izena
- zatarkeríxa, zatarkerixía. (b). izena. Acción fea, de mal gusto, ordinariez.. Ume, ezizu zatarkerixaik eiñ.. Umeei esateko erabilia, batik bat. .
- záunka, zaunkía. (a). izena. Ladrido.. Txakur zaunkia izan da gau guztian. . zaunka-berba eiñ, . (c). esapidea. Zakar berba egin, txakurren modura.. Neri ezidazu zaunka-berbaik eiñ, belarrondoko bat artu nai ezpozu. .. záunka eiñ, . (a). du aditza. Ladrar.. Gure txakurrak erozeiñi eitten dotsa zaunka.. Sin. jaunke.. záunka, . (a). adberbioa. JAUNKE (ARAM.), ZAUNKAZ, ZAUNKAKA. Zaunka egiten. Ladrando.. Txakurra zaunka dago./ Zaunkaz pasau dau gau guztia. ..
- záuri, zauríxa. (d). izena. Herida grande.. Guk ola eridia txikixa danian karraputxíxa. Eskuan igual da “Ze daukak or?” da, “emen karraputxi bat”, zer txiki bat. Zaurixa aundixao danian, jeneralian: “Ori dok zaurittua daukakena”. Don. . Gutxi erabilia, orain ERIDA entzuten baita ia bakarrik. Adin handikoek ezagutzen eta inoiz erabili ere egiten dute. ZAURITTUa agian gehiago ZAURIxa baino. Txikia denean KARRAPUTXIxa omen da, eta handia denean ZAURI..
- 1. zázpiki, zázpikixa. (c). izena. Sietemesino.. Anairik gaztena zazpikixa da.. Zortzi hilabetekin etorri ezkero, dénboraik barekúa. Don. .
- zelái, zeláixa. (a). izena. Prado.. Izagirrek "prado donde se siega la hierba" definitzen du, esparru eta larre hitzetatik bereizteko ziurrenik.. Ik. espárru, Josépetako Zelái. zelai laga, . (b). aditza. Aurten patatia sartu dou baiña datorren urtian zelai lagako dou.. Aurten patatia sartu dou baiña datorren urtian zelai lagako dou. ..
- zelai-perretxiko, zelai-perretxikua. (-). izena. (Eibar.) camarophillus pratensis. Higróforo de los prados..
- 1. zelebrekeríxa, zelebrekerixía. (b). izena. Gauza barregarria. Acción o dicho gracioso.. Makiña bat zelebrekerixa einddakuak die Kikio, Txikixa ta konpañia. .
- 2. zelebrekerixa, zelebrekerixía. (c). izena. XELEBREKERIXA. Xelebrekeria, xelebrearen ekintza, fundamentu gabeko gauza, tontakeria.. Bueno i, ezidak esan zelebrekerixaik. “ . XELEBREKERIXA gutxi entzuten da.. Ik. xélebre.
- zélula, zélulia. (d). izena. "Cédula personal. Documento que hace unos lustros se obtenía anualmente mediante el pago de un impuesto y servía para acreditar la personalidad. " (M. Moliner).. Gero zelulia, etxian, personako zelulia. Pezetia ero errial bi izete i zan bestiena, ta etxeko buruana iru pezeta ero pezeta bi ero, ta aura aguazillak urtian, setienbrian ero, etxez etxe zelulioi partidu ta auraxe kobrau. Hil. .
- zeméndi, zemendíxa. (d). izena. Azaroa. Noviembre.. Garixa, neguan eo, zemendixan erindda eoten zan. JJp.. Ia galdua. Orain nobienbre. .
- zentzunéko, zentzunekúa. (c). izena. Zentzuna edo zuhurtzia duen pertsona edo gauza. Cosa o persona juiciosa.. Zentzuneko gauza bat eztau esan sermoi osuan./ Neri zure gizona beti pentsau izan jata zentzuneko personia.. Ik. zentzúdun, zentzúzko.
- zenzerráda, zenzerradía. (d). izena. Cencerrada a los novios.. Lenao emen be eitte ei zan intxarri-jotia ta, auzo-ermittan ezkilla o, kanpaia jotia ta olakuak. Neuk eztot ezautu e. Kastillan bai. Kastillan zenzerradia; Kastillan gogorra. Don.. Goian ikusten dugunez, Don.k dio Gaztela aldean ohizkoa zela, baina hemen ez duela ezagutu.. Ik. arranak jotia.
- zepéliñ, zepelíña. (c). izena. (lagunartekoa.) Mozkorra. Borrachera.. Kriston zepeliña arrapau giñuan atzo. SXX. mende hasierako aire-ontzi famatuaren ohoretan. . XX. mende hasierako aire-ontzi famatuari ohore egiten dion berba. Sin. atxur, melokotóe, -i, atal.
- 1. zépillo, zépillua. (a). izena. Cepillo en general..