Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

oilló-lur, oillo-lúrra. (d). Izena. Norberaren etxea, herria. · Palabra metafórica que designa el terruño, por aquello de que las gallinas hacen su vida alrededor de la casa. “Noberan oillolurra”, ori esan izan da; kanpuan egondako bat etortzen danian, “oillolurrera orraittio etorri da” ero. Klem./ Sekula bere oillolurretik urten barekua zan.
oillo-míka, oillo-mikía. (c). Izena. Mikatutako oiloa. · Gallina que está con la muda. Iri jarri jan arpegixa, oillo-mikia emuten don.
óillo, oillúa. (a). Izena. Gallina. Esaerak: Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). Esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten. Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte! Esamoldeak: oillo-narrúa eiñ. Esapidea. oillo-ipurdixa eiñ. Ponerse la carne de gallina, sea por miedo, frio, etc. Lehenengo autoa ikusi zutenekoa kontatzen du Anizetak: Aura ikustera: suzko kotxia. Gero ugeldu zien, baiña orduan auraxe bakarrik emen. Billurtuta, zera, oillonarrua eindda; aura zala billurgarrixa ta... Aniz.” oillo-ipurdíxa jan. (c). Esapidea. Berba eta berba ari denari ea "oilloipurdixa jan" duen galdetu ohi zaio, auskalo zergatik. · Se suele preguntar al que habla sin parar si ha comido culo de gallina, por razones que ignoro. Etorri ezkero ez aiz ixildu; zer, oillo-ipurdixa jan dok ala? Galdera izan gabe ere bai: Arek jaukan barriketia; emute juan oilloipurdixa jan zebala. Oilo-ipurdia oiloaren parterik gozoena omen da; erregiñian bokaua ere deitu izan zaio..
oillo-sálda, oillo-saldía. (b). Izena. Caldo de gallina.
oilló-txabola, oilló-txabolia. (b). Izena. Etxetik kanpoko oilategia. · Gallinero.
oillo-zíriñ, oillo-ziríña. (b). Izena. Oilo-kaka. Bizarrak urtetzeko oillo-ziriña emun bia zala esaten zoskuen mutikotan.
óilloki, óillokixa. (d). Izena. Oilo haragia. · Carne de pollo o gallina. Oilloki asko jate zan gure mutikotan.
oilloluma, oillolumía. (b). Izena. Pluma de gallina. Esamoldeak: oillolumia baiño ariñaua. (c). Esapidea. Oso arina.
áriñ, aríña. (a). Adjektiboa. Pisu gutxikoa. · Ligero, -a. Oillolumia baiño ariñaua da./ Pelota ariñekin obeto jokatzen dot. Zenbait hitz konposatutako bigarren elementua.. feedback ástun. Esamoldeak: ontza baiño ariñaua. (d). Oñati. Oso arina. ·"De menos peso que la lechuza." (Izag Oñ). oillolumia baiño ariñaua. (c). Esapidea. Oso arina.
óillotei, óilloteixa. (c). Izena. Oilategia. · Gallinero. content_copy oillótoki.
oillótoki, oillótokixa. (b). Izena. Oilategia. Bai etxe barrukoa eta bai kanpokoa. Gallinero. · Etxetik kanpokoari oillo-txabola ere bai.. content_copy óillotei.
oillotu. (c). Aditza. Oñati. "Kokotu: amilanarse. Desganarse, debilitarse" (Izag Oñ). “"Oillua izatia dok: ser cobarde, apocado." (Izag Oñ)”
1.oiñ. 1.óiñ, óiña. (d). Izena. Oinaren luzera (neurri unitatea). · Pie. Gomozkortako gizon kapritxosu orrek etorri Egixa-barrenera ta kontau ei zittuan oiñak. Lau kantoetara, Egixan. Da etxera jun da arotzei esan ei otxen: Onenbeste oiñ da Egixa. Lau kantoetara biña oiñ geixao Gomozkortak. Hil./ Da oiña; burdixa, por ejenplo, oiña esaten jakon, zortzi oiñ, beratzi oiñ esaten jakon. Jul.” Lekuko batek esan digu antzina bazirela oinetan neurtzen zuten «metroak» eta 27 cm duela oin batek. . content_copy oinbéte. 2.óiñ, óiña. (d). Izena. Hanka. Oiñetako, oiñez, etab. arruntak diren arren, oiñ nekez entzuten da..
2.óiñ. 1.oiñ. (a). Adberbioa. Orain. · Ahora. Nun bizi aiz oiñ? Esamoldeak: oin ddala. (a). Adberbioa. Orain dela, duela. Oin ddala ogei urte asi nitzan lanian. 2.oiñ. (b). Juntagailua. Orain. · Ahora, ahora bien. Obe zeunke nerekin etorriko baziña. Oiñ, naixao bozu gelditzia, geldittu.