Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 3. lakatz, lakátza. (c). izena. Kimu berria. Brote.. Orrek udaberrixan lakatz edarrak botakoittu. Lakatzak bota edo etara, batik bat.. Sin. púja. |
| 2. lakatz, lakátza. (c). izena. Txertagai diren adartxoa, mentua.. komentario 1 Ik. méntu. |
| 1. lakatz, lakátza. (c). izena. Botatako zuhaitz baten adarra. . LAKATZAK KENDU: botatako zuhaitza soildu. Jausi dan piñuai lakatzak kentzen dabill Julien. LÁKATZAK ERRE: kendutako adarrak erre, basoa garbitzeko edo. Lakatzak erretzen genbitzela guardia etorri jakuan. Bi testuinguru hauetan, gehienbat. Baita: lakatz baten estropuzau ta errekatxora jausi nitzuan. Zutik dagoen arbolak "adarrak" ditu; kenduta gero, sutarakoak, luzeak eta meheak badira, batik bat, "abarrak" dira. "Lakatz" bien erdibidean dago.. |
| 2. lákaiña, lákaiñia. (d). izena. Hostroak galdu dituen landarea edo belarra.. Bedarrik bape etxak, lakaiñia bakarrik. . |
| lákaiñatu. (d). da aditza. Lakaina bihurtu. Reducirse a "lakaiña"; deshacerse una soga, por ejemplo.. Lakaiñatutako soka zar batekin etorri zuan bedarretara. . komentario 1 |
| lánga, lángia. (c). izena. Langeria edo erromara batean zeharka dagoen makila lodi bakoitza. Cada una de las traviesas que forman una cancilla.. Langia apurtu ta ies ein ddau beixak. . Sin. erromára-lánga. Ik. erromára. |
| lákar, lakárra. (c). adjektiboa. Aspero, -a.. Basarriko bidia oso lakarra dago./ Azal lakarra dauka piñuak.. Latza baino latzagoa dela lakarra esan daiteke. . komentario 1 Ik. eztárriko lákar. |
| lanerátu. (c). da aditza. Lanera heldu; lantegira, batik bat.. Gaur goizian ni laneratu orduko amarrak izango zittuan. . |
| lakártu. (c). da-du aditza. Lakar bihurtu. Volverse áspero.. Esku gaiñak lakartuta eukitzen giñuzen negu osuan.. Ik. láztu. |
| lania jo. (a). aditza. Artilea astindu makilaz edo idaurrez.. Garbittu, uretan euki, ta alambrian sikatzen dia. Denpora onakiñ laster; onekin, baazpadakuakiñ, ez; ta gero jo idaurrakin. Pedro.. Ik. artílle. |
| 1. lákaiña, lákaiñia. (d). izena. Zerbaiten zati txikia, luzexka normalean. Pedazo pequeño desgajado de algo, normalmente alargado.. Zatitxo bat, txikixa danian gauzia. Ari-lakaiña bat ero; erozer gauzagaittik uste juat len lakaiñia asko ibiltzen zala. Klem.. Bizar urriagatik ere esan ohi da: Bizar izenik etxok merezi orrek, lau lakaiña besteik eztaukak eta. Hanka mehengatik ere bai: Orrek dittuk lakaiñak, orrek! . |
| lanégun, lanegúna. (b). izena. Día de trabajo.. Bost lanegun bakarrik falta jaku bakaziñuak artzeko.. Ik. astégun. |
| lakirixo, lakirixua. (-). izena. "Nudo metálico para cazar, alambre." (SB Eibetno). . |
| láko, lakúa. (c). posposizioa. Bezalakoa.. Zuk lako bi jaten dau Eustakiok./ Guk lako iru irabazten dau./ Gu lakuai eztotse kasoik pe itten. . Gutxi erabilia Bergaran, gehiago inguruko herrietan. NOR edo NORK lako. LAK. Ik. modúko. |
| lámaiko, lámaikua. (d). izena. LÁMAI. Lau marabedikoa. Cuarto, antigua moneda de cuatro maravedíes.. Lengo zarrak aittatze jittuen lamaikua ta semeikua ta. Apenas balixo aundikuak zien. lamai bat pe eztau balio. etxakixat nik. Klem./ Lenao, entzun bai, baiña neuk ezautu eztot eiñ lamaikua. Don.. Lamaiko, xemeiko, lauziko (lauzuriko) inoiz entzuten dira zaharren ahotan, ia baliorik ez duen gauzaren zentzuan: Eztau lamaikoik (edo xemeikoik edo lauzikoik) balio. . Ik. xémeiko, láuziko. |
| lanbarri izan. (d). esapidea. Lanean aspertu eta erraz aldatzen denaz zera esan ohi da:.. Ori beti da lanbarri. . |
| lanian urkatu. (c). esapidea. Lanean leher egin.. Ori ezta lanian urkatuko ez, orrek neurrixa artuko jao.. |
| lána, lánia. (b). izena. Landu gabeko artilea.. Antxiñako denporan dirua eitten zaban laniak. Orduan ardixan aberatsena lania. Enr. . lánagiñan, . (c). adberbioa. Artilezko haria egiten.. Maria lanagiñan da ni iruten, gu bixok izen giñen Villerrelen... lania jo, . (a). aditza. Artilea astindu makilaz edo idaurrez.. Garbittu, uretan euki, ta alambrian sikatzen dia. Denpora onakiñ laster; onekin, baazpadakuakiñ, ez; ta gero jo idaurrakin. Pedro.. Ik. artílle.. |
| 2. lanbrotu. (c). du aditza. Hitz egiterakoan, txistuaz ingurua, eta batik bat ingurukoak, blaitu. Rociar de saliva a contertulios y demás al hablar.. Patxikin egon nitzuan da milla istorixa kontau jostan; aren esan biarra, azkenerako ziero lanbrotuta laga nindduan./ Zizipozua daukan bat, baztarra guztiak lanbrotuta lagatzeittuana. . |
| 1. lanbrotu. (c). du aditza. Lanbro giroa sartu. Empezar a lloviznar.. Atzo bazkalostian lanbrotu juan, da gaurrarte. . |
| lanbrótu. (-). 1. lanbrotu, . (c). du aditza. Lanbro giroa sartu. Empezar a lloviznar.. Atzo bazkalostian lanbrotu juan, da gaurrarte. .. 2. lanbrotu, . (c). du aditza. Hitz egiterakoan, txistuaz ingurua, eta batik bat ingurukoak, blaitu. Rociar de saliva a contertulios y demás al hablar.. Patxikin egon nitzuan da milla istorixa kontau jostan; aren esan biarra, azkenerako ziero lanbrotuta laga nindduan./ Zizipozua daukan bat, baztarra guztiak lanbrotuta lagatzeittuana. .. |
| lanbro-kísi, lanbro-kisíxa. (c). izena. Sirimiri fina.. Gauza aundirik ez, baiña lanbro-kisixa. Busteko naikua.. Sin. lanbro-zíriñ. |
| lanberatu. (-). aditza. Egindako elurra gorpuztu, apur bat trinkotu. (Otxandio).. Edurre batu eitten da, edurre puxkat lanberatuten asten danien, lanberatu. Edurre eiñ barritten ezileike bolaik eiñ. Gab. . |
| lanbíde, lanbidía. (c). izena. Oficio, trabajo.. Gutxi esana.. Sin. ófizio. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.