Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

diruzalétu. (b). da du Aditza. Aficionar(se) al dinero. Mediku geixenak diruzaletu eitten die.
dísgusto, dísgustua. (a). Izena. désgusto. Disgusto. Disgustoka il zeban ama./ Eskolara be batzuk gustora joaten dia, beste batzuk desgustora. Enr.”
disimúlau. (a). du Aditza. Disimular. Azen.: disímulau ere bai.
disímulu, -o, disímulua. (a). Izena. Disimulo. Esamoldeak: disímuluan. (a). Adberbioa. Con disimulo. Disimuluan atzetik joan eta egundoko sustua emon notsan.
diskusiño, diskusiñua. (a). Discusión.
diskutidu. (a). Discutir.
disoluzíño, disoluziñúa. (c). Izena. Pegamento (cola de contacto) para arreglar pinchazos. Disoluziñuai puxkat sikatzen laga bia jako partxia jarri aurretik.
dispárate. 1.dispárate, dispáratia. (a). Izena. Disparate. Ezik esan disparateik. 2.dispárate, dispáratia. (c). Zenbatzailea. Ugari. · En gran abundancia. Aurten perretxikua disparatia dago./ Lekiak zorrixa disparatia dauka. Beti mugatuan bai bera, bai aurrean daraman izena..
dispárau. (a). da du Aditza. Disparar(se).
disponídu. (c). du Aditza. Disponer (de dinero, generalmente). Orduan disponidu izan balebe erosi eingo zeben, baina txakurtxikirik ez eta nausixak beste bati saldu zotsan etxia. Klem.”
distingídu. 1.distingidu. (b). du Aditza. Bereizi. · Distinguir. Gauzak distingitzen jakin bia da. 2.distingidu. (c). da Aditza. Nabarmendu. · Distinguirse, sobresalir. Familixa orri beti gustau jako distingitzia. 3.distingidu, -a, distingidúa, -ía. (b). Adjektiboa. Berezitasunen batengatik nabarmentzen dena. · Distinguido, -a. Oñati beti izan da erri distingidua. DISTINGIDA ETORRI dio Hilarik inudetzatik zetozen emakumeez jarduterakoan: Gero arek (iñudeak) bi urte eiñ aberats-etxian ala, ta orrek etorte zienian, distingida etorte zien. Bai jantzixan, bai buruko illiak... belarrittakuak pe diferentiak, tertziopelozko jantzixak... Hil..
distinzíño, distinziñúa. (c). Izena. Bereizketa. · Distinción. Olako gauzetan distinziñuekin ibiltzia zatarra da.
dizíenbre, dizíenbria. (b). Izena. Diciembre.
dobládillo, dobládillua. (b). Izena. Dobladillo de una ropa.
dobláu. 1.doblau. (a). Aditza. Doblar. Ez doblau liburua. Esamoldeak: dobláuta. (b). Adberbioa. Leher eginda. Doblauta aillegau nitzan metara. 2.doblau. (c). Aditza. Tolestu (arropak). Erropak doblaizu armaixuan sartu aurretik.”
dóble, dóblia. (a). Zenbatzailea. Doble. Orrek nere erdirik eztau lan eitten da doble (edo doblia) irabazten dau. Artikuluarekin zein gabe esaten da..
dóillor, doillórra. (d). Adjektiboa. Ruin, mezquino, -a. Persona zittal eta borondate txarrekuei esate jakue doillorrak. Esaerak: Doilloren gauzie medranuek jan. Esaera. Aramaio. Pertsona zekenak gordetako gauzak alperrik galtzen direla. (Orm Aram).
doillorkeríxa, doillorkerixía. (d). Izena. Doilorraren ekintza. · Ruindad. Doillorkerixa ori eztosku eingo orraittio.
doke joku, doke jokua. Izena. Arrasate. doke. Arrasaten orain dela gutxi arte Aste Santuetan jokatzen zen jokua: laban bat (edo antzeko zerbait) sartzen zen lurrean, atzean errektangulu txiki bat marrazten zen, eta metro batzuk urrunduta burdinazko fitxa borobil batzuekin jo behar zen labana, edo eta fitxa errektangulu barruan utzi. Ez bata eta ez bestea egin ezean, "karkabal" esaten zen.
domadóre, domadoría. (b). Izena. Domador. Lehoiena, batik bat. Leoiak domadoria jan zeban.