du
- kakáztu. (c). da-du aditza. Enmierdar.. Beixak kakaztuta laga dabe ataixa.. Irudizkoetan ere bai: Txibatua zala, etzala, beintzat betiko kakaztuta geratu zan./ Orrek gauzak konpondu biarrian kakaztu eitteittu. .
- kakótu. (d). da-du aditza. Pertsona okertu, zahardadez edo. Baita fruta arbola baten adarrak frutaren pisuaz, etab. Encorvarse una persona, doblar(se) las ramas de un frutal, etc.. Zaardadiakin okertzen dien orrek: kakotuta dago ta, esaten dok. Klem./ Petra ikusi dot kalian eta ziero kakotuta dago./ Adarrak majo kakotuta dauzka urdinsagarrak. .
- kále eiñ. (a). du aditza. Huts egin. Fallar, errar el golpe, el tiro, etc.. Porterixa aurrian bakarrik zeuala kale ein zeban./ Neska batekin geldittuta zeuan, baiña kale ein ddotsa..
- káletartu. (b). da-du aditza. Kaletar bihurtu. .
- kantáu. (a). du aditza. Abestu. Cantar. .
- kantúan eiñ. (a). du aditza. Cantar.. Afalostian kantuan eiñ giñuan aspertu arte. . KANTAU eta KANTUAN EI.
- karása eiñ. (c). du aditza. Cacarear.. Gure oilluak eztabe karasaik pe eitten. . Goiko aldaerak ere bai. .
- 1. kardau. (c). du aditza. Karda pasatuz aberea apaindu. Cardar.. Kardaizu “Apala” tratantia dator da. .
- 2. kardáu. (c). du aditza. KARDATU. Artilea findu kardaz. Cardar la lana.. Kardiakin ondo kardatzen bada lania errezao eitten da. Kardatzaille ona komeni. JJp. .
- 2. kargáu. (c). du aditza. (arrunkeria.) Preñar a una mujer.. Andria kargauta jaukak./ Uezaban alabia kargau juan. .
- karríau. (b). du aditza. Garraiatu. Acarrear, transportar.. Atzo bi burkara garo karriau giñuzen./ Mozkorra karriau ezindda ikusi neban. .
- 2. kastígau. (d). du aditza. KASTÍAU. Arrak emea estali. Txakur, koneju eta horrelako abereez, batik bat. Cruzar, cubrir, tratándose de ciertos animales.. kastigau dau, norberaren ekimenez denean. .
- katanlótu. (d). du aditza. KATENLOTU. Gurpila katez lotu bueltarik ez emateko moduan utziz; aldapa behera handiak jaisteko egin ohi da. Atar las ruedas del carro para que éstas no giren, y así poder bajar cuestas pronunciadas arrastrando las ruedas.. Burdixa kargau bia danian geldi egoteko sartu zirixa, da geldik burdixa. Katanlotu. Au kargatzen daonian sartzen zan ortik zirixa (goittik bera ganauak), ta klao, bueltaik ezin zeban eiñ au jote zebalako, arasia. Katanlotu esate jakon, da orri katanzirixa. Don. . komentario 1 katelotúan, . (c). adberbioa. Katanlotuta.. KATELOTUAN IPI. Ik. katanzíri, lior-lában..
- katíau. (b). da-du aditza. KATÍGAU. Kateatu. Enganchar(se).. Prakan arrataria ein ddot alanbrian katiauta./ Gogaikarri aura katiau jakun da gau guztian etzoskun bakian laga. .
- kedarrátu. (d). da-du aditza. Kedarraz bete edo zikindu. Ensuciar(se) de hollín.. Tximinixia ziero kedarratuta dago./ Kedarria pegauta dagonian: kedarratuta. Tximinixia ero edozer gauza. Klem. . komentario 1
- keétu. (c). da-du aditza. Ahumar.. Keetutako txorixuak die./ Gaztaien moduan keetuta geldittu giñan Sala Fiestas artan.. Gaztae, txorixo eta abar keetu egiten da, edo keia emon egiten zaie. .
- 1. kendu. (a). du aditza. Quitar.. Esaldi arkaiko samar hau entzun izan diegu gure gurasoei: Ken akitt begixen bistatik. .