Skip to main content

izena

  • repetezíño, repeteziñúa. (c). izena. Herriko edo auzoko jaiak pasatu eta hurrengo igandean egiten den festa.   Repetición de fiesta.. Len, jaixak pasau arren, beti geratzen zan repeteziñua. .
  • repúblika, repúblikia. (c). izena. Errepublika, 1931-36 aroa, batik bat.. Da gu an gendela republikia zertu zan. Neikua negar ein zeben arek orduan. Nere aiztia izen zan erregei laguntzen, errege despeditzen estaziñuan, nausixekin joanda.. Viva la república vasca, konforme eztaonak ein daixela ipurdian aska, . (-). esaera. "Hau esaten omen zuen Antzuolar xelebre batek." (Lar Antz). ..
  • republikáno, -a, republikanúa, -ía. (c). izena. Errepublikaren aldekoa. . Karlistak berriketa asko, liberalak diru asko; republikanuak okotzian bizar asko, . (-). esaera. "Karlista bero batek, berriz, esaera hau esan ohi zuen." (Lar Antz)...
  • riñóna. (d). izena. Baba zuri klasea, handi eta ederrena omen.   Variedad de alubia blanca, la mejor.. Riñona esaten jakuan; zuri-zurixa, luzia ta ederra. Klem. . Zera dio Candido Izagirrek: "Zuri erreindduna: alubia blanca, la mejor (Ubera)." (Izag Oñ, 101. o.). Gauza berdinaz jardungo du nahiz eta guk zuri riñona jaso dugun. Etim.: gaztelerazko "riñon", duen formagatik..
  • robillóe, -i, robillóia. (c). izena. botanika Níscalo.. Ik. piñátela.
  • rodámentu, rodámentua. (b). izena. Rodamiento.. Badie Bergan iru rodamentu fabrika.. Ik. juegóorros.
  • roska, róskia. (a). izena. Rosca.. Sin. ari. roskan egon, . (-). esapidea. Estar en rosca.. Sin. aríxan égon..
  • ruína, ruínia. (a). izena. Ruina. .
  • ruso, rúsua. (a). izena. Ruso. . Izagirrek RUSUA deitzen dio ipar ekialdeko haize hotzari: "Frantzí-iparra, frantzí-aizia: . la rusia!, . (c). interjekzioa. Zenbait adinekok erabiltzen duen biraoa.. La Rusia, au jakin izan baneu bela etorriko nitzuan./ Mekauben la Rusia!, kendu adi paretik! . LA INDIA! ere esaten da. La India!, beti lan eta lan eta kobrau zer?..
  • sáale, sáalia. (-). izena. Saralea. "Paja de maíz o el forraje seco que se da al ganado." (Izag Antz)..
  • sáats, saátsa. (c). izena. botanika salix atrocinerea. Sahatsa, saratsa.   Sauce, salguera.. Errekatxo ondotan batik bat hazi ohi den sastraka edo zuhaixka. Mordoa hazten da elkarren ondoan, eta esaerak dioenez lehenengo loratzen den zuhaitza da. Hemen, zuritu eta kurutzegixak egiteko erabiltzen dira. Kurutzegiak (sahats-makila zurituak) sortan jarri, puntan elauntza eta erromeroa ipini, abarka sokaz lotu eta Erremu Santu egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero metro bete inguruko makilak egin, gurutze forma eman ezpaltxo batez, eta etxeko soro eta zelai guztietan jartzen dira. Txikiak ere egiten dira ateburuetarako.. Ik. kurútzegi.
  • sabéloi, sabéloixa. (d). izena. Sabel-lohia. Umeak jaio berrian izan ohi duten kaspa.   Caspa infantil.. Umiak eta jaio-berixan eukitze zebena; oiñ aiña etzittuan baiñau be itten-da, sendo sendua igual eukitze juen zera, sabeloixa. Klem. .
  • 1. sabi, sabíxa. (d). izena. Txertatu gabeko fruta arbola landarea. "La planta de un año o menor." (Izag Antz). Ik. sagar-sábi.
  • sabóre, saboría. (b). izena. Sabor, gusto.. Sabore onekua da sagar klase au. .
  • ságar, sagárra. (a). izena. botanika malus domestica. Manzana, manzano.. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s. . sagarra jo, . (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko.. Ik. sagárra jóteko mákina.. jansagar, jansagarra. (-). izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). ..
  • sagár árbola, sagár árbolia. (a). izena. Manzano.. Ik. ságar.
  • sagar-joteko arka, sagar-joteko arkIa. (-). izena. (Eibar.) "Arca para machacar y trocear las manzanas para la sidra." (SB Eibetno). .
  • sagar-mákatz, sagar-makátza. (d). izena. botanika malus sylvestris. Manzano silvestre.. Ez da oso ugaria. Sagar txiki asko ematen du. .
  • sagar-mazo, sagar-mazua. (-). izena. Mazo para machacar manzanas.   .
  • sagar-sábi, sagar-sabíxa. (d). izena. Sagar landarea, oraindik txertatu gabea.   Retoño de manzano sin injertar.. Sagar-sabixa, gurian be Goiko Kainpian artu giñuan; landaratarako, gero mentau ta itteko. Klem. . Mintegian hartu ohi da. Irisagarra ere erabili ohi da eginkizun honetarako. Sagarran azixa botatzen bok sagar-sabixa izengok eta bestela irisagarran zera izengok. Klem..
  • sagárra jóteko mákina, sagárra jóteko mákinia. (c). izena. Sagarra xehetzeko makina, gero tolarean sagardoa egin ahal izateko. Modu askotakoak omen.   Máquina de triturar manzana para sidra.. Sagarra joteko makinia. Modu askotarakoak: batzuk eskuz eraitteko, au eskuz eraittekua da, beste batzuk motorrakin, beste batzuk e malakataia, esaten jakon, ganauakin ibiltzekua. Don. .
  • sagárrerre, sagárrerria. (b). izena. Manzana asada.. Gaur sagarrerriak dauzkau. . Antzuolan bergararrei "sagarrerriak" deitzen diete, haize asko dutelako edo..
  • ságasti, ságastixa. (b). izena. SASTI, -XA. Manzanal.. Sagasti ederrak dare Usurbillen. .
  • sagu, sagúa. (a). izena. XAGU. Ratón.. Ik. saguítxu.
  • sagú-apixa, sagú-apixia. (b). izena. Nido de ratones.. Segadoria errez trabatzen da sagu-apixekin. .