrikuak billau zebela, eta orduan gogortu ziela basarri ortakuak. Klem./ Landare saltzetik gogortutako familixia da ori. 3.gogortu. (c). da Aditza. Consolidarse militarmente. Nazionalistak Intxorta aldian gogortu zien da ezin izan zeben Francon aldekuak ortik sartu.
gogótik. (c). Adberbioa. Indartsu, bihotz eta anima. · Con ganas. Bart gogotik ein ddau eurixa./ Gogotik saiatu biakok aprobau nai badok.
gogózko, gogozkúa. (c). Izenlaguna. gogóko. Gogoari atsegin zaiona. · Agradable, voluntario. Gogozko lanak eztau nekatzen./ Itxuria etzeban gogozkua mutill aura.
gogúangarrízko, gogúangarrizkúa. (d). Izena. Gogoan eukitzekoa. · Memorable. Ilddakuak pai. Kuatro de otubre, goguangarrizko eguna. Or txokia eukiben anguak eta emenguak. Ben.” Behin bakarrik jaso dugu. Bi ekinalditan bezala dio: gogúan-garrízko. .
gói, góixa. (a). Izena. La parte de arriba (el techo, etc.); arriba. Goixa jausi zan baiña iñor etzeban azpixan arrapau./ Zein dago goixan? adb. gisa batik bat: goixan, goittik, gora.... feedback be. Esamoldeak: góixak béia jo. (c). Esapidea. Caerse el mundo. Etxatak bape inporta goixak beia joten badau be. goixak artuta ibilli. Esapidea. Ezinean ibili. Hamalau urteaz etorri nitzuan Mundraure, profesionalera. Gauza gutxi ein naixuan nik han. Goixek hartute ibili nitzuan ta pasaportie emun justien. (AA ArrasEus, 190. o.)” eutsi goixai!. (c). Interjekzioa. eutsi goixai. Norbait animatzeko oihua. Ale, eutsi goixai, euria dok eta! .” goixan-béian. (c). Adberbioa. adierazkorra Copiosamente (llover, granizar, nevar...). Eurixa goixan beian ziarduan etxeratu giñanian. goixan zerua ta beian lurra geldittu. (c). Esapidea. Ezer gabe gelditu.
goiága. ohar bat 1.goiaga, goiagía. (d). Izena. Gailurra eta zapataren artean, gailurraren paralelo ezartzen diren egur handiak, gainean gapirioak botatzeko. Egurra obrakua eitte giñun guk maiorixia, eitte giñuzen ba postiak, frontalak, goiagak esate jate teillatuen azpikuei, eta gero kapirixuak (teillatuko latia josten jakon arek), da gero latia. Benito.” Donatok, ostera, gailur-egurrari esaten dio.. 2.goiaga, goiagía. (d). Izena. Kamainako goihabea. content_copy gaiñegur, agillói.
goiálde. 1.goialde, goialdía. (b). Izena. Goiko partea. · La parte de arriba. Or goialdeko mutillak beti zittuan fuertiauak./ Ze berri jak pa goialdian. feedback bealde. 2.goialde, goialdía. (c). Izena. Donatok sarri darabil hitza Oñati edo Leintz aldea adierazteko. Pétriñia or goialdian esaten dok, Mondraue eta ortik gora, pétriñia. Don.”
goi-argi. goi-garbi. "Cielo despejado, sin nubes." (SB Eibetno).
goibel. Adberbioa. "Nublado, nuboso." (SB Eibetno).
goiérre, goierría. (d). Izena. Zerua estalita dagoelarik egiten duen bero handia. · Calor con el cielo nublado. Euzki bareko zera dagonian goierria esate jakok; udan da, berua ta laiñopia. Klem.” ohar bat content_copy ostérre.
goiestali, goiestalixa. (c). Izena. Lainoz estalitako zerua eta eguraldi hezea. Udan, eta laborantzararako eguzkia komeni denean esaten da, batik bat. Goiestali au ezta bape ona tomatiandako./ Goiestali egon da aste guztia. "Gorrin-egualdixa" deitzen zaio, tomateak, patatak eta abar gorrina erraz harrapatzen dutelako. . content_copy gaiñestáli.
goiko su, goiko sua. Izena. Eibar. Cocina económica.