Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

áizeri, áizerixa. (a). Izena. aizari. Azeria. · Zorro. ohar bat Esamoldeak: aizeri batzen. (c). Ehizatutako azeria aldean hartu, eta etxez etxe diru eske. Antzinako ohitura. Markiko Tomas etorri da aizeri batzen. Azkonarrekin, basakatuekin eta beste basapizti batzuekin ere ibili ohi zen.. áizerixana pasáu. (c). Esapidea. Lanbroarekin konturatu gabe busti. Azkenian, eztiardualakuan, aizerixana pasau bia jakuk. Badirudi antzinako azeri-ipuinen batetik datorrela.. aizerixak baiño geixao korridu. (c). Esapidea. Asko korritu. Orren ondorian ez ari jun, axerixak baiño geixao korritzen jok eta. (Lar Antz).”
aizeri-zulo, aizeri-zulúa. (c). Izena. Madriguera de zorro.
áizete, áizetia. (c). Izena. Haize sasoia, haize egunak. Azkenengo aizetiak bota zeban arte aundixa.
aizétsu. 1.aizetsu, aizetsua. (b). Adjektiboa. Haize asko duena edo haizea dabilen lekua. · Ventoso. Babak aizetsuak izaten die./ Paraje aizetsua da zuen basarrixa. 2.aizetsu, aizetsúa. (c). Adjektiboa. despektiboa Haize asko duen pertsona, proiektu zoroz betea. · Se dice de las personas fantasiosas y casquivanas. Anai gaztia oso aizetsua zan eta Ameriketara joan zan. content_copy áize.
aizezko, aizezkua. Eibar. aixezko (Eib.). Carabina de aire comprimido. Aixezkuakin kanpeoia nitzuan! Aixezkuakin daneri irabazten netsen nik. (SB Eibetno)”
áize. Angiozar. aixe (Ang., Lein., Eib.), axe. 1.áize, aizía. (a). Izena. Viento. Gaur eztabill aizeik. Haizea «ibilli» egiten da.. Esaerak: Aizia otza dago, baitta illun ere; joan ere nai nuke, baitta egon ere. Esaera. "Dena egin nahi, baina ezin aukeratu zer egin." (Lar Antz). Aizia buruan eta ibilli munduan. Esaera. (Lar Antz). Pertsona haizetsuei esan ohi zaie, umorez. Esamoldeak: aizía ártzera biáldu. (b). Esapidea. Mandar a tomar viento. Aprobau zebanian aizia artzera bialdu zittuan liburuak. content_copy kakatára bialdu. aiziekin ibili. 1.aiziekin ibili. (c). Gogoekin ibili. Taberna bat ipintzeko aiziekin dabil aspaldittik.” 2.aiziekin ibili. Esapidea. aizia emun. 1.aizia emun. (c). Esapidea. Bururatu, gogoak eman. "'Edurra dator Naparruatik' kantatze giñuan aizia emute zoskunian." (Lar Antz)” 2.aizia emun. (c). Esapidea. Bidea edo adorea eman. Lendik pe eztauka besteik buruan, eta zuk aizia emoixozu gaiñera. áiziak artu. (c). Esapidea. aiziak erabili, euki, izan; aiziekin ibili. Handikeriazko edo fantasiazko asmoak buruan izan. · Llenarse de veleidades, fantasiosos proyectos, etc. Egundoko aiziak artu zittuan loterixia tokau jakonian./ Aixiak darabiz etxetik kanpora iges eitteko. (Etxba Eib).” aizía etara. (c). du Aditza. Haizea korritzen hasi. Aizia etara dau eta bentanak ixtera noia. 2.áize, aizía. (c). Izena. Gogoa, adorea. Baiñe lenengotik pe haixe haundik barik juen nitzuan ta hamalau urteaz profesionalera juen nitzuan. (AA ArrasEus, 198. o.)” 3.áize, aizía. (b). Adjektiboa. despektiboa Buruarina, txoriburua, haizetsua. · Casquivano, -a. Zure alaba ori aize xamarra da. content_copy aizetsu. 4.áize, áiziak. (b). Izena. Ume txikiek, haur jaioberriek, batik bat, izan ohi dituzten aupezak, negarra edo loa galtzea ekartzen dietenak. · Flatos. Ventosidades que muy a menudo tienen los niños pequeños y por las que se sienten muy molestos hasta expulsarlas. Gure txikixak eztosku lo eitten laga aiziak bota dittuan arte./ Ola negarrez jarduteko aiziak eukikoittu.