Skip to main content

Adjektiboak

  • prakánarras. (c). adjektiboa. Burla gisa esana prakak narras daramatzatenei.. Badator gure prakanarras. .
  • pregúntona, pregúntonia. (c). adjektiboa. Preguntona. . Emakumeez bakarrik entzun dugu..
  • 2. preparau, preparáua. (c). adjektiboa. Ondo jantzita ibiltzen direnez entzun daiteke. Baita lanerako edo edozertarako ondo prestatutako jendeaz ere.. Oso emakume preparaua izan da bere denporan./ Jente preparaua artzen dabe bakarrik fabrika orretan. . Gutxi erabilia. .
  • prestuez, prestueza. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Geldirik egoten ez dakien pertsona.. Atsaldian bos bidar jaikiko zan maittik, ori da prestueza izatia.. Sin. geldígor.
  • prímera, prímeria. (c). adjektiboa. PRIMERAKO, -UA. Se decía de la carne de primera.. Or daukazun ori ze da, primeria ala segundia? .. Ik. prímeran.
  • 1. printzipal, printzipála. (b). adjektiboa. Lo principal.. Galdu ala irabazi, etxera sano etortzia dok printzipala. .
  • 1. protéstante, protéstantia. (b). adjektiboa. Erlijio protestantekoa..
  • 1. púntako, púntakua. (c). adjektiboa. Oso ona.   Sobresaliente.. Aldazabal etzan punta-puntako pelotarixa izan, baiña atzelari ona bai./ Txal ona dok, puntakua bez baiña txarra bez./ Punta-puntako dantzarixak dare Bergaran.. Adibideetan ikusten denez, PUNTA-PUNTAKO esan ohi da gehienetan. .
  • puntilíkabo, puntilíkabua. (d). adjektiboa. Orratz puntilikabua: alfiler.. Ik. órratz.
  • purrutéro, purruterúa. (b). adjektiboa. (haur hizkera.) Puzkartia, haurren artean gehienbat.   Pedorrero, -a; entre niños, mayormente.. Kakaiñero!, purrutero! joan emendik!. Ik. puzkárrontzi, puzkárti.
  • 2. puta, putía. (b). adjektiboa. (lagunartekoa.) Gizonez, maltzurra, tranposoa, adar-jotzailea.. Oreja oso putia dok pelotan./ I aiz putia, i. Jakiñian etxakola gustatzen oillaskoik eta oixe ipiñi. .
  • 3. puta, putía. (c). adjektiboa. Zaila, alua.. Aldapa putia jaok Elgetara./ Lan putia dok teillatukua. .
  • putaséme, putasemía. (b). adjektiboa. (haur hizkera.) Hijo puta, mala persona.. Putaseme orrek anai-arreba guztiak arruinauta laga jittuk. .
  • putazale, putazalía. (b). adjektiboa. PUTERO, -ÚA. Putazalea.   Putero. .
  • 1. putzérroskilla, putzérroskillia. (c). adjektiboa. Haundi usteko emakumeengatik esan ohi zen.   "Se decía de las envanecidas por creerse más de lo que son." (Etxba Eib).. Gaztetan putzerroskilla majua izandakua da orren ama. .
  • 3. púxika, púxikia. (c). adjektiboa. Emakume harro samarra.   Envanecida.. Politta bazan, baiña puxikia galanta. .
  • puzkárrontzi, puzkárrontzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Puzkartia.   Pedorrero, -a.. Oin be bota dok e, puzkarrontzi.. Ik. purrutéro, puzkárti.
  • ráro, rárua. (a). adjektiboa. Raro, -a. Pertsonez zein gauzez.. Gizon ori raro utsa izan da beti./ Gauza raruak pasatzen die emen. . euli zurixa baiño raruaua, . (-). esapidea. "Pertsona bereziez esan ohi da.   Perro verde.. Lagaixok horri bake-bakian, euli zurixa baiño raruagua dok eta." (Zuaz Deb). ..
  • rarokóte, rarokotía. (c). adjektiboa. Arraro samarra.   Rariponcio, -a.. Olako rarokote batekin ezkondu zan. .
  • rébelde, rébeldia. (b). adjektiboa. Konformagaitza, bihurria.. Txikittan oso rebeldia zuan. .
  • rékto, réktua. (c). adjektiboa. Zuzena; pertsonez erabilia.. Oso rektua zuan zuen aittajuna; rektogixa, aukeran.. Sin. zuzen.
  • rúbixo, -a, rúbixua, -ia. (a). adjektiboa. -A. Rubio, -a. .
  • 2. saiatu, saiatúa. (c). adjektiboa. Asko saiatzen dena.   Diligente.. Ezta listua baiña bai oso saiatua. .
  • 1. sakon, sakóna. (b). adjektiboa. Profundo, -a.. Potzu sakonak dare errekan./ Oso gauza sakonak esaittu Azurmendik./ Etzaitzez joan ur sakonetara. . Ik. ur sákon, uráundi.