du
- 1. irakiñ. (b). du aditza. Hervir.. Ura irakitten asten danian bota porruak./ Garbostu da ziero irikitteke, irikiñ baiño len. Don. .
- irakúrri. (d). du aditza. IRAKÓRRI. Aletu. Desgranar.. Idurixon da, artua irakurri esate zuan, eta emen, Artizen, urkuldu. Klem./ Artua da babia nik irakurri esaten juat. Babia etxian eitten baldin bou, “auxe babiau irakurri ein biou”. Don.. Liburua leidu egiten da.. Sin. urkúldu, alétu. Ik. garándu.
- iráun. (b). du aditza. Durar, aguantar.. Bi ordu iraun dau ziniak./ Eztakitt noiz arte iraungo daben jateke. .
- irázi. (d). du aditza. IDAZI. Iragazi. Filtrar, colar.. Esnia irazi ein biar izaten da jatxittakuan./ Satorzuluak dauken bentaja bakarra, eurixa obeto irazten dala lurrian. . Ik. eralgi. Irabaziala irazi. (c). esaera. Irabazi ahala gastatu.. Orrek badakizu zer eitten daben: irabaziala irazi.. Ik. irázi..
- írrist eiñ. (b). du aditza. TXIRRIST EIÑ. Irristada egin, labandu. Resbalar, dar un resbalón.. Erropak esegitzen e, silliak irrist ein zostala, jausi, da eskuak ipiñi, eta kristala apurtu nebala. Eli./ Arri baten irrist eiñ da ipurtxintxurreko ederra artu neban./ Aurreko erruberiak irrist eiñ da lurrera./ Baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan (burdi-zorrotza), arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don.. Sin. lában eiñ, labandu.
- írun. (d). du aditza. Linuz edo artilez haria egin. Hilar.. Kerrua irun esate jakon; goruan ipiñi, sartu gerrixan da ardatzakin arixa eiñ. Aniz./ Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Aniz./ Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Gero, irun esate jakon, goruetan, naiz txabillan gizonak.Aniz./ Iruten etara giñuan erretratua. JJp./ Gero irun. Iruteako zenbat lan! Ni entzunda nao —beeko sua izengo zan, beste surik ez— gabian amaikak amabixak aldera artian, ardatzian eitten onek andra zaarrok —geruaokua da makiñia— da an ardatzian eiñ, da gizonak albuan jarri, tta suai puxkat argi eraiñ, da; ostian kosta eitten zala petroliu- ta. Da suan argixakin e iruten. JJp. . Ikusten denez, IRUTEN forma agertzen da usuen..
- ítto. (a). da-du aditza. Ito. Ahogar.. Neskia itto da Deban. . íxa ittúan, . (c). esapidea. Itotzeko zorian, ito eginean. . Ixa ittuan etara dabe mutikua uretatik...
- 1. ítxi. (a). dio-du aditza. (Angiozar., Leintz., Oñati., Ubera.) Utzi. Dejar. Orduantxe billurtu eta fubolai itxi ein nutzan. (AA ArrasEus, 186. o.) / Gaur panaderuak eztau ogirik itxi.. Osintxuko oso adinekoek ere bai. Iru ume itxi zittuan. Aniz. Mertzedesek dio itxi eta laga, bata zein bestea ezagutu dituela txikitatik.. Sin. laga.
- itxúndu. (d). du aditza. Itzundu. Zuhaitz adarrei hostoa kendu abereei jaten emateko. Deshojar ramas para usar como forraje.. Makiña bat einddakuak gaittuk orrixa itxuntzen; lizarrai moztu adarrak udan, sikutian izaten zuan jeneralian, da itxundu, eta ganauei emon. Klem.. Udan lehortu eta neguan ardiei ematen zitzaien orbelari orroillo deitzen zaio, baina udakoari, freskoari, orri edo itxundutako orri. Sin. orrixa eiñ, kimatu (Aram.).. Ik. kimatu, orróillo, orri.
- 2. itxutu. (b). da-du aditza. Cegar(se), fanatizar(se).. Jente asko itxututa dago Realakin./ Beintzet etzaittez itxutu politikiakin, bizimoduan beste gauza batzuk pe badare ta. .
- ixíldu. (a). da-du aditza. Callar(se). .
- 1. ixkotu. (c). du aditza. Idiskoak behia estali. Cubrir el novillo a la vaca.. Ixkotuta dago ta txalian geratuta egongo al da./ Laster eruan bia da biaia ixkotzera.. Sin. zezéndu, ixkua bota, estali, serbidu.