Skip to main content

du

  • kiribíldu. (c). da-du aditza. KIRIBILDDU, KIRIBILLAU. Entrelazar, ensortijar, enroscar.. Subia arbolan, besuan ero ankan ero, kiribildu in jatan. Klem./ Trentzatxuak kiribilduaz eitten da kopetia./ Erozeiñ ari be kiribillauta egon leikek. Klem. .
  • kiskáldu. (b). da-du aditza. KIXKALDU, KIXKAL-KIXKAL EGIN. Erre-erre egin. Calcinar.. Pataterriak kixkaldu ein jatzu./ Barruan zeren guztiak kixkaldu zien./ Kixkal-kixkal eindda geratu zan billotxa labian.. Ik. kískartu.
  • kískartu. (d). da-du aditza. KIXKARTU, KIXKAR-KIXKAR EIÑ. Elkortu eguzkitan edo sutan gehiegi egoteagatik. Urdaia, adibidez, sartaginean asko eukitzeagatik, edo ileak suarekin, edo belarrondua eguzki biziegia hartzeagatik.   Resecarse por el calor o el fuego.. Urdaixa gehixegi sikatzen danian erretzerakuan, kixkartu. Klem./ Bero zakar onekin bedarrondua ziero kixkartuta geratu da; burdixan kargatzeko izan leikenik txarrena./ Txapardua esaten jakon erreta jateko gaztaiñiai. Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi tta, oso ederrak. Aniz. . Ik. kiskáldu.
  • 1. kizkurtu. (b). da-du aditza. KIXKÚRTU, IXKURTU. Rizar.. Pelukerixara noia ia illia kixkurtzen dosten. .
  • klak eiñ. (b). du aditza. Apurtu.   Romperse, quebrarse.. Atiai bultzaka ibilli die ta azkenian klak ein ddau zerraduriak. .
  • kobardétu. (b). da-du aditza. Kobarde bihurtu. Volver(se) cobarde.. Len balientia nitzan mendixan ibiltzen baiña akzidentia ezkero ziero kobardetuta nago. . Kontu egin kobardiau eta kobardetu zentzu ezberdina dutela: kobardiau momentu jakin batean egiten da eta kobardetu, berriz, luzarokoa da.. Ik. kobardíau.
  • kobráu. (a). du aditza. Cobrar. .
  • 1. koipetu. (-). da-du aditza. Ensuciar(se) con grasa.. Esku guztiak koipetuittut bizikleta kataiakin. .
  • koittáutu. (c). da-du aditza. Koittau bihurtu.. Ziero koittaututa dago aspaldian.. Ik. nanótu, gizajotu.
  • kokílddu. (c). da-du aditza. KÚKILDDU. Kikildu, kuskurtu.   Amilanar(se), encogerse de vergüenza, miedo o frio.. Neskekin kokilddu eitten da, gizajua alakua./ Ke-potiekin da pelotekin kokildduko galakuan dare./ Sutonduan zeuan koittaua, kokildduta./ Geldik baldin badago ola kukildduta: "kukulumixo dao". Don.. komentario 1 Sin. kuxkúrtu. Ik. kukúlumixo.
  • komúlgau. (a). da-du aditza. KOMÉLGAU. Comulgar.. Amar urtekin komelgau giñan, komunio aundixa izeten zan. Erreparatu komelgau giñan honetan.Jjp.. Ikusten denez, KOMELGAU dio Juana Joxepak, komelgau giñan, hain zuzen.. Ik. komuniúa artu.
  • 3. kondénau. (c). du aditza. Ate edo leiho bat tabikez edo beste nolabait itxi, pasabidea moztuz.   Condenar, tapar una puerta o ventana.. Transittoko atia kondenauta daukagu ta bandixotik sartu bia da. .
  • 2. kondénau. (b). du aditza. Condenar; el juez, normalmente.. Gastu guztiak pagatzera kondenau zeban.. Irudizkoa: Gu pobriak izatera kondenauta gare. .
  • konfésau. (a). da-du aditza. Aitortu.   Confesar. .
  • konfírmau. (c). da-du aditza. Confimar, dar o recibir la Confirmación cristiana.. Eskolatik etxerakuan bi mutiko: —Maistriak esan joskuk etxian preguntatzeko ia konfirmauta garen. I, Patxi, konfirmauta ago i? —Oixe, makaleko markak jauzkat besuan ba—. (Bakunianak zien). Txomin Amasorrainek jasotako izkirimiria (Bergarako euskarara egokitua). .
  • 2. konfórmau. (b). du aditza. Conformar, satisfacer.. Ori eztau ezek konformatzen./ Gaztai sikuak puxketa txikixakin konformatzen dau. .
  • konfundidu. (a). da-du aditza. Confundir-se. .
  • konpárau. (a). du aditza. Comparar. .
  • 1. konpondu. (a). du aditza. Arreglar.. Biar kotxia konpontzera eruan biot. .
  • konprendídu. (a). du aditza. Comprender.. Ari be konprendidu ein bia jako. .
  • konsegídu. (a). du aditza. Conseguir.. Ik. eskurátu, zuzendu.
  • konsérbau. (a). da-du aditza. Conservar-se. .
  • konsólau. (a). da-du aditza. Consolar-se. .
  • kontáu. (a). du aditza. Contar. . komentario 1 kontáu eziñála, . (c). esapidea. Kontatu ahal izateko baino gehiago.. Ferixan ardi asko zeuan, da txala, berriz, kontau eziñala. ..
  • konténtau. (c). da-du aditza. Contentar(se).. Gaurko umiak eztie errez kontentatzen. . Janari batzuek, gaztaiak adibidez, lehorra eta gozoa bada, erraz kontentatzen dutela esaten da, apurtxo batek gustora uzten duela. Elusuko gaztai onek utsa zatikin kontentatzen dau..