- 2. diru-gose, diru-gosía. (c). adjektiboa. Diruzalea. Codicioso, -a.. Etxe ortakuak beti izan die diru-gosiak. .
- diruzále, diruzalía. (b). adjektiboa. Codicioso, -a.. Ezta pertsona txarra baiña diruzale samarra. .
- 3. distingidu, -a, distingidúa, -ía. (b). adjektiboa. Berezitasunen batengatik nabarmentzen dena. Distinguido, -a.. Oñati beti izan da erri distingidua. . DISTINGIDA ETORRI dio Hilarik inudetzatik zetozen emakumeez jarduterakoan: Gero arek (iñudeak) bi urte eiñ aberats-etxian ala, ta orrek etorte zienian, distingida etorte zien. Bai jantzixan, bai buruko illiak... belarrittakuak pe diferentiak, tertziopelozko jantzixak... Hil..
- dóillor, doillórra. (d). adjektiboa. Ruin, mezquino, -a.. Persona zittal eta borondate txarrekuei esate jakue doillorrak. . Doilloren gauzie medranuek jan, . (-). esaera. (Aramaio.) Pertsona zekenak gordetako gauzak alperrik galtzen direla. (Orm Aram)...
- 1. dontsa, dontsía. (d). adjektiboa. Txarrerako, gaiztokeriarako joera duena.. Gure tia Margari dontsia zuan. Dana txarrerako jaukan. Klem. . Emakumeez erabilia..
- 2. dontsa, dontsia. (d). adjektiboa. "Pesada, pelma. Emakumezkoengatik esaten da. Gauza bati buruz jardun eta jardun egiten duen emakume aspergarria.. Dontzia da gero gauzia, beti kontu berdiñak esaten!.
- 1. dúango, dúangua. (c). adjektiboa. DUAKO. Debaldekoa.. Geienetan frontoia duakuekin betetzen zan (SM Ezten)..
- duenda, duendia. (d). adjektiboa. Saltsera, endredatzailea; bazterrak nahasten dituena. (Emakumeez). Gu bakian bizi gaittun eta alako duendarik etxonagu biar emen. .
- 1. edadetu, edadetúa. (b). adjektiboa. Adintsua. Entrado,-a en años.. Andra edadetu batekin ikusi dot./ Orren gizona bastante edadetua da. .
- 1. eder, edérra. (a). adjektiboa. EDAR. Hermoso, -a.. Mutill ederra zan. . EDAR ere bai, eta agian gehiago. Eratorriak ere bietara, guk gehienak eder-ekin jarri baditugu ere. Bada EARRA esaten duenik ere.. edérra sakátu, . (b). esapidea. EDERRA SARTU. Ziria sartu. Engañar, meter gato por liebre.. Ederra sakatu zotsen ari be: sekulako gangia ein zebalakuan akziñuak merke erositta, ta gero bape balio ez. .. ederra(k) emon, . (b). esapidea. Dar (un) golpe(s).. Realekuei ederrak emon zotsen atzo. .. ederra(k) eiñ, . (-). esapidea. Hacer (una) faena(s).. Ederra ein zostazun atzo: nere antiajuak poltsan eruan. .. ederra(k) artu, . (b). esapidea. Recibir (un) golpe(s).. Ondarruatik ederrak artuta etorri i da arroputz ori./ Ederra artu neban bizikletatik jausitta. ..
- ederzále, ederzalía. (c). adjektiboa. Gauza ederren zalea.. Ederzalia zonan da azkenian golfua artu jonan galanta. . Neska edo mutil ederren zalea, batik bat..
- egarbéra, egarbería. (c). adjektiboa. Erraz egarritzen dena. Propenso, -a a tener sed.. Gure txikixa oso egarberia ta izarperia da. .
- 1. egoki, egokíxa. (c). adjektiboa. EGOGI. Aproposa, aukerakoa. Adecuado, -a, idóneo, -a.. Mutill ori oso egokixa litzake alkatetzarako./ Praka bakeruak eztie egokixenak mendirako./ Neuri etxat pentsatzen amai ori esatia (hika tratatzea), ezta bape egogixa. Mertz.. «Mutil egokixa», «pelotari egokixa», «bertsolari egokixa», eta horrelakoak entzuten dira estiloa eta itxura azpimarratuz. . Ik. aukeráko, aprópos.
- egosariñ, egosaríña. (-). adjektiboa. "Lo que está poco cocido." (Izag Antz). .