Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

jazkéra, jazkería. (b). izena. Vestimenta, modo de vestirse.. Jazkeriagatik ezaun zeban etzala emengua. .
jazman. (-). Ik. jazban.
jaztétxe, jaztetxía. (c). izena. "Baserritarrek kalean arropak aldatzeko izaten zuten etxea.. Bazterretxe jaztetxia zan." (Lar Antz) .
jel, jela. (d). izena. Hala deitzen omen zitzaion gerra aurretik lauburuari.. Idurixoko eskillaran jeuan pintauta jela. Klem. . Etim.: JEL sigla(Jaungoikoa eta legezarrak), EAJren lema..
jenerála. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Gehientsua, normalena.   La mayoría, lo general.. Kataluñan ardao klase asko dago baiña jenerala gorrixa./ Balnearixuan daneko jentia zeuan baiña jenerala Madrill aldekua. .
jauntxokeríxa, jauntxokerixía. (c). izena. Cacicada, caciquería.. Naiz ta arrazoirik ez euki eingotsu jauntxokerixan bat./ Jauntxokerixara oittutakua ezin izan alkate ona. .
jáuntxo, jáuntxua. (b). izena. Cacique.. Errittan eztago len beste jauntxo./ Len iru ero lau jauntxon esku egote zan errixa. .
játor, jatórra. (b). adjektiboa. Pertsona ona eta baliozkoa.   Majo, -a.. Migel oso persona jatorra da.. Adinekoei ez zaie asko entzuten. .
jatórdu. (-). 1. jatordu, jatordúa. (b). izena. Mahaian eserita egiten den janaldia.   Comida.. Egunian iru jatordu eitten dittut: armozua, bazkaixa ta afaixa.. Sin. otórdu.. 2. jatordu, jatordúa. (c). izena. Jateko ordua, ekintza.   Momento, hora, de comer.. Umiak! jatorduan ezta kantatzen! Jatorduan eztot ardaurik eraten. ..
1. jatordu, jatordúa. (b). izena. Mahaian eserita egiten den janaldia.   Comida.. Egunian iru jatordu eitten dittut: armozua, bazkaixa ta afaixa.. Sin. otórdu.
2. jatordu, jatordúa. (c). izena. Jateko ordua, ekintza.   Momento, hora, de comer.. Umiak! jatorduan ezta kantatzen! Jatorduan eztot ardaurik eraten. .
játorri, játorrixa. (c). izena. Ascendencia, origen.. Aramaixon dago gure jatorrixa./ Gu bixok jatorri berdinekuak gaittuk. . Era honetako esaldiak ere entzun dizkiot amari: Extremadurako jatorrixak asko die Bergaran.. játorriz, . (c). izena. De origen, originariamente.. Familixa ori jatorriz naparra da. ..
játorriz. (c). izena. De origen, originariamente.. Familixa ori jatorriz naparra da. .
játorrizko, játorrizkua. (d). izenlaguna. Original.. Bergako kaletako jatorrizko azpixa, galtzaria, asfaltuakin tapauta dago./ Jatorrizko ermittia erre ein zan; oingua barrixa da. .
játun, jatúna. (b). adjektiboa. Comilón, -a.. Txomin jatun aparta zuan. . Ik. tripóso, -a.
játxi. (-). 1. jatxi, . (a). da aditza. Jaitsi.   Bajar.. Jatxi arbolatik, ume.. Sin. bajau.. 2. jatxi, . (b). du aditza. Esnea eraitsi.   Ordeñar.. Oinddio esniak jatxi barik dare. . Sin. jarétxi, batu, eratxi..
1. jatxi. (a). da aditza. Jaitsi.   Bajar.. Jatxi arbolatik, ume.. Sin. bajau.
2. jatxi. (b). du aditza. Esnea eraitsi.   Ordeñar.. Oinddio esniak jatxi barik dare. . Sin. jarétxi, eratxi, batu.
jáun, jáuna. (c). izena. Señor.. Beti jaun oittutakua da ta oiñ gorrixak ikusi biar. . komentario 1 bai jauna!, . (b). interjekzioa. Si señor.. Egun edarra pasau juau. Bai jauna! .. jáun da jábe, . (b). esapidea. Dueño y señor.. Urtetan izan zan aiuntamentuko jaun da jabe. ..
jáun da jábe. (b). esapidea. Dueño y señor.. Urtetan izan zan aiuntamentuko jaun da jabe. .
jaunke. (-). (Aramaio.) Zaunka.. Guk . Sin. záunka.
jénero. (-). komentario 1 1. jénero, jénerua. (b). izena. Kontsumitu eta saldu daitekeen edozer gauza.   Artículo, mercancía.. Bazan gaur makiña bat jenero plazan./ Gerraostian etzeuan jeneroik diruakin be./ Bodarako erregalua. Oiñ beste gauza batzuk erregalau, baiña orduan jenerua erregalo. Gero urrengo egunian bodia ta. Ben. .. 2. jénero, jénerua. (c). izena. Mota, suerte.   Clase.. Iru soiñu jenero be egoten zien. Dultziñia be bai. Sot.. Orain klase gehiago. ..
1. jénero, jénerua. (b). izena. Kontsumitu eta saldu daitekeen edozer gauza.   Artículo, mercancía.. Bazan gaur makiña bat jenero plazan./ Gerraostian etzeuan jeneroik diruakin be./ Bodarako erregalua. Oiñ beste gauza batzuk erregalau, baiña orduan jenerua erregalo. Gero urrengo egunian bodia ta. Ben. .
2. jénero, jénerua. (c). izena. Mota, suerte.   Clase.. Iru soiñu jenero be egoten zien. Dultziñia be bai. Sot.. Orain klase gehiago. .