- 2. mée, méia. (a). adjektiboa. Irudizko zentzuan, arina, pisu gutxikoa.. Oso arrazoi meiak emun dittu Jauregik Elkarri-n maira ez juateko. .
- méle-méle, melé-mélia. (d). adjektiboa. Memeloa, pikumelaua. Apático, persona de poco garbo y carácter.. Aura mele-mele samarra da, ta etxat bape txokatzen.. Gutxi erabilia. "Mele-mele samarra", gehienbat. .
- 2. melokotóe, -i, melokotóia. (c). adjektiboa. Artaburu, txorimalo, baina zentzu iraingarririk gabe, ia maitekiro.. Ogixa aaztuta etorri aiz, melokotoioi alakuoi./ Ez ari izan melokotoia eta estudixaik. . Gure amari-eta entzun izan diogu esaten, zerbait ahazten zitzaigunean eta halakoetan..
- memélo, -a, memelúa, -ía. (b). adjektiboa. Lelo, -a, fatuo, -a, insustancial.. Zela izan leike ain memelua./ Laga notsan liburua galdu dau memeluorrek alakuorrek.. Ik. mengénillo, méngel, mamala.
- mendítsu, menditsúa. (b). adjektiboa. Mendi askokoa. Montañoso. .
- mendizále, mendizalía. (b). adjektiboa. Aficionado a la montaña o al montañismo. .
- méngel, mengéla. (d). adjektiboa. Insustancial, apocado, -a. Gutxi erabilia.. Ik. mengénillo, memélo, -a.
- mengénillo, mengénillua. (d). adjektiboa. Memeloa. Insustancial, apocado, -a.. Orren anaia mengenillo samar bat zuan da fraille sartu zuan Arantzazun, gerria akabau zanian.. Ik. méngel.
- mentatzéke, mentatzekía. (c). adjektiboa. Mentatu gabea.. Baso-sagarrak mentatzekiak die. . Sin. eztitzéke.
- ménusa, ménusia. (d). adjektiboa. Kalitate gutxikoa. De poca calidad.. Sagar asko batu dou aurten, baiña menusa samarra./ Landua (kotxe landoo-a) berriz, bueeno, landua dana tapautakua, atiakin, eta eskillaran bera jatxi biar, eskillara bat pasau ein biar, beintzat bera jeisteko. Aura dotoria zan. Sestia, menustxuaua. Sot. (AA BergEus, 334. o.). . Lehen oso erabilia, baina orain ia galdua. Etim.: latineko "minus", agian.. Ik. menústu, kótxe.
- mérenge, mérengia. (d). adjektiboa. Mengela. Insustancial, apocado, -a.. Konde zarran semia, ate-krixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki ezteixen-da, olako merenge bat zuan. Don. . komentario 1
- 2. merke, merkía. (a). adjektiboa. Barato, -a. .
- míkatz, mikátza. (b). adjektiboa. MÍKOTX. Mingotsa. Amargo, -a. Sagar berdiak eta gaztaiña gordiñak mikatzak izaten die. .
- mimóntzi, mimóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Mimozalea. Mimoso, -a.. Mimontzi majua eindda dago zuen txikixa./ Ixildu zaittez, mimontzi. .
- mingáinluze, mingáinluzia. (c). adjektiboa. Isilik euki beharrekoak gordetzen ez dakiena. Indiscreto en el hablar.. Ari eziozu baezpada be ezer kontau, mingainluze samarra da ta. . Lit.: "de lengua larga".. komentario 1
- mín zuríko, mín zurikúa. (c). adjektiboa. Hizketan leuna. Meloso en el hablar.. Leuna ero zera danian, min zurikua. Klem.. Zenbaitetan faltsoa, zurikeriazko berbetaduna. .
- mírriñ, mirríña. (c). adjektiboa. Endeble, raquítico, -a, esmirriado, -a.. Txikittan mirriñ askua izan ziñan zeu be./ Arpegi mirriña daukazu.. Aurpegiaz, batik bat. .
- misérable, misérablia. (c). adjektiboa. MIXERABLE. Miserable.. Ze uste dok pa, eztaukagula afarixa pagatzeko diruik, ala? Pobriak gaittuk baiña mixerabliak ez./ Iñoi txikito bat pagatzeko baiño miserabliaua izan dok bere denporan. . Pertsona zekenengatik esaten da batez ere. .