Bergara aldeko hiztegia
gárun.
(c).
gáruiñ.
1.gárun, gárunak.
(b).
Izena.
Los sesos.
“Artu zeban burukuakin garunak bistaratu ei jakozen.”
2.gárun, gárunak.
(d).
Izena.
Sien.
“Guk garunak esaten jau orrei e. Guk alde ontan golpen bat ero zeoze: garuiñetan. Don.”
gastáu.
kastau .
KASTAU ere bai adinekoek..
1.gastáu.
(a).
du
Aditza.
Gastar.
“Ondo ibilli ta gutxi gastau./ Limiakin gastaizu sartu deiñ.”
2.gastáu.
(c).
da
Aditza.
kastau.
Bukatu, galdu, desagertu.
“Pistolia jarri zanian gastau zien sorgin-kontuak./ Aspaldi gastau zien auzotako erromeixak./ Egundoko burrukak eitte zittuen. Basarrittik etorri, tta eran trankill puxkat eitte eben, eta burrukan txikitzen. Baiña gero ori dana gastau zan. Mertz./ Famelixia gaixua ero, famelixia kastau samartu ein zala uste dot an. JJp.”
3.gastáu, kastáu.
(c).
da
Aditza.
Hil.
“Poliki-poliki gastau zan.”
gatx.
gatxeretxi.
Aditza.
Aramaio.
gatxetsi (Eib.).
"Txori-amak bere kumea baztertu.
“Afixie ikusten bozu, da umiei ikuketan butsezu, amiek gatxeretxi eitten dau, da martxau eitten dau.”
"Rechazar, repudiar, abandonar..
zapuztu.
gatxosatu.
Aditza.
Aramaio.
"Gaizkoatu, gaitz edo zauri bat gaizki osatu.
“Osatu barik geratu, gatxosatu esaten da./ Etzauen kurau bai, da gatxosatu jakon da akabo!" (Orm Aram)”
gatz.
Izena.
1.gatz, gátza.
(a).
Izena.
Sal.
GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira..
Esamoldeak:
gatzían.
(c).
Adberbioa.
Gatz neurrian (janari edo edari bat).
“Ze moduzkua dago zopia gatzian?”
gátza émon.
(b).
Aditza.
Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki.
“Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei.”
2.gatz, gátza.
(c).
Izena.
Grazia, ganora.
“Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik)”
Esamoldeak:
ez gátz eta ez berákatz ez euki.
(b).
Esapidea.
Ganora edo grazia gutxi izan.
“Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz.”
Gatza.
Toponimoa.
Gatzaa.
Gatzaga herria.
Esaerak:
Gatzaan gatza, Mariñ-en zentzune.
Esaera.
Leintz.
Gatzaan gatza, Mariñen zentzune, esaten omen dute Marinen. Gatzagarren erantzuna, berriz: Gatzagan da zentzuna; Mariñen Marin, ankak ariñ. (Aran Gatz)..
gátza émon.
(b).
Aditza.
Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki.
“Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei.”
gatzári, gatzaríxa.
(c).
Izena.
gatzagi.
Gatzagia. Cuajo
“Gaztaiak prensan eitteittut baiña; lelengo eskuekin liarra emun; guk gatzarixakin eitteituu. Liarra esateotsau guk, paiña gatzarixa esaten dotse Gipuzkuan geixenak. Enr./ Esniai gatzarixa emon, laga puxkaten, gazuria kendu ta esnemamiña sortzen dok. Klem.”
GATZARIXA EMON egiten da..
líar.
gátz-árri, gátz-árrixa.
(d).
Izena.
Ganaduei jateko gogoa egiteko txupatzen ematen zaien gatzezko bola. · Bola de sal que se da a chupar al ganado vacuno para abrir el apetito.
“Gatzarrixa guk ezkiñuan erabiltzen, baiña ganadero aundixak eta bai. Klem.”
gátzatu, -o, gátzatua.
(a).
Izena.
Mamia. · Cuajada.
“Ardi esniakin gaztaia, gatzatúa... Bost gátzatu. Don.”
Azentua bietara.
.
gatzóntzi, gatzontzíxa.
(b).
Izena.
Salero.
“Zer, gatzontzixa jausi jatzu lapikora, ala?”
Hau esan ohi zaio sukaldariari jana oso gazia dagoenean.
.
gau, gába.
(a).
Izena.
gaba.
Noche.
NOR mugagabean gau entzuten da agian gehiago, gaba ere esana den arren. Beste kasuetan /b/ sartzen da: gaba, gabian, gabetan, gabaz edo gabez; dena dela duda-mudak sortzen dira tarte hori /b/-z ala /u/-z, nola bete erabaki ezinik..
Esamoldeak:
gaua egunezko euki.
(d).
Esapidea.
Ume txikiak loa aldatuta euki. · Tener el sueño cambiado.
“”
gaubegida, gaubegidia.
Antzuola.
gaubegira (Antz.).
"Gauean lo ez egitea, norbaiten zain edo norbait zaintzen egoteagatik.
“Gaubegidia jaukanat, etxokoneko Iñaxiña najoiarren, operauta jaon da./ Miren karnabaletaa Tolosaa jun baldin bon, gaubegiria eukikozue gaur.”
gáubela, gáubelia.
(d).
Izena.
Velorio.
“Lenao gaubelia eitte jakon ilddakuai./ Gaubelara noia aldekora.”
gau-éskola, gau-éskolia.
(c).
Izena.
gabeskola.
Lehenago, iluntzean, baserriko lanak amaitu ondoren, izan ohi ziren eskolak. Orainago, euskara ikastekoei eman izan zaie izen hori.
“Nik dakitten apurra San Juanen gau-eskolan ikasittakua dok./ Alfabetatzen emundakua naiz gau-eskolan.”