Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

oiñéztu, oiñeztúa. (b). Izena. oiñaztu. Tximista. · Relámpago. “Egundoko oiñeztuak die kanpuan.” «Rayo» zentzuan ere entzun daiteke, nahiz eta ongi mintzatzen direnek honi oiñeztarri deitu ohi dioten.. Esamoldeak: oiñeztúa eiñ. (b). Aditza. oiñeztúa izan. Relampaguear.
óingo, oingúa. (a). Izenlaguna. Oraingoa. · De ahora, actual. “Oingo txokolatia eskaxa da.” Esamoldeak: oingúan. (c). Adberbioa. Oraingoan. · Esta vez. “Oinguan irabazten urten dou. ”
oingórri útsetan. (d). Adberbioa. Ortosik. · Descalzo. “Ortotsik ez ari ibilli emen, ero oingorri utsetan ez ari ibilli ero. Don.” Ez dugu beste inoiz entzun. . content_copy óiñutsik, ankáutsik, órtosik.
oingótxe. 1.oingotxe, oingotxía. (c). Izenlaguna. oingotxeko, -ua. Oraingotxea, oraintxe bertakoa. · De ahora mismo. “Kotxiak daukan markia oingotxia izan bia dau derrior./” OINGOTXEKUA ere bai zentzu berean: Oingotxekua da ba txarlestona!. Esamoldeak: oingotxétik. (c). Adberbioa. Oraintxe bertatik. “Oingotxetik asi biakou datorren urtekua gertatzen. ” 2.oingotxe. (d). Adberbioa. Oraintxe bertan. · Ahora mismo. “Tarta au oingotxe jateko da./ Ogi au oingotxe einddakua da.” 3.oingotxe. (d). Adberbioa. Jada, dagoeneko. · Para ahora, ya. “Astebeterako joan zan da oingotxe aspertuta dago.” content_copy oingoz.
óingoz. 1.oingoz. (b). Adberbioa. Oraingoz. · Por ahora. “Oingoz ondo doia negoziua./ Oingoz eztou iñor biar ofizinan.” 2.oingoz. (c). Adberbioa. Oraingoz, dagoeneko, honezkero. · Ya, para ahora. “Asi barri tta oingoz mozkortuta? Au dok jiria./ Aura oingoz gure zain dago.” content_copy oingotxe.
óintsu. (c). Adberbioa. Oraintsu. · Hace poco. “Oinddio ointsu egon da sekuestro bat./ Eztakitt noiz ezkondu zan baiña ointsu beintzat.”
óintxe. (a). Adberbioa. ointxe bertan. Oraintxe. · Ahora mismo. “Etxoin, ointxe bertan nator da.” OINTXE BERTAN: ointxe, indartuta. . Esamoldeak: ointxe eta ointxe be. Adberbioa. "Oraindik ere. “Ori ointxe ta ointxe be pasatzen da.”
oiñúrrengo. 1.oiñurrengo. (c). Adberbioa. Azkenengo aldiz. · Por última vez. “Oiñurrengo Zarautzen ikusi neban Mirian.” 2.oiñúrrengo, oiñúrrengua. (c). Izenlaguna. Azkenengo aldikoa. · Lo, el, la de la última vez. “Oiñurrengo afarixa etzuan izen santu-santua./ Oingua PPkua da baiña enaiz akordatzen zein izan zan oiñurrengua.” Esamoldeak: oiñúrrenguan. (c). Adberbioa. Aurretiko aldian. · La vez anterior. “Biar kinto-bazkaixa daukau. Oiñurrenguan demaseko mozkorra arrapau giñuan. ”