Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

négar. 1.negar, negárra. (a). Izena. Lloro, llanto, lágrima. Ume negarrak entzuten die aldamenian. Esamoldeak: négarrez úrtu. (c). Esapidea. Negar asko egin. Nere bisabuelok eta, garbi esaten dotxut, bisabuelak eta, onek gauzok ikusi balittue negarrez urtu eingo zien. négarrez. (a). Adberbioa. Llorando. negárrak úrten. (b). dio Aditza. Saltársele las lágrimas. Amai negarrak urtetze zotsan semiana jakin zebanian.” ZERK urten. . negarrái émon. (c). dio Aditza. Echarse a lorar. Entzutiaz bat negarrai emon zotsan. négar eráiñ. (b). dio Aditza. Hacer llorar. Abadiak negar erain zotsen ezkonbarrixei bodako sermoian. négar eiñ. (a). du Aditza. Llorar. Gero alperrik izango da negar eittia. 2.negar.
negárrontzi, negárrontzixa. (c). Adjektiboa. adierazkorra Negartia. · Llorón, -a. Ixo ume, ezta izan biar ain negarrontzixa.
négarti, négartixa. (b). Adjektiboa. Llorón, -a. Oso negartixa ziñan txikittan.
negáu. 1.negáu. (c). du Aditza. Ukatu emandako hitza edo egindako tratua. · Negar la palabra dada o el compromiso adquirido. Gauza bat ainddu lenengo ta gero ezetz esaten danian, negau. Klem./ Negau eitten dau dirua laga notsana. content_copy ukátu. 2.negáu. (c). da Aditza. Ukatu zerbait egitera. · Negarse a algo. Juezana presentatzera negau zan. content_copy ukatu. 3.negáu, negáua. (b). Adjektiboa. Zerbaiterako balio ez duena. · Negado, -a. Ondo negaua da kantuan./ Txofer moduan negaua da. ZERTAN negaua, batik bat. .
negoziante, negoziantia. (b). Izena. Negociante.
négozio, négoziua. (a). Izena. Negocio.
négu, negúa. (a). Izena. negugorri. Invierno. NEGUGORRI, negugorrixa. El crudo invierno. Udazkenian egurra xeetu ezian negugorrixan izaten die kontuak./ Eztakitt ze egun zan, baiña negugorrixa zan beintzet. . Esamoldeak: negu eta uda. (c). Esapidea. uda eta negu. Beti, etengabe. Gero jantzixa be izaten zan ba, abarketak eta galtzak, negu ta uda, ez gero kanbixatzeko zerik. Udan einddako soiñekua Gabonzarko ferixakuan be, jertsiakin. Hil.”
negu-madári.
negu-madari
1.negu-madari, negu-madaríxa. (c). Izena. Pera de invierno. Negu-madarixak Gabonak paiño lenao eltzen die. Mota bat baino gehiago dago. . 2.negu-madari, negu-madaríxa. (d). Izena. eufemismoa Guardia civil. Aurten be Senpererakuan an zittuan mugan negu-madarixak. Berdetasunagatik ziur asko. Bergaran gutxi erabilia; inguruetan gehiago. .
negu-mútil, negu-mutílla. (d). Izena. Neguan tripatruke etxean hartzen zen langilea. Udazkenian etortzen zien lenao; negurako tenporadetan be bai. Neguan esate jakuen negumutílla. Tripatruke egoten zittuztan. Soldataik barik, tripatruke, negumutill. Da udan jornalerua-ero, olaxe. Bertakuak seguramente, amengotxe zerak. Famelixa baten igual zeren ba iru seme eta bat etxian gelditzen zan, baiña bi igual ibilliko zien udan Araban, Naparruan teillegin ero eren lanetan, beste batzuk arrantzan itxasuan, da abar, eta gero negua etorrittakuan ba etxera. Da etxian danendako, lau ero bost mutill daren lekuan ba geitxo zan, da gutxiao daukan batek negumutill, batzuk egurra preparau, lantein bat eiñ, zerak eitteko. Negumutill. Don.”
negu-zúza
negu-zúza, negu-zuzía. (b). Izena. botanika. hydnum repandum. Ziza zuria. · Gamuza. Udazken-negu aldera gure pinudietan ugaria den perretxikoa. Azpian bizarra izaten du. Ona da jateko, baina lehor xamarra. Lehortzen utzi eta saltsei botatzeko ere erabiltzen da. Bilbo aldean oso estimatua. Eibarren pago-zuzari esaten zaio horrela. .
neguko paranda, neguko parandia. Izena. Pinzón real. Sin. paseko paranda..
neguko txitxi, neguko txitxixa. Izena. Anthus pratensis. Eibar. Bisbita común.
neguko txori, neguko txorixa. Adjektiboa. Eibar. "Gogo gabe, bakarrik ibiltzen denari buruz esaten da. Neguko txorixa dirudi, otzak kukulduta.