da
- áuts, áutsa. (a). da-du izena. AUTX (OS., SOR.). Polvo.. Autsa aberatsa (edo ugarixa) da., . (-). esaera. .. auts eiñ, . (c). da-du aditza. Hacer(se) polvo.. Nik an artu naban zartariakin e, zerenduta egon balitza auts eiñ eingo zan. Fran.. Sin. áustu..
- 1. azi. (a). da aditza. Hazi, handi egin. Crecer.. Arbola ori ikaragarri azten da. . azkeixa dirudi, . (-). esapidea. (Antzuola.) "Parece clase de crecer mucho." (Izag Antz). ..
- aztorátu. (b). da-du aditza. Azorar(se), excitar(se), soliviantar(se).. Edurra ein dabelako ikastolako ume guztiak aztoratuta dabitz./ Oilluak len ziero aztoratu die; mirua ibiliko zan,-ero./ Zuen mutikuak inguruko danak aztoratzen dittu. .
- 2. bajau. (c). da aditza. Desmejorar la salud.. Andria il jakonetik asko bajau da. . bajáuta egon, . (c). esapidea. Osasun aldetik okerrago egon. Estar desmejorado de salud.. Ezta makala izan baiña aspaldixan bajauta dago./ Eleuteriokin trink ein ddot kalian da oso bajauta ikusi dot.. Ik. kolóriak bajáuta..
- baldártu. (b). da aditza. Volverse torpe.. Sasoi baten lijer askua zan baiña oiñ majo baldartuta dago. .
- balíxau. (c). da-zaio aditza. Baliatu. Salmenta ona egin, askotan. Valerse. Hacer buena venta, a menudo.. Nik e, kalteik ein ddostanik e, eztot ikusi eta mesede ein ddostanik pe ezin neike esan, euskeriakin balixau naizela ni. Balixau naiz amentxe. Don./ Olañetakuak oso ondo balixatzen zien sagarrakin./ Aurten merke egon da ta etxaku bape balixau lekia.. Ikusten denez lehen bi adibideetako aditza NOR da: ZEREKIN baliatu. Azkena, ostera, NOR-NORI. Zaharrek azkena normal erabiltzen dute, baina gazteagoen artean NOR aditzaz entzun daiteke bakarrik. .
- bastótu. (b). da aditza. Eskastu, kalitate txarreko bihurtu. Volverse ordinario, de mala calidad, grosero.. Zelai ori bastotu ein dda aspaldixan, eztou abonatzen da./ Ziero bastotuta etorri da soldauxkatik./Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem. . Ik. finddu.
- 1. batu. (a). da-du aditza. Reunir-se.. Jente mordua batu da frontoian. . juntia batu, . (c). Batzarra bildu.. Martiko lelengo domekan geratu giñan juntia batzekotan. ..
- baztártu. (a). da-du aditza. Baztertu. Arrinconar, apartar(se).. Partiduan baztartuta dauke./ Ori ori Hilario, atzera ta baztartu! .
- beláundu. (d). da aditza. Eroritako landarea (artoa, garia...) berriro zutitu arkua eginez. Levantarse el trigo, el maíz, etc., caído, formando arco.. Artua udabarrixan aiziak bota zeban da oin belaunduta dago. .
- 2. benderau. (d). da aditza. BENDERATU, MENDERAU, MENPERAU. Aplacarse, sosegarse.. Zuk segi ola, nere edadera orduko benderauko za. .
- berátu. (b). da-du aditza. Ablandar poniendo a remojo.. Bakillaua ondo beratu biar izaten da, babak eta garbantzuak pe bai./ Liñu-sortak, gero ara potzura bota, an eztakitt zenbat denpora egongo zan, an beratu eitte zeben, euki. JJp. . bératzera bota, . (b). Echar a remojo.. Botaizu babak beratzera. .. bératzen euki, . (b). Tener a remojo...
- berdátu. (c). da aditza. Berdetu, belarra edo ereindako hazia jantzi.. Denbora gutxixan zela berdatu dan porru-landaria. .
- 2. berdinddu. (c). da aditza. Nahikoa jan. Saciarse de comida, llenarse.. Zer, berdindduko ziñaten onezkero, ezta?. Ik. ázurrak berdínddu.