Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

otxókuarto, otxókuartuak. (c). Izena. Puñetas. Sermoiekin eta otxokuartuekin aspertuta najaok ni! Esamoldeak: eta ze otxókuarto!. Esapidea. Ni qué puñetas! Haserretutakoan esan ohi da. Ze afari tta ze otxokuarto, gaur kastigauta urten barik!/ —Aitta, elaua. —Ze elau ta ze otxokuarto, gero eztarriko miñez ibiltzeko. content_copy eta ze prosozíño!.
prosozíño. 1.prosoziño, prosoziñúa. (b). Izena. Procesión. 2.eta ze prosozíño!. (c). Eta ze otxokuarto. · Qué puñetas. Ze sindikato ta ze prosoziño, nik neuk nai dotena eitte juat. ohar bat content_copy eta ze otxókuarto!.
étapa. 1.étapa, étapia. (a). Izena. Etapa. Induraiñek etara dau etapia. 2.étapa, étapia. (d). Izena. Ekinaldia, lanaldia. Bi etapatan ebagi giñuzen bedarrak. 3.etapa, etapia. (d). Izena. Txondorrak duen egur-ilara bakoitza. Lelengo etapia emen faten da; geo dana akaautakuen, atzea barrixa itten da lengo lekutik gora; geo an beste etapa bat berriz atzea, beste ekiñaldi bat. Mart.” content_copy illára, trámo.
etára. 1.etara. (a). du Aditza. atara (Eib., Oñ., Lein.). Atera. · Sacar, obtener, hacer. Ezta burua kotxeko bentanatik etara biar. Erretratuak etaratzera noia. KARNETA ETARA, ERRETRATUAK ETARA, TITULUA ETARA eta abar. . Esamoldeak: onetik etara. 1.onetik etara. (c). Esapidea. Pazientzia galdu eragin. Onek umiok nere onetik etaratzen najuek. Nere, bere, zure... onetik etara . 2.onetik etara. (b). Esapidea. Sacar las cosas de quicio. Gauzak bere onetik etaratzen dienian, adios. bizimodua etara. (b). Esapidea. Ganarse la vida. Orrek ietargixan be etarako leukek bizimodua. aurrian etara. (c). Esapidea. Norbait indarrez kanpora atera. Kamareruak artu eta aurrian etara zeban. aizía etara. (c). du Aditza. Haizea korritzen hasi. Aizia etara dau eta bentanak ixtera noia. 2.etara. (c). du Aditza. Lehiaketa bat irabazi. · Ganar una competición. Lejarretak etara dau gaurko etapia./ Baietz Realak etara ligia./ Aiuntamentuko puestua zeiñek etarako ete dau? 3.etara. (c). du Aditza. Dislocar un hueso. Besua etara dau Milak.
etárea, etáreia. (c). Izena. Hectárea. Guk e, neurrixa gaur ibiltzen douna, areia, metrua eta etareia. Don.”
éte. (a). Ote. · Partícula que expresa duda y se usa en oraciones interrogativas. Noiz ete dator Mikel?/
éten. 1.eten. (c). da du Aditza. Tentsioan edo tiran dagoen zerbait hautsi. · Romper(se) algo que está en tensión. Zapata-sokia eten jat./ Zanen bat daukat etenda. Esamoldeak: étenda. 1.étenda. (c). Adberbioa. Tiran dagoen zerbait apurtuta. Etenda dago arginddarran kablia. 2.étenda. (c). Adberbioa. Neka-neka eginda, lehertuta. Etenda aillegau giñan bakaziñotatik. 2.éten. (c). du Aditza. Interrumpir. Berbetan diarduanian etxako gustatzen etetia. 3.éten. (c). du Aditza. "Barrez lehertu. Antoniokin (barrez) eten giñuztanan." (Lar Antz)” 4.eten, eténa. (c). Izena. Rotura (tratándose de objetos tirantes). Sokiai etena makalune batetik ein jakon. 5.eten, eténa. (d). Izena. Eibar. Hernia. Egin zittuan indarrekin etena egin jako. Esamoldeak: etendako, etendakua. "Herniado. Etendakua ez da gauza lan gogorretarako." (Etxba Eib).
etenbárek. (c). Adberbioa. etenbárik. Eten barik, etengabe. · Ininterrumpidamente, incesantemente. Etenbarek diardu eurixa./ Zuen umiak gau guztia negarrez jardun dau etenbarek.
etenbaréko, etenbarekúa. (c). Izenlaguna. etenbako, etenbariko. Etengabekoa. · Ininterrumpido, incesante, contínuo. Zuen tiak etenbareko jarduna dauka./ Oñatin etenbareko jaixak dare urte guztian./ Politiko orrek barriketia dauka etenbarekua. JJp.k” Esamoldeak: etenéko lana. Esapidea. Lan itzela. Zera dio Joana Joxepak: Bedar txarrak loria igual etaratzen zeben, da, arek batzen-da, eteneko lana eoten zan emen.