Bergara aldeko hiztegia
fan.
fándanga, fándangia.
(c).
Adjektiboa.
Ik. famosa. Zentzu berdintsua dute. Beharbada, famosa baino zentzu sexual gutxiago eta parrandera gehiago du.
“Dibertitzeko lotsaik etzeukan neskiai fandangia zala esate jakon.”
fanfarréixa, fanfarreixía.
(c).
Izena.
Fanfarreria, fanfarroikeria, harrokeria. · Ostentación, alarde.
“Boxeadore orrek fanfarreixa geixegi dauka gauzonerako.”
Esamoldeak:
fanfarreixáik ez euki.
(c).
Esapidea.
fanfarreixáik ez egon.
Ugaritasunik edo pozik egoteko motiborik ez egon, horrelakoetan:.
“Aurten babatan eztago fanfarreixa aundirik baba gutxi, alegia)./ Erropatan eztaukazu fanfarreixaik (arropa gutxi, edo txarrak)./Ointxe arek pe eztarabil ba fanfarreixa aundirik (osasuna, dirua edo zerbait falta).”
fanfarréixak jo.
(c).
Esapidea.
Erronkak jo.
“Orri fanfarreixak joten ibiltzia gustatze jako. ”
panpana jo.
fardel.
pardel.
1.fardel, fardéla.
(d).
Adjektiboa.
Arlotea. · Desarrapado, -a, vago, -a.
“Fardela esan izan dok... persona arlote xamarragatik pe bai. Klem.”
2.fardel, fardéla.
(c).
Izena.
Umea painaletan edo fraketan kaka eginda dagoenean fardela daukala esan ohi da. · Se dice que lo tiene el niño cuando se ha cagado encima.
“ Goiz guztia fardelakin da amak kasoik pez.”
3.fardel, fardéla.
(d).
Izena.
"Baba zakuari hala deitzen zitzaion. Normalean pentsutarako baba beltza izaten zen, eta 80 eta 100 kilokoak ziren." (Lar Antz)
fárdo, fárdua.
(c).
Izena.
Lastoz, alfalfaz, etab. eginiko pakete handia. · Fardo, paquete de forraje prensado y atado.
“Lasto-fardo bakoitza ogei duro pagau dot./ Oingo makina aundixak, berak eitteittue farduak.”
fárol.
1.farol, faróla.
(b).
Izena.
Farol de mano.
“Farola artu ta joan Narbaizara errekaua eittera.”
Kristalezkoa da, ertzak eta heldulekua metalezkoa, barruan kandelarekin.
.
2.farol, faróla.
(b).
Adjektiboa.
Ostentoso, -a, farol.
“Pelotari ona da, farola izatia eze.”
farra-fárra.
(b).
AdberbioaOnomatopeia.
firri-fárra.
Ugaritasuna edo erraztasuna adierazten duen onomatopeia. Profusamente, con suma facilidad, abundantemente.
“Atzo gabian bertsuak farra-farra botatzen giñuzen./ Dirua farra-farra darabille orrek.”
sarra-sarra.
fátu.
1.fátu, -o, fátua.
(d).
Adjektiboa.
Haundi-ustekoa, hitz egiterakoan haundi-uste hori azaltzen duena. · Fatuo, -a.
“Ezebez izan da etxuat entenditzen ain persona fatua zela izan leiken.”
2.fatu, fatua.
"Destino.
“Ori da fatua familixiak.”
fázill, fazílla.
(c).
Adjektiboa.
Erraza. · Fácil.
“Zana etaratzia fazilla da ta, pinziakin ebatu, nesken betuliak etaratzeko pinza batzukin. Enr./ Eranai laga nai jotsat baiña eztok fazilla./ Ain difizilla balitz eleukek ainbestek igoko Everestera.”
Adineko hiztun on banaka batzuek erabilia. Bergaran gaur egun ia ez da entzuten. Bizkaia aldera eta Eibarren esanagoa. Erdal hitzak sartzea ondo ikusia zegoen joan den mendearen lehen partean, zenbait girotan.
.
fébrero, fébrerua.
(a).
Izena.
frébero.
Otsaila. · Febrero.
"Frébero" ere entzuten zitzaien gure aurretikoei..
féde, fedía.
(a).
Izena.
Fe.
“Zelako fediakin errezatzen daben./ Orrek bere partiduai dotsa fedia./Entrenadorie oso inportantie dok hik fede apur bat badutzek. (AA ArrasEus, 186. o.).”
ZERI, ZERTAN edo ZEREKIN fedia izan edo euki..
Esamoldeak:
fedía zerbaiti izan.
(c).
Esapidea.
Zerbaitekin konfiantza handia izan.
“Gure amak fede aundixa dotsa berbena bedarrai.”
Zentzu erlijiosoan ere bai, jakina. Batzuk badotse fedia Ezkioko amabirjiñiai..
fedía emon.
(d).
dio
Aditza.
Sinesgarritasuna eman. · Dar crédito o confianza.
“Arek esaten dabenai etxotsat fede aundirik emoten./ Fede puxkat emon bia jakue gaurko gaztiei.”
fede txarrian.
(c).
AdberbioaEsapidea.
De mala fe.
“Eztot uste fede txarrian eingo zebanik.”
fede onían.
(c).
Esapidea.
De buena fe.
“Eta danak fede onian zebillelakuan, baiña bai zera.”
férixa, férixia.
(a).
Izena.
périxa (Os.).
Ganadu-azoka. · Feria de ganado.
“Gabon-zar egunian izaten da Elgoibarko ferixia./ Aaittik juten i zan perixetara. Hil./ Ze Jose Martiñ, e, perixan-perixan bazkaixa? Hil.”