Bergara aldeko hiztegia
odolán pasára.
1.odolán pasára, odolán pasaría.
(d).
Izena.
Hala deitzen zitzaion udazkenean eta izan ohi den gaixoaldi edo gorputzaldi txarrari. Gripea, agian. · Nombre con el que se designaba al malestar general. Quizás gripe.
“Gripiai uste juat lenao odolan pasaria esate jakola. Udazkenian odolan kanbixua-ta izaten dok, gorputzaldi txarra-ta. Gure aittazanak sarrittan eukitzen juan, odolan pasaria zala ta, gripian moduko zer bat, gorputzaldi txarra. Lenao urzanak ipiñi-tta itten jotsen olako gaixuei, odolan pasaria zeukala-ta. Etxakixat tensiñuana zan ala zerena zan. Klem.”
2.odolán pasara, odolán pasaría.
(d).
Izena.
Har batek txerriaren azalean sortzen duen gaitza. · Erisipela porcina. Don.
odólbako, odólbakua.
(c).
Adjektiboa.
Nerbiorik gabea, geldoa. · Apático, -a, persona de poco nervio.
“Ain zan odolbakua, ze zapatak pe amak garbittu biar izate zotsan.”
Sin. odol gutxiko..
odol-bátu, odol-batúa.
(c).
Izena.
Sangre coagulada a flor de piel. También moratón, cardenal, cuando es de consideración.
“Atiak arrapauta, ikusi zelako odol-batua daukaten bietzian./ Gorputz guztia odol-batuz beteta urten ei dau kuarteletik.”
odólbero, odólberua.
(c).
Adjektiboa.
Impetuoso, -a, impulsivo, -a, irascible.
“Bixak odolbero samarrak izan, da burrukan ein zeben.”
odól-járixo.
(d).
odol-igesi, odol-juan.
Hemorragia.
“-Emakumiak eta, odol-jarixua esate jakuan hemorragia bati. Odol-jarixua be bai, tta odol-juana be bai. ”
Esamoldeak:
odol-igesi, odol-igesixa.
Izena.
odol-juan.
Hemorragia.
“Emakumiak eta, odol-jarixua esate jakuan hemorragia bati. Odol-jarixua be bai, tta odol-juana be bai. ”
odól-jatsi, odol-jatsixa.
(b).
Izena.
Behiek erditzearen ondorioz izaten duten hemorragia. Oinetara jaisten da odoljarioa.
“Odola-jatsixa daukan ero, onekin topate notsan, da au ra bisturixa, Bix.”
Perratzaillea da sendatze lanetan aritzen dena.
.
odóloste.
1.odóloste, odólostia.
(a).
Izena.
Odolkia. · Morcilla.
“Babak odolostiekin, ikazgiñen jana.”
2.odóloste, odólostia.
(a).
lagunartekoa
(argot). Biguna dagoen zakila. · Pene flácido. Hogetamar zerbeza edan ostian, ordua aillegau zanian, odolostia moduan najakan: haundi-haundixa, bigun-biguna eta bal-baltza, ezetarako be ez! (TSE Berb).
“ Hogetamar zerbeza edan ostian, ordua aillegau zanian, odolostia moduan najakan: haundi-haundixa, bigun-biguna eta bal-baltza, ezetarako be ez! (TSE Berb).”
óe, óia.
(a).
Izena.
obe, oge.
Cama. Lekuzkoetan:
Lekuzkoetan: obetik, obera obeko, eta baita ogetik, ogera, ogeko entzuten da oetik, oera, oeko adina..
Esaerak:
Oera esaten baxok, oera naiko xok.
Esaera.
Umeak ohera bidaltzeko esaldia.
Esamoldeak:
oia berotzeko, oia berotzekua.
(d).
Izena.
Aberats etxetan izaten zen ohea berotzeko tresna.