Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

tartamútu. 1.tartamutu, tartamutúa. (c). Izena. Hiztotela. · Tartamudo. Anai bixak die tartamutuak. Hiztotelari esaneziña daukana ere esaten zaio. Sin. tartako (Eib.).. 2.tartamutu, tartamutúa. (c). Izena. Esanezina. · Tartamudez. Nerbioso jartzen danian tartamutua eitte jako./ Felipek egundoko tartamutua dauka. TARTAMUTUA EUKI, edo EGIN.. content_copy esáneziñ.
tártana
tártana, tártania. (b). Izena. Ibilgailu zahar eta destartalatua, autobusa, batik bat. Tartana. Elgetako “Osintxu-n tartanan joate giñan txikittan Arantzazura.
tárte, tártia. (b). Izena. Bi leku edo gertakariren arteko unea. · Espacio entre dos lugares o momentos. Bi klasien artian tartetxo bat izangozue komunera joateko./ Ez ari orren tartian sartu, gaixki urtengok eta. Esamoldeak: tártian izan. (b). Esapidea. Partean izan. · Estar en el ajo, participar en el asunto. Atzo burrukia egon zan Tartufuan da zuen semia be tartian ei zan.
tárteka. (c). Adberbioa. A ratos. Entre medio, entre espacio y espacio. Bakarrik tarteka artzen dau eskribitzeko astixa./ Garisaillak, tarteka, arrixak apurtuta zeren.
tárteko. 1.tárteko, tártekua. (b). Izena. Senidea, urrutikoa gehienbat. · Pariente, sobre todo referiéndose a los lejanos. Gu lengo Bergako alkatian tartekuak ga./ Eztakitt lengusuak ala ze dien baiña tartekuak bai beintzet. 2.tarteko, tartekua. (c). Izenlaguna. Ez handia eta ez txikia, erdikoa, "ertaina" delakoa. · Mediano, el del medio. Eztot ez karuena ta ez merkiena artuko, tartekua./ Kosme iru anai-arrebetatik tartekua da. 3.tárteko, tártekua. (c). Izena. Beraien artekoa, taldekoa. · Compinche, colega. Burruka plantak eitten ibili zien bi kuadrillak tartekuak zittuan./ Lapurran tartekuak arrapau dittue baiña lapurra ez.
tas-tas emon. (a). dio Aditza. haur hizkera Jo, pasada eman. · Pegar. Geldik ezpazare tas-tas emungotsut.
tatárras
tatárras. (b). Adberbioa. Arrastaka. Tatarras eruan biar izaten dou medikuana. Dena dela, ondorengo esaldia ere entzun daiteke: Labandu ta tatarras etorri naiz kamiñoraiño. .
tati!. (c). Interjekzioa. "Umeari, jolas moduan, kentzean esaten da; gauza bat ematearen eta kentzearen keinua egiten zaionean." (Lar Antz). Esamoldeak: tati eiñ. (c). Esapidea. Eibar. Zirkin egin, ihes egin. Bazan, olako Urdei edo deitzen zetsen etxekalte bat, beti biarrari nundik tati edo zirkiñ egingo ibiltzen zana. (SM Ezten).
tátika. 1.tátika, tátikia. (b). Izena. Táctica. Atzera ta baztartu, zan Azkaraten tatikia. 2.tátika, tátikia. (c). Izena. Trebetasuna, abilezia. Egundoko tatikia dauka zintzela manejatzen. TÁTIKIA ARTU. Eskua hartu. Oinddio etxotsat ordenadoriai tatikia artu..
tátiko. (d). Esaera zahar honetan agertzen den hitza, ziurrenik "tati" hitzetik datorrena:. Andra Maixa martiko (martixak 25)artian udia tatiko, andik aurrera betiko. Ordurarte agertu eta desagertu ari dela uda, eta handik aurrera beti uda..
tato. Izena. haur hizkera Salto. (haur). Tato eizu, maittiorrek, jausi barik. (AAG Eibes).”
tátxa, tátxia. (c). Izena. Akatsa, hutsa. · Tacha, fallo. Arek jangoikuai be topauko loskio tatxan bat./ Emen eztago tatxa barekoik.
tatxáu. (c). du Aditza. Tachar. Bigarren berbarako tatxau zittuan alkatiok, kontzejalok eta iñundienok.
tatxúela, tatxúelia. (b). Izena. Chincheta, tachuela.
táuki. 1.táuki, táukixa. (d). Adjektiboa. táuko. Ibilera gangaleko pertsona handia. · Persona grande de andares desgarbados. Ibilera zera daukana, taukixa. Aundixa ta ibillera ola aurrerakadiakin eitten daben ortaikua. Klem.” 2.táuki, táukixa. (c). Izena. Elgeta. Lokuluxka. content_copy lokámux.
taulero, taulerue. Adjektiboa. Aramaio. Inporta ez zaiona. Aze taulerue da ori. (Orm Aram).”
taupa-taupa. Onomatopeia. Bihotz-taupaden onomatopeia.
taupáda, taupadía. (c). Izena. taupara. Taupara. Latido de corazón Udalaitzen gora biotzak demaseko taupadak eitten zostan.
tautík pe. (c). Esapidea. tutik pe. Tutik ere. · Ni pizca. Bergan jaixua izan arren eztaki euskeraz tautik pe./ Afalorduan eztau tautik pe esan./ Nere ama iñude jun ei zan bai, Madrillera, da erderaz tautik pez. Ben.” Gaur egun TUTIK PE da nagusi, baina adinekoek bestea diote. ENTENDIDU, ESAN, JAKIN aditzekin batez ere. .