Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

naturaléza. 1.naturaleza, naturalezía. (b). Izena. Naturaleza. Naturalezia asko ondatu da aspaldixan. 2.naturaleza, naturalezía. (c). Izena. Izakera fisikoa. · Constitución física. Ainbeste alkol eran da olako osasuna eukitzeko derrior naturaleza gogorrekua biar./ Aren naturalezia eukitzeaittik etxakixat ze emongo neuken. NATURALEZA GOGORRA, batik bat. .
náusi. 1.nausi, nausíxa. (b). Izena. Nagusia. Etxeko jauna, errentero-baserri baten edo lantegi edo negozio baten jabea. · Dueño, patrón. Taillerrian ori nausixekin ondo konpontzen da./ Nun dago etxeko nausixa? Gauza baten jabea ere bai. Zein dda kotxe orren nausixa? Esanahi honetan ez da asko entzuten.. Esaerak: Etxe batzutan nausi izatia baiño beste batzutan morroe obe. Esaera. (Lar Antz). Esamoldeak: náusi izan. 1.nausi izan. (b). Esapidea. Onena izan. · Ser el, la o lo mejor, el amo. Pelotan Retegi da nausi oinddio./ Janakin artzeko ardaua nausi. 2.nausi izan. (c). Esapidea. Agindu (irudizkoa). Gure gazte denporan lana zan nausi, etzan beste kontuik egoten./ Gaur, sekula baiño geixao, dirua dok nausi. 2.nausi, nausíxa. (b). Adjektiboa. El mayor (de los hermanos, de la familia, etc.). Anai nausixak golfua urten dau gure familixan. NAUSI. 3.nausi, nausíxa. (b). Adjektiboa. Adin handikoa. · De mucha edad. Orren gurasuak oso nausixak die. 4.nausi, nausíxa. (b). Adjektiboa. Mayor de edad. Nausixak bakarrik pagatzen dabe, umiak ez./ Pelikula ori nausixendako da.
góse. 1.gose, gosía. (a). Izena. Hambre. Esaerak: Nausi askoren astua gosiak il. Esaera. "Lan edo zeregin batean jende askok parte hartuz gero, inork ez du ezer egiten; edo gutxik egiten dute lan." (Lar Antz). Esamoldeak: gosíak. (b). Adberbioa. gósez. De hambre. Gosez bazare etorri gurera. 2.gose, gosía. (c). Adjektiboa. Diruzalea. · Avido de riqueza. Eztakitt zela izan leiken ain persona gosia.
nausíttu. 1.nausíttu. (d). da Aditza. Nagusitu, irabazle edo gailen gertatu, lehiaketa batean, batik bat. · Dominar, vencer, sobre todo tratándose de competición. Pelotan errez nausittu zien uberatarrak. 2.nausíttu. (c). da Aditza. Pertsona handi egin. · Hacerse una persona mayor. Puxkat nausittu zanian alde in zeban etxetik./ Nausittutako jentia komeni da ikazgiñarako. content_copy aundi egin.
nazíño, naziñúa. (b). Izena. Nación.
nazionalísta, nazionalistía. (a). Izena. Nacionalista.
nébera. 1.nébera, néberia. (d). Izena. Elurzuloa. 2.nébera, néberia. (d). Izena. Antzinako hozkailua.
Neberalde. Toponimoa. Elosuko Agarre baserriko saila, elurzuloa egondako lekua.