Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| kale-batze, kale-batzia. (d). Zerbaiten alde kalean egiten den diru-batzea. Colecta. Lagun-arteko gaztiak gaur kale-batzia dabe itsasuan galdu diranen famelixen alde.. komentario 1 |
| kalebistan. (-). "Kaletik bistan, agerian.. An dao terreno bat kalebistan." (Lar Antz). . |
| kale-eske, kale-eskia. (c). izena. Colecta. . |
| kalé-éuskera, kalé-éuskeria. (c). izena. Euskara kaxkarra, ia beti erdaraz ari diren kaletarrek egiten dutena. El euskara de mala calidad que hablan los kaletarras que se expresan casi siempre en castellano.. Bergan askok kale-euskera zelebre bat eiten dau. . Zenbaitek auzoetan iritzi txarra du Bergarako kaleko euskaraz: Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Mertz.. Ik. Mastérrekako éuskera. |
| kale-garbitzáille, kale-garbitzaillía. (c). izena. Barrendero.. Ori sasoi batian kale-garbitzaille ibili zuan. . Barrandero entzuten da gehiago.. |
| kaléjira, kaléjiria. (c). izena. Pasacalle.. Zazpiretan kalejiria erriko txistulari bandian kontura.. Sin. pasákalle, bidéko. |
| kaleko jira, kaleko jiria. (-). izena. "Kaleko zeregiñak egin: ogixa, ura, errekauak, egunkarixa..." (SB Eibetno). . |
| kaleko ogi, kaleko ogixa. (b). izena. Okindegiko ogia, baserritarrentzat.. Kaleko ogixa gozua pentsatzen jatan orduan. . Ik. básarri. |
| kaléndaixo, kaléndaixua. (b). izena. Paretan jartzeko egutegia. Calendario.. Caja Laboraleko kalendaixua artuizu.. Táko deitzen zaie lodi errentangularrei, Arantzazuko kalendaixuari eta gisakoei.. Ik. táko. |
| káletar, káletarra. (a). izena. Kalekoa, kalean bizi dena. Vecino de la villa.. Kaletarrak basarrittarrak ondo bizi dielakuan dare. . Ant. basárrittar. |
| 1. kamaiña, kamaiñia. (d). izena. Ikazkin-txabola; eraikuntza osoa, alegia.. Kamaiñia da dana, txabola dana. Mart. . |
| Ankiak fallau eta ipurdiak pagau. (-). esaera. (Antzuola.) "Norbaiti jausten denean esaten zaio." (Lar Antz). . |
| jangoikuán katu, jangoikuán katúa. (d). izena. ZERUKO KATU, INFERNUKO KATU. Larva peluda de mariposa.. Zeruko katu esaten zaio Oñatin eta Eibarren, eta infernuko katu beste zenbait lekutan.. |
| Joan da joan, da bertan. (c). esaera. Nun izan za? galderari erantzuteko ihesbidea.. Nun izan za? -Joan da joan, da bertan.. |
| játeko, játekua. (b). izena. Jakia, jana. Comida.. Eroski-n erosten dabe jatekua.. Ik. jan. |
| jaurrera. (-). Ik. jeurt!. |
| jáurti. (b). du aditza. Indarrez bota. Lanzar, arrojar.. Arrixa jaurti jao mutiko batek./ Emendik orra bada gauza bat, “botaidak ona”, prenda bat ero; urriñera baldin bada zeoze, ”jaurti”. Don. . Gaur egun jaurti zein bota entzun ohi da zentzu berarekin, baina adinekoentzat ez da berdina.. jáurtika, . (c). adberbioa. Botaka, jaurtitzeko beste, ugari. Mucho, a espuertas.. Aurten sagarra jaurtika egon da./ Orrek krisisa? Orrek dirua jaurtika dauka.. Sin. bótaka.. |
| jáurtika. (c). adberbioa. Botaka, jaurtitzeko beste, ugari. Mucho, a espuertas.. Aurten sagarra jaurtika egon da./ Orrek krisisa? Orrek dirua jaurtika dauka.. Sin. bótaka. |
| jáusi. (-). 1. jausi, . (a). da aditza. Erori. Caer.. Obetik jausi naiz.. Irudizko zentzuan ere bai. Zer moduz jausten jatzu gizon ori? Hilarik Angiolilloren urkamendia kontatzerakoan zera dio. Etxian lagatzen boste neuk pe jun biot pa. Da etxian esan i otxen e, «Kontuz ibilli ari gero, batzui ez i jakone ondo jausten da». (AA BergEus, 330. o.).. Ik. berriz jausi, jausi barik!.. 2. jausi, . (-). aditza. Caer preso.. Da antxe jausi zan a, kauen dies!, ia gerrie akabaute ta. (Orm Aram) .. 3. jausi, jausíxa. (c). adjektiboa. Decaído, -a.. Bisitatzen izan naiz da oso jausixa topau dot./ Oso jausíxa dago separau zanetik. .. |
| 2. jausi. (-). aditza. Caer preso.. Da antxe jausi zan a, kauen dies!, ia gerrie akabaute ta. (Orm Aram) . |
| 3. jausi, jausíxa. (c). adjektiboa. Decaído, -a.. Bisitatzen izan naiz da oso jausixa topau dot./ Oso jausíxa dago separau zanetik. . |
| jaxo. (-). Ik. jaso. |
| jaxotasun. (-). Ik. jasotásun. |
| jazban, jazbána. (c). izena. JAZMÁN. "Jazz-band"-en euskarapena. Sasofoi, eskusoinu eta bateriaz (gehienetan) osatutako musika taldea, gerra ostean erromerietan jotzen zuena. Grupo musical, compuesto generalmente de saxofón, acordeón y batería, muy de moda en las romerías de cierto rango en la posguerra.. Uberako San Paulotan erromeixa edarra eitten zuan jazbanakin./ Altos Hornosen be jazbana egoten zuan.. Mugatu singularrean, batik bat. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.