Kategoria gramatikala
Forma mugatua
láuzikua
Esanahia
Lau-zurikoa. · Oso antzinako txanpona. "Antigua moneda de cuatro blancas o dos maravedises." (Azkue). "Una moneda antigua de poco valor. Podía hacerse cortando un pedazo de caldera de cobre." (Izag Antz).
Ikustekoak
- xémeiko, xémeikua. (d). Izena. xemei, xemeko, semeko. Sei marabediko txanpona, jatorriz. 5 zentimoko (pezetarenak) txanpona, garai baten. Egun, batere balio ez duen gauzaren sinonimoa. “Ezek ezaban balio ta. Patatiakin kiluakin txakurraundixa ta iru xemeiko. Mertz./ Lauzikua zan dirua; gero xemeikua ta txakurraundixa zan bezela, lauzikua. Mertz./ Nere kotxiak eztau xemekorik balio. ” Azkenengoaren gisako esaldietan entzuten da ia bakarrik. Gaur egun xentimo edo zentimo esan ohi da normalean, esanahi honetan..
- lámaiko, lámaikua. (d). Izena. lámai. Lau marabedikoa. · Cuarto, antigua moneda de cuatro maravedíes. “Lengo zarrak aittatze jittuen lamaikua ta semeikua ta. Apenas balixo aundikuak zien. lamai bat pe eztau balio. etxakixat nik. Klem./ Lenao, entzun bai, baiña neuk ezautu eztot eiñ lamaikua. Don.” Lamaiko, xemeiko, lauziko (lauzuriko) inoiz entzuten dira zaharren ahotan, ia baliorik ez duen gauzaren zentzuan: Eztau lamaikoik (edo xemeikoik edo lauzikoik) balio. .
Oharrak
Ik.<b> lamaiko, xemeiko.</b>
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
láuziko, láuzikua.
(d).
Izena.
Lau-zurikoa. · Oso antzinako txanpona. "Antigua moneda de cuatro blancas o dos maravedises." (Azkue). "Una moneda antigua de poco valor. Podía hacerse cortando un pedazo de caldera de cobre." (Izag Antz).
“Gure ama-zarrak esate ebana; lauzikua zan leenao, nik eneban ezautu, gure amak eta ezautu eben lauzikua. Lauzikua zan dirua; gero xemeikua ta txakurraundixa zan bezela, lauzikua. Arek esateban: zetako da ba idixa lauzikuan egotia lauzikua ezpaaukozu. Arek oixe esate eban, da arrazoia eukan. Ezekin diruik artu ez. Miserixa baten bizi zien orduko emakumiak. Mertz.”
ohar bat