Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

áize. Angiozar. aixe (Ang., Lein., Eib.), axe. 1.áize, aizía. (a). Izena. Viento. Gaur eztabill aizeik. Haizea «ibilli» egiten da.. Esaerak: Aizia otza dago, baitta illun ere; joan ere nai nuke, baitta egon ere. Esaera. "Dena egin nahi, baina ezin aukeratu zer egin." (Lar Antz). Aizia buruan eta ibilli munduan. Esaera. (Lar Antz). Pertsona haizetsuei esan ohi zaie, umorez. Esamoldeak: aizía ártzera biáldu. (b). Esapidea. Mandar a tomar viento. Aprobau zebanian aizia artzera bialdu zittuan liburuak. content_copy kakatára bialdu. aiziekin ibili. 1.aiziekin ibili. (c). Gogoekin ibili. Taberna bat ipintzeko aiziekin dabil aspaldittik.” 2.aiziekin ibili. Esapidea. aizia emun. 1.aizia emun. (c). Esapidea. Bururatu, gogoak eman. "'Edurra dator Naparruatik' kantatze giñuan aizia emute zoskunian." (Lar Antz)” 2.aizia emun. (c). Esapidea. Bidea edo adorea eman. Lendik pe eztauka besteik buruan, eta zuk aizia emoixozu gaiñera. áiziak artu. (c). Esapidea. aiziak erabili, euki, izan; aiziekin ibili. Handikeriazko edo fantasiazko asmoak buruan izan. · Llenarse de veleidades, fantasiosos proyectos, etc. Egundoko aiziak artu zittuan loterixia tokau jakonian./ Aixiak darabiz etxetik kanpora iges eitteko. (Etxba Eib).” aizía etara. (c). du Aditza. Haizea korritzen hasi. Aizia etara dau eta bentanak ixtera noia. 2.áize, aizía. (c). Izena. Gogoa, adorea. Baiñe lenengotik pe haixe haundik barik juen nitzuan ta hamalau urteaz profesionalera juen nitzuan. (AA ArrasEus, 198. o.)” 3.áize, aizía. (b). Adjektiboa. despektiboa Buruarina, txoriburua, haizetsua. · Casquivano, -a. Zure alaba ori aize xamarra da. content_copy aizetsu. 4.áize, áiziak. (b). Izena. Ume txikiek, haur jaioberriek, batik bat, izan ohi dituzten aupezak, negarra edo loa galtzea ekartzen dietenak. · Flatos. Ventosidades que muy a menudo tienen los niños pequeños y por las que se sienten muy molestos hasta expulsarlas. Gure txikixak eztosku lo eitten laga aiziak bota dittuan arte./ Ola negarrez jarduteko aiziak eukikoittu.
aizkoletxe. 1.aizkoletxe, aizkoletxia. "Aizkorak gordetzeko kutxia." (SB Eibetno). 2.aizkoletxe, aixkoletxia. "Aizkoren heldulekua." (SB Eibetno).
aizkoltxo, aizkoltxua. (c). Izena. Aizkora txikia.
aizkora. aixkora, axkora.
aizótz
aizótz, aizótza. (c). Izena. aiótz. Aiotza. Kerten luzedun igitai antzekoa, sasiak ebakitzeko erabiltzen dena. · Especie de hoz con mango largo que se utiliza como machete. Goazen aizotza artu ta arantzak ebaitzera. Bada beste bat txikia, esku bakarrekin erabiltzekoa, podaketarako eta. Sin. marrajo (Oñ.).
aizpurutxu, aizpurutxua. (argot). Marihuanarekin edo hatxisarekin egindako zigarroa. · Peta, canuto. Hire etxian hartutako marijuania mundiala jaok, aizpurutxu batzuk erre eta edarra atxurkillia harrapau giñuan. (TSE Berb)”
áizta, aiztía. (a). Izena. Ahizpa. · Hermana de mujer.
aiztaérdi, aiztaerdíxa. (c). Izena. Guraso bat desberdina duen ahizpa. · Hermanastra (de hermana)
aiztatzáko, aiztatzákua. (d). Izena. Ahizpaordea. · Hermana adoptiva (de mujer) Ezkondu dan ori aiztatzakua dau Maritxuk. (Etxba Eib)”
áizti, áiztixa. (b). Izena. arizti, arestoi (Lein.). Hariztia. · Robledal. Antzina, haritz luzeak, punta moztu gabeak, zituen basoari zuaizti deitzen zitzaion, eta haritz mozkote lodiak zituenari aizti. Gaur egun bigarren hau entzuten da ia bakarrik.
aj!. (a). Interjekzioa. Iguina edo amorrua adierazten duen espresioa. Aj! zopa au eztago jateik./ Aj!, kendu ari emendik baloi zar orrekin. ohar bat
ajáu. (b). da Aditza. Kolorea joan. Itxuratxartu. · Ajarse. Alkondara ori oso ajauta daukazu ta ezizu jantzi./ Gaztetan ni be ederra nitzuan baiña oiñ majo ajauta najaok.
áje. 1.aje, ájia. (a). Izena. Gorputzaldi txarra. Parranda egunaren biharamunean eduki ohi dena. · Aje, mal cuerpo debido a una juerga. Kriston ajia najaukan astelen goizian./ Ajia pasatzeko dagonik onena, berakasaldia. content_copy bíxamon. 2.aje, ájiak. Izena. Achaques (de vejez, sobre todo). Bein edade batera ezkero, ajia ugari izaten da./ Orrek zartzaroko ajiak die. Pluralean, batik bat..
ajura, ajuría. (d). Izena. eufemismoa Eibar. Ayuda, lavatiba. Ipiñixozu ajuria perrejil kertentxo batekin. (Etxba Eib).”
ajústau. (c). Aditza. Doitu. · Ajustar.