Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 3. ondoko, ondokúa. (d). izena. ONDOKO ARRAUTZIA. Oilolokari habian ipintzen zaion tranpako arrautza (ustela edo harrizkoa) gainean arrautza gehiago egin dezan. Huevo huero que se pone a la gallina.. Arrautza ustela ero, tranpazkua ero: ondokua, engaiñatzeko zera. Klem.. Sin. abixondoko arrautza (Eib.).. Sin. abixondoko arrautza. |
| edarra patatia!. (-). esapidea. "Norbaiti egia esaten ez duenean edo zerbait behar bezala esaten ez duenean esaten zaio." (Lar Antz) . |
| póltsa, poltsía. (a). izena. Bolsa.. Ik. bótilla bero. |
| Irixa adar da guzti jan. (-). esapidea. IRIXA PERRA TA GUZTI JANGO NEUKEK. Gose handia denean esan ohi den esaera. . Irixa adar da guzti jango neukek. . |
| 2. iñundik. (b). adberbioa. Nonbaitetik. De alguna parte (hurrengoa bezalako galderetan).. Iñundik ekarri leike ura zuenera?. iñúndik ál báda, . (b). esapidea. Ahal izanez gero.. Iñundik al bada aurten julixuan joan biou bakaziñotara. .. |
| ixilíxan. (c). adberbioa. Isilean. A la chita callando, a hurtadillas.. Andrian ixilixan kotxia erosi zeban./ Ixilixan makiña bat negar einddakua da./ Maixuan ixilixan erretzen dabe eskolan.. IXILIXAN soilik edo NOREN IXILIXAN. NOREN IXILIK ere bai. Aman ixilik joate zan entrenatzera./ Nere aiztiak errotia eukan da panaderixia, araxe diru puxkat artzera. Gizonen ixilik. Mertz. (AA BergEus, 333. o.).. |
| 2. itxusi. (c). adberbioa. Feo.. Oso itxusi jazten da.. Sin. zatárki, zatar. |
| júzgu, juzgúa. (d). izena. Iritzia.. Arek laster emongo dau bere juzgua.. júzgu txárrak éindda égon, . (c). esapidea. Susmo txarrak hartuta egon. Estar lleno de recelos.. Juzgu txarrak eindda egotia? Ba, batek gauza bat esan eta beste bat ete dan pentsatzen egotia. Klem./ Dirua falta izaten zuan etxian da etxekoandrioi kriadia ete zan, juzgu txarrak eindda jeuan, da azkenian zera, gizona, etxeko nausixoi, lapurra.. Gaur egun errezelu txarrak eindda egon entzunagoa.. Ik. errézelu, -o.. |
| 1. jokulari, jokularíxa. (b). izena. Jugador de cartas.. Jokulari amorratua da Antoni./ Egundo ez naiz izan jokalarixa. (SM Zirik).. |
| 1. txikili-txakala. (c). onomatopeia. Poliki, baina seguru; zaharren moduan edo (ibili).. An ibiltzen da etxe inguruan txikili-txakala, ortuko lantxuak eiñ, arrautzak batu, eta ola. . |
| 2. zirti-zarta. (c). adberbioa. Jotzearen onomatopeia.. Zirti-zarta, egundukuak emun jotxan. . |
| purrutéro, purruterúa. (b). adjektiboa. (haur hizkera.) Puzkartia, haurren artean gehienbat. Pedorrero, -a; entre niños, mayormente.. Kakaiñero!, purrutero! joan emendik!. Ik. puzkárrontzi, puzkárti. |
| sukátutu. (d). aditza. (Oñati.) "Aficionarse como el gato a estar junto al fuego." (Izag Oñ).. Sin. katutu.. |
| 2. porsíakaso. (c). juntagailua. Por si acaso, quizás.. Eztozu eukiko porsiakaso paiñolo bat libre?/ Zu etza izengo porsiakaso Justiñan anaia?. Horrelako galderetan batez ere. . |
| 2. laguntzaille, laguntzaillía. (b). izena. Zerbaitetan laguntzen duena. El/la que colabora en algo.. Olako laguntzailliakin derrepente eitten da zaltaiko lana. . |
| 2. landu. (-). Ik. kotxe-landu.. |
| lákaiña. (-). komentario 1 1. lákaiña, lákaiñia. (d). izena. Zerbaiten zati txikia, luzexka normalean. Pedazo pequeño desgajado de algo, normalmente alargado.. Zatitxo bat, txikixa danian gauzia. Ari-lakaiña bat ero; erozer gauzagaittik uste juat len lakaiñia asko ibiltzen zala. Klem.. Bizar urriagatik ere esan ohi da: Bizar izenik etxok merezi orrek, lau lakaiña besteik eztaukak eta. Hanka mehengatik ere bai: Orrek dittuk lakaiñak, orrek! .. 2. lákaiña, lákaiñia. (d). izena. Hostroak galdu dituen landarea edo belarra.. Bedarrik bape etxak, lakaiñia bakarrik. .. |
| 4. lakatz, lakátza. (c). izena. Tomate landareari sortzen zaizkion alperriko kimuak. Brotes superfluos, chupones de la planta del tomate.. Tomatiai lakatzak kendu biarrian gare. . |
| 2. landu, landúa. (d). adjektiboa. Esculpido, -a.. Azur landuz einddako orratzixa da./ Egur landuzko egalak dauzka teillatuak.. Ik. árlandu. |
| 1. lanbro, lanbrúa. (a). izena. Llovizna, sirimiri.. Lanbrua diardu goizian goizetik. . |
| 2. laka, lakía. (d). izena. "El pago por la molienda. El diez por ciento que por moler se retiene en el molino. El desperdicio de la madera en la sierra." (Izag Oñ).. Singularrean.. Sin. motúra. |
| 5. lakatz, lakátza. (d). izena. (eufemismoa.) Mozkorra. Borrachera.. Azelakotxe lakatza arrapau zeban.. Gutxi erabilia.. Ik. atxur. |
| 1. landu. (b). du aditza. Labrar la tierra, tallar piedras, madera, etc.. Ondo landutako lurrak ikusten die Araban./ Argiñ orrek ederki lantzen dau arrixa. . |
| 1. lándu. (-). 1. landu, . (b). du aditza. Labrar la tierra, tallar piedras, madera, etc.. Ondo landutako lurrak ikusten die Araban./ Argiñ orrek ederki lantzen dau arrixa. .. 2. landu, landúa. (d). adjektiboa. Esculpido, -a.. Azur landuz einddako orratzixa da./ Egur landuzko egalak dauzka teillatuak.. Ik. árlandu.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.