Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

ódol, odóka. (a). Izena. Sangre. Norbaitek nerbio gutxi duenean odolik ez daukala edo odol gutxikoa dela esan ohi da. Esamoldeak: odolétan. (c). Adberbioa. Odolez blai, odola dariola. Basiliok anka bixak odoletan zittuala ein zittuan azkenengo amar kilometruak./ Pelotarixak eskua odoletan dauka. odolbakua izan. (c). Esapidea. Motela edo ganora gutxikoa izan. odóla biá da. (c). Esapidea. Balorea behar da.  Hace falta valor. Odola bia da ama oian iltzen da lagunekin afaittara joateko.” Sin. baloria bia da.. odol-otzían. (c). Esapidea. A sangre fria. Zazpi lagun il zittuan odol-otzian. odol berokua izan. (c). Esapidea. Erraz haserretzen dena, jenio bizikoa izan. odol gutxikoa izan, odol gutxi euki. Esapidea. Nerbio gutxi izan.
odólbero, odólberua. (c). Adjektiboa. Impetuoso, -a, impulsivo, -a, irascible. Bixak odolbero samarrak izan, da burrukan ein zeben.
odóldu. (c). da du Aditza. Odolez bete. · Ensangrentar. Praka guztiak odolduta ekarrittu.
odoléko, odolekúa. (c). Izena. Odoleko gaitza.
odolgi. odolki.
odóloste. 1.odóloste, odólostia. (a). Izena. Odolkia. · Morcilla. Babak odolostiekin, ikazgiñen jana. 2.odóloste, odólostia. (a). lagunartekoa (argot). Biguna dagoen zakila. · Pene flácido. Hogetamar zerbeza edan ostian, ordua aillegau zanian, odolostia moduan najakan: haundi-haundixa, bigun-biguna eta bal-baltza, ezetarako be ez! (TSE Berb). Hogetamar zerbeza edan ostian, ordua aillegau zanian, odolostia moduan najakan: haundi-haundixa, bigun-biguna eta bal-baltza, ezetarako be ez! (TSE Berb).
odóltsu, odoltsúa. (b). Adjektiboa. Odol asko duen gauza. Odoloste onek odoltsugixak die.
odolústu. (c). da du Aditza. Desangrar(se). Anbulantzia etorri bittartian odolustu zan.
óe, óia. (a). Izena. obe, oge. Cama. Lekuzkoetan: Lekuzkoetan: obetik, obera obeko, eta baita ogetik, ogera, ogeko entzuten da oetik, oera, oeko adina.. Esaerak: Oera esaten baxok, oera naiko xok. Esaera. Umeak ohera bidaltzeko esaldia. Esamoldeak:
oia berotzeko
oia berotzeko, oia berotzekua. (d). Izena. Aberats etxetan izaten zen ohea berotzeko tresna.
oe-búru, oe-burúa. (c). Izena. Cabecera de la cama.
oe-errópa, oe-erropía. (c). Izena. obe-erropa, oeko erropa. Izarak eta almoadazalak. Len ezkontzeko oe-erropia ein biar izete zan ugari.
óepe, óepia. (b). Izena. Ohe azpia. Oepiak noiz garbittu biaittuzu?
oerátu. (c). da du Aditza. oberátu, ogeratu. Acostar(se). Bart berandu oeratu naiz./ Atzo berandu oeratu neban umia.
ofendídu. (a). da du Aditza. Ofender(se). Ofendidu baaut barkatu.