Bergara aldeko hiztegia
oillagorreta, oillagorretia.
(c).
Izena.
Oilagorraren ehiza.
“Oillagorretia gogorra dok, e. Ordu asko, gora eta behera, txakurran atzetik.”
OILLAGORRETAN: oilagorrak ehizatzen..
oillágor-txákur, oillágor-txakúrra.
(c).
Izena.
Oilagorretan trebea den txakurra. · Perro especializado en la caza de la becada, setter, generalmente.
“Oillagor-txakur fiñ askua euki giñuan.”
oillánda, oillandía.
(b).
Izena.
Polla, polluela.
“Txikittan txitak, gero oillandak, eta aundi einddakuan oilluak.”
Neskatilla gaztetxoengatik ere entzun izan da: Oillanda majua dago zuen Ainara..
óillar, oíllarra.
(a).
Izena.
Gallo.
Esamoldeak:
oillar ingles, oillar inglesa.
Izena.
Eibar.
Burrukarako oilarra.
oillar-joku, oillar-jokua.
(c).
Izena.
Pelea de gallos (Competición).
“Felix Legarre gutxin moduko zalia zan oillar-jokura. (SM Ezten).”
óillo, oillúa.
(a).
Izena.
Gallina.
Esaerak:
Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte.
(c).
Esaera.
Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten.
“Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte!”
Esamoldeak:
oillo-narrúa eiñ.
Esapidea.
oillo-ipurdixa eiñ.
Ponerse la carne de gallina, sea por miedo, frio, etc. Lehenengo autoa ikusi zutenekoa kontatzen du Anizetak:
“Aura ikustera: suzko kotxia. Gero ugeldu zien, baiña orduan auraxe bakarrik emen. Billurtuta, zera, oillonarrua eindda; aura zala billurgarrixa ta... Aniz.”
oillo-ipurdíxa jan.
(c).
Esapidea.
Berba eta berba ari denari ea "oilloipurdixa jan" duen galdetu ohi zaio, auskalo zergatik. · Se suele preguntar al que habla sin parar si ha comido culo de gallina, por razones que ignoro.
“Etorri ezkero ez aiz ixildu; zer, oillo-ipurdixa jan dok ala?”
Galdera izan gabe ere bai: Arek jaukan barriketia; emute juan oilloipurdixa jan zebala. Oilo-ipurdia oiloaren parterik gozoena omen da; erregiñian bokaua ere deitu izan zaio..
oilló-árri, oilló-árrixa.
(d).
Izena.
Oiloek jaten dituzten harritxoak. · Piedrecitas que comen las gallinas.
“Arrautziai kaxkala eitteko. Oilluak batu itten juan lurrian arrixa. Leku batzutan oillo-arrixa egote zuan eta beste paraje batzutan ez; eta oillo-arrixa zeuan lekuan oilluak arrautza geixao itten juen jeneralian; ez euan lekuan ekarri tta ipiñi be bai. Agarre-goiko aldetik ekarritta garek geu be. Oillo-arrixa, arri xe-xe-xeia; lur artian arri txikixa; lurrakin naasi ekarri tta oilluak erak apartatze juen. Klem.”
Kontxillak ordezkatu zuen oiloarria..
oillo-eztégu, oillo-eztegúa.
(d).
Izena.
Antzina eztegu bezperan ezkongaiei egiten zitzaien erregaloa, oiloak batik bat.
“Iru eguneko bodia izete zan, bai. Oillo-eztegua esate jakon. Aurreko egunian umiak eta andrak oilluak artu zestuan da, oilluak eruan da; bodarako erregalua. Oiñ beste gauza batzuk erregalau, baiña orduan jenerua erregalo. Gero urrengo egunian bodia ta. Ben.”
óilloki, óillokixa.
(d).
Izena.
Oilo haragia. · Carne de pollo o gallina.
“Oilloki asko jate zan gure mutikotan.”
oilló-lóka, oilló-lókia.
(b).
Izena.
Gallina clueca.
“Andereñuak errekreo orduan oillolokia txitekin emuten dau.”
oilloluma, oillolumía.
(b).
Izena.
Pluma de gallina.
Esamoldeak:
oillolumia baiño ariñaua.
(c).
Esapidea.
Oso arina.
oilló-lur, oillo-lúrra.
(d).
Izena.
Norberaren etxea, herria. · Palabra metafórica que designa el terruño, por aquello de que las gallinas hacen su vida alrededor de la casa.
““Noberan oillolurra”, ori esan izan da; kanpuan egondako bat etortzen danian, “oillolurrera orraittio etorri da” ero. Klem./ Sekula bere oillolurretik urten barekua zan.”
oillo-míka, oillo-mikía.
(c).
Izena.
Mikatutako oiloa. · Gallina que está con la muda.
“Iri jarri jan arpegixa, oillo-mikia emuten don.”