Skip to main content

xémeiko

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
xémeikua
Aldaerak
xemei, xemeko, semeko
Esanahia
Sei marabediko txanpona, jatorriz. 5 zentimoko (pezetarenak) txanpona, garai baten. Egun, batere balio ez duen gauzaren sinonimoa.
Jakingarriak
Azkenengoaren gisako esaldietan entzuten da ia bakarrik. Gaur egun xentimo edo zentimo esan ohi da normalean, esanahi honetan.
Ikustekoak
  • lámaiko, lámaikua. (d). Izena. lámai. Lau marabedikoa. · Cuarto, antigua moneda de cuatro maravedíes. Lengo zarrak aittatze jittuen lamaikua ta semeikua ta. Apenas balixo aundikuak zien. lamai bat pe eztau balio. etxakixat nik. Klem./ Lenao, entzun bai, baiña neuk ezautu eztot eiñ lamaikua. Don.” Lamaiko, xemeiko, lauziko (lauzuriko) inoiz entzuten dira zaharren ahotan, ia baliorik ez duen gauzaren zentzuan: Eztau lamaikoik (edo xemeikoik edo lauzikoik) balio. .
  • láuziko, láuzikua. (d). Izena. Lau-zurikoa. · Oso antzinako txanpona. "Antigua moneda de cuatro blancas o dos maravedises." (Azkue). "Una moneda antigua de poco valor. Podía hacerse cortando un pedazo de caldera de cobre." (Izag Antz). Gure ama-zarrak esate ebana; lauzikua zan leenao, nik eneban ezautu, gure amak eta ezautu eben lauzikua. Lauzikua zan dirua; gero xemeikua ta txakurraundixa zan bezela, lauzikua. Arek esateban: zetako da ba idixa lauzikuan egotia lauzikua ezpaaukozu. Arek oixe esate eban, da arrazoia eukan. Ezekin diruik artu ez. Miserixa baten bizi zien orduko emakumiak. Mertz.”
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

xémeiko, xémeikua. (d). Izena. xemei, xemeko, semeko. Sei marabediko txanpona, jatorriz. 5 zentimoko (pezetarenak) txanpona, garai baten. Egun, batere balio ez duen gauzaren sinonimoa. Ezek ezaban balio ta. Patatiakin kiluakin txakurraundixa ta iru xemeiko. Mertz./ Lauzikua zan dirua; gero xemeikua ta txakurraundixa zan bezela, lauzikua. Mertz./ Nere kotxiak eztau xemekorik balio. Azkenengoaren gisako esaldietan entzuten da ia bakarrik. Gaur egun xentimo edo zentimo esan ohi da normalean, esanahi honetan.. ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak