Bergara aldeko hiztegia
óspera!.
(c).
Interjekzioa.
Maldizio leuna. · Maldición suave.
“Ospera! Karteria aaztu jatak.”
Ostiaren euf. dirudi. LA .
ospíttal.
1.ospittal, ospittála.
(b).
Izena.
Hospital.
2.ospittal, ospittála.
(b).
Izena.
Bergaran, lehengo zaharren egoitza. · La antigua residencia de ancianos.
“Txibistok ospittalian pasau zittuan azkenengo urtiak.”
óspizioko, óspiziokua.
(c).
Izena.
ospiziano.
Hospiciano, -a.
“Semeik zarrena ospiziokua da.”
Azen.: ospízioko, ospíziokua ere bai..
kajáko, erríko.
ostargi, ostargixa.
(d).
Izena.
Oñati.
Egunsentia.
“"Ostargixa badator: comienza a amanecer." (Izag Oñ)”
ostargittu.
(d).
Aditza.
Oñati.
Egunsentia etorri.
“"Ostargittuta euan: había comenzado a amanecer.”
ostárku, ostarkúa.
(c).
Izena.
Arco iris.
“Eurixa ta euzkixa batera dienian ostarkua agertzen da.”
Jende askok arkoirisa dio.
.
ostárte, ostártia(k).
Izena.
Garbiuneak egun lainotuan. · Claros.
“Ostartiak badare baiña egun illun samarra dago. Klem.”
Galdu samartua. Pluralean, batik bat..
euzkíarte.
ostátu, ostatúa.
(c).
Izena.
Hostal, fonda.
“Lenao ostatuak gaua pasatzeko tabernak zittuan. Ostatua izeneko taberna bat Antzuelan jeuan. Klem.”
óste, óstia.
(b).
Izena.
Lekuarekin, zerbaiten atzealdea; denborarekin, zerbaiten gerokoa. Leku-denborazko kasuetan, batik bat.
“Armaixo ostian zeuan ixil-poltsia./ Meza ostian da bazkaixa.”
Bigarren osagai gisa, batik bat: etxeoste, bazkaloste, klase-oste. Bergarako kalean bada inguru bat "Osteta" izenekoa, hirigunearen ostean geratzen dena, hain zuzen..
ostéra.
1.ostera.
(b).
Juntagailua.
Ordea, aldiz. · Sin embargo, empero.
“Igez ezkiñuan sagarrik artu, aurten, ostera, edozenbat.”
2.ostera.
(c).
Adberbioa.
Berriz.
“Ostera be lengo ipuiñakin zatoz? .”
bárriz.
3.ostera.
Izena.
Eibar.
Salida, paseo, vuelta.
ostérre, osterría.
(d).
Izena.
Zerua estalita dagoelarik egiten duen bero handia.
“Pastoral egunian bero pasau giñuan. Euzkirik etzeuan, baiña osterria.”
goiérre.
óstia.
óstixa (erabiliagoa agian).
1.óstia, óstia.
(b).
óstixa, -ia.
La Hostia Sagrada.
“Ostixia eztarrixan trabau jakon itxuria.”
Tabu samarra da hitza eta bere ordez gure-jauna edo formia esan ohi da gehienetan..
2.óstia, óstixia.
(b).
Zartada.
“Kriston ostixia artu najuan ate-markua jota.”
3.óstia!.
(b).
Interjekzioa.
óstixia!.
Birao ezaguna. · Hostia!
“Mekauben la ostia! Zein ibili dok nere motorrakin?/ Telefonua eta ostixia, egun guztian etxuak golpeik jo.”
Batzuetan mekauben la... darama aurretik. .
ostientzéko, ostientzekúa.
Izenlaguna.
Leintz.
ostiengo, ostantzeko (Lein.).
Osterantzekoa. · Lo demás, lo(s) restante(s).
“Zuk fregaua eiñ da ostientzekua neuk eingot./ Somoza diru artian bizi zan da ostientzekuak miserixa gorrixan.”
ostientzían.
(b).
Juntagailua.
ostían, ostantzian (Lein.)..
Bestela, osterantzean. · Por lo demás, en lo demás.
“Jan gaizki ein ddou, baiña ostientzian ondo ibili ga./ —Gaixoik, diru barik eta erdi-desesperatua najabik. —Eta ostian ze moduz?”