izena
- 1. arrikára, arrikaría. (a). izena. Harrikada. Pedrada.. Ama, Xabierrek arrikaria emon dosta. . arrikara baten barruan, . (d). esapidea. Hurbil, harrikada bat irits daitekeen distantziaren barruan.. Arrikara baten barruan dare sei etxe Mainddaon. ..
- 2. arrikara, arrikaría. (c). izena. Zoro-haizea, buruko ikutua. Toque, "pire".. Kriston arrikaria jaukak orrek; igual izotz demasa ta manga motzetan.. "Arrikaria euki", batez ere.. Ik. zartaría euki, ikutu.
- arríkatz, arríkatza. (b). izena. Carbón mineral.. Arrikatza erabiltzen dou ekonomikarako.. Ik. egúrrikatz.
- arrimára, arrimaría. (b). izena. Arrimada, acción de arrimarse mucho en el baile a la pareja. Hurrengo esapidean ia bakarrik erabilia . arrimaría jo, . (b). esapidea. Estu-estu dantzan egin.. Golden-ian kriston arrimaria jo najotsan neska orri. ..
- arrímu, arrimúa. (c). izena. Babesa. Arrimo, protección, compañía. . NON eta NORA kasuetan entzun daiteke ia bakarrik. Biek zentzu berdintsua dute:. arrimúan edo arrimúra, . (c). ARRIMÚAN. Al arrimo.. Ederki bizi da ori Felipen arrimuan./ Ia ba gure neska alper orrek zuen Idoian arrimura zerbait eitten daben..
- árrio, árriua. (c). izena. Andregaiaren ekipaia. El equipaje de la novia, el ajuar.. Orrek arrio tratu orrek gure aurretikuak, amengo aitta ta amak. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunana arrio bikua ei zan. Ben./ Arriua burdixan, konpleto, laixak eta be bai, erropia... Irixak, elegantiak, manta ederrekiñ da. Kanpanillak lepuan. Burdixan da, gero kontau eitten ei zittuen danak. Txirrrii, burdi-irrintzak. Pasatzen da bai ikusi, geu gaztiak eta, kalian pasatzen da, bodia, danak ondorik juten zien da. Burdixai irrintzak, tirrirriii, preparau eitte i zittuen, da atzetik jentia ta. Seguru danborra batek eta bestiak e dultzaiñia. Danborrak pra-pra pra! “. 1926an ezagutu zuela arreo-gurdia Donatok Elosuko Narbaiza Azpikoan, mutiko txikia zelarik han egon baitzen hiru eguneko ezteguetan. Gerra denborarte iraun omen zuen ohiturak Elosu eta Azkoiti aldean, baina ordurako Bergara aldean galdua omen zegoen. Emaztegaiak berak egin behar izaten zuen ehuna egiteko haria, harekin etxerako arropa egiteko; urtetan jarduten zuten ezkontza-arreoa prestatzen, eta ezkontzako egunean ahal zenik eta dotoreen jartzen zituzten gauza guztiak arreo-gurdian, eta maiorazkoaren etxera eramaten ziren. Han ezkontza-bazkariaren ondoren jostunari zegokion hura jendeari erakustea, lan honi "arrio-zabaltzia" deitzen zioten.. arriua bota, . (b). aditza. ARRIUA ZABALDU. Emaztegaiak zekarren arreoa erakutsi; jostunaren egitekoa zen. Mostrar el ajuar de la novia.. Arriuoi makiña bat bider ikusitta gare: onbeste izarak, ta ezkontzen zanak arriua eruen ta arriua botatzen. Ta zertzuk onenbeste, bat eta bi tta izarak onenbeste, ta kamixak ainbeste ta bestia ta... beste bat soñian eukiko dau... ikusi ein bijako daukan edo ez! Burdixakin; gorua makillan ipinitta, kerrua batuta goruen, goenkaldien, partikako zerien, aura gorua, goruetako ardatza, ta zeakiñ, erropero ta guzti an sartuta. Ori arriuoi ala juten zan. Burdixa berriz irrintz zaratiakin, soiñua juaz, jaboia ero, intxaurra ero, zeoze irrintzia ataratzekua ero; “rinn” soiñua or atai guenian; irixan aurrien beste bat, eta atzien goruekin da, andria ero zea goruekin da goruetako makiñiakin. Sebua izate zan erruberan. Juana. .. arrio bikoti, arrio bikotixa. (d). izena. Arreo bikoitza, bi arreo gurdi. Doble ajuar.. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunanana arrio bikua ei zan. Benita. ..
- arrio bikoti, arrio bikotixa. (d). izena. Arreo bikoitza, bi arreo gurdi. Doble ajuar.. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunanana arrio bikua ei zan. Benita. .
- árrisku, árriskua. (a). izena. Riesgo, peligro.. Arrisku aundiko lana da piñu botatzia./ Etxetik urten ezkero, beti dago arriskua. .
- arrixan, arrixána. (d). izena. (Eibar.) Harri-mina, txizako gaitza. "Cálculo.. Arrixana agertu jako eta medikuekin dabil..
- 1. arroka, arrokía. estepan. (-). izena. (Antzuola.) "Esneak kazola ipurdia erretzean hartzen duen gustoa.. Mikroondasian berotutakuan esniak sekula eztau artzen arrokaik./ Neri gatzatua arrokiakin asko gustatzen jat./ Tio Fernandok esniak arroka gusto geixao eukitzearren ogi iriña kazuela ipurdira botatze zotsan." (Lar Antz).
- 1. arrokerixa, arrokerixía. (a). izena. Fanfarronería, vanidad, engreimiento.. Len jente askok erderaz arrokerixaz eitte zeban, naiz ta gaizki jakin. . arrokeríxak jo, . (c). esapidea. Harrokeriak esan.. Joane arrokerixak joten ibilli da denpora guztia, eztakitt zenbat diru jarri dabela korriduan, pisua erosi bia dabela Eibarren... ..
- 2. arrokerixa, arrokerixía. (d). izena. Ugaritasuna, aberastasuna, baina ezezkako esaldietan.. Patata etaratzen ibilli ga ta eztao arrokerixa aundirik./ Ez pentsau nere karteran arrokerixaik topau leikenik. . arrokerixáik kontáu ézin, . (d). esapidea. Arrakastaren berririk ezin zabaldu.. Aurten, babiak daukan itxuriakin, ezingou arrokerixaik kontau.. Ezezkoetan. Uzta txarra hartuko dela, alegia.. Ik. fanfarréixa..
- arrokeríxatxo, arrokeríxatxua. (c). izena. Harro egoteko gaia, motiboa. Ez du ia zentzu peioratiborik. Motivo de orgullo, de vanidad.. Gaztetan pelotari ona izandakua da, ta arrokerixatxo ori eukitzen dau kontatzeko./ Aren arrokerixatxua zera izeten da: Donostiara joaten danian Nikolasanian bazkaltzia. .
- arróz, arróza. (a). izena. Arroz. .
- arrózkoletxe, arrózkoletxia. (b). izena. Arroz con leche.. Ale ume, jaizu okelia, gero arrozkoletxia dago ta. .
- árrua, árruia. (c). izena. Hamabi kilo eta erdi dituen pisu unitatea. Arroba.. Potok zortzi arruako arrixa errez jasotzen juan./ Amar arruatik gora zuan zuen txarrixa.. Txerria eta karga-jasotzeko harria neurtu ohi dira gaur arruetan. Ganadua erraldetan. .
- artáberde, artáberdia. (c). izena. Berdetan ganajatekotzat ebakitzen den arto gaztea. Maíz que se corta como forraje para el ganado.. Segia artu ta artaberde puxkat ebaitzera noia. .
- artábirrin, artábirriña. (c). izena. Arto ehotua, baina artirina baino larriagoa, abereen pentsutarako erabiltzen dena. Maíz triturado.. Dagon pentsuik onena: artabirriña. . Ik. artírin.
- artabízar, artabízarra(k). (-). izena. Artaburuak puntan dituen bizarrak. Barba del maíz.. Mutikotan artabizarrak erretzen giñuzen zigarrotzat. .
- 1. artabúru, artaburúa. (b). izena. Mazorca de maíz.. Artaburuak apaingarritzat ikusten die batian bestian. .
- 2. artabúru, artaburúa. (b). izena. (adierazkorra.) Mozoloa, ergela. Ez du hitz horiek bezain esanahi minbera. Estúpido, bobo.. Ixilik egon ari, artaburuoi alakuoi. .
- 3. artabúru, artaburúa. (c). izena. Zenbait etxetan pinu-buruei esaten zaie. En ciertas casas, aunque parezca ilógico, llámase así a las piñas de pino.. Sin. piñú-káskara, piñubúru.
- artáganbara, artáganbaria. (c). izena. ARTAKAMARA (OÑ., LEIN.). Artoa gorde ohi den ganbara.. Ik. gánbara.