Skip to main content

Adjektiboak

  • pixpirrin. (-). adjektiboa. "Kuttunari deitzeko modua, normalean neskari." (Lar Antz).. Ik. Txóonpio, mitxiña, póspoliñ.
  • pixútsu, pixutsúa. (b). adjektiboa. Pisu handia duena.   De mucho peso.. Mai ori oso pixutsua da.. Ik. ástun.
  • pizpíriñ, pizpiríña. (c). adjektiboa. PIZPÍRITA, -IA. Neskatilatxoei esan ohi zaie kariñoz, "señorita" zentzuan.. Badator gure pizpiriña./ Gurian izan da gaur zuen pizpiritia..
  • planta txarreko, planta txarrekua. (-). adjektiboa. Itxura txarrekoa. . Planta txarreko mutil batekin ikusi dot..
  • 1. plantoso, -a, plantosúa, -ia. (d). adjektiboa. Gorpuzkera onekoa, politekoa.   Se dice de las personas de buen porte.. Gaztena oso neska plantosia da./ Aura plantosua bada, baiña itxuria danez, lanian zurixa. .
  • 2. plantoso, -a, plantosúa, -ía. (c). adjektiboa. Planta asko egiten duena.   El/la que hace muchos gestos, mucha comedia.. Zela izan leike ain plantosia. Ainbeste kontu zopia jateko. .
  • póbre, póbria. (a). adjektiboa. PRÓBE. Pobre.. Beti lanian da beti probe.. PROBE, oso adinekoek bakarrik. . pobrian arrotasuna eta kaskarian prasia (brasa) denpora gutxikuak dia, . (b). esaera. "Ez dute irauten, desagertu egiten direlako." (Lar Antz). .. Pobrian arrazoia eta urriñeko suegurra alperrik galtzen die, . (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). ..
  • 1. politt, polítta. (a). adjektiboa. Bonito, -a.. Zelako bizikleta politta. .
  • 2. politt, polítta. (a). adjektiboa. (adierazkorra.) Ederra, handi samarra.   Hermoso, -a, bueno, -a.. Zartara politta artu najuan ate-markuan kontra./ Mozkor politta jauken arek pe./ Bei politta erosi jok Pellok. . ardao politta, . (c). esapidea. Ardo ona, bikaina izan gabe.. Leenguan ekarri giñuan Laguardiatik ardaua politta. .. polítta pasáu, . (b). esapidea. Menuda la que (nos, les...) ha sucedido.. Politta pasau jakun Portugalen. ..
  • poltsa-ximur, poltsa-ximurre. (-). adjektiboa. (Leintz.) Zekena.   Roñoso. (Aran Gatz).. Ik. síku.
  • ponpolóte, ponpolotía. (d). adjektiboa. Perretxiko edo lore oraindik zabaldu gabeez esan ohi da, baita aurpegi borobileko pertsonez ere.   Se dice de las setas o flores que no han abierto todavía, y también de las personas de cara redonda.. Personia be ponpolotia, ola musu biribila ero danian; baiña gero larrosak pe ponpolotiak oinddio batuak darenian; perretxikuak pe bai ponpolotiak. Klem. .
  • ponpot, ponpota. (-). adjektiboa. (Antzuola.) PANPOT. "Gazte mardula, fofoa.. Neska gazte ponpota edarra dao aura." (Lar Antz).. Ik. pánpot.
  • porrokátu, porrokatúa. (c). adjektiboa. BORROKÁTU. Zaletasun handikoa, amorratua.   Muy aficionado, -a, muy entregado, -a a una cosa.. Muslari porrokatua da Hilario./ Gerra aurretik pe nazionalista porrokatuak zien familixa guztia.. Sin. amorratu.
  • 2. póspoliñ, póspoliña. (c). adjektiboa. Neskatilei esaten zaie maitekiro.   Nombre con el que se denomina cariñosamente a las niñas.. Ze moduz dabill gure pospoliña?/ Zuen neskatillia dago pospoliña. .
  • potólo, -a, potolúa, -ía. (a). adjektiboa. Gordo, -a, regordete, -a.. Potolo-potolua dago txarrixa./ Andra potola majua dago.. "Liburu sendua" esan ohi da eta ez "liburu potolua".. Ik. potzólo, -a, sendo.
  • pótoto, -a. (c). adjektiboa. Potoloei deitzeko erabiltzen den hitza.   Nombre con el que a veces se designa a los gordos.. I, pototo, kendu ari paretik, eztostak ikusten lagatzen eta./ An, badator gure potota.. Adj. gisa ere entzun daiteke potolo, -a zentzuan.Mutill pototo batekin ikusi dot./ Neska potota bat da. Ez da entzun ohi mugatuan: «"pototua, -ia" .
  • potril, potrilla. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Pertsona haundia, potoloa, takarra.. Sin. potril, tronpil, tronpota..
  • potróaundi, potróaundixa. (b). adjektiboa. (arrunkeria.) Gibelaundia.   Cachazudo, cojonazos.. Ate guztiak zabalik laga jittuk potroaundi orrek.. Gibelaundi esan ohi da fin samar jarduterakoan, eta potroaundi bestela.. Ik. potroso.
  • 1. potroso, potrosúa. (c). adjektiboa. Suerte handikoa.   Suertudo, chiriposo.. Canariasetara biajia tokau jakok potroso orri. .
  • 2. potroso, potrosúa. (c). adjektiboa. Zenbaitek "potroaundi" zentzuan ere badarabil..
  • 3. potxolo, -a, potxolúa, -ía. (a). adjektiboa. Maitagarria, ederra, polita. Konotazio kariñosoz betea. Haurrez, batik bat.   Majo, -a, hermoso, -a.. Oso mutiko potxolua dauke./ Zelako potxolia zan txikittan.. Elkar maite dutenek "querido", "cariño", "bihotza" zentzuan erabiltzen dute. Bueno, potxola, biar arte. .
  • potxorbero, potxorberua. (c). adjektiboa. (lagunartekoa.) Emakume beroa, sutsua. .
  • potzólo, -a, potzolúa, -ía. (c). adjektiboa. Potolo samarra. "Potolo" baino zerbait argalagoa edo.   Regordete.. Mutiko koloregorri potzolo bat dauke.. Gutxi erabilia.. Ik. potólo, -a.
  • pozgárri, pozgarríxa. (c). adjektiboa. Poz ematen duena. .