Skip to main content

Adjektiboak

  • 2. betexkel, betexkéla. (c). adjektiboa. Begi erreak eta tristeak dituena.. Ezton ezautzen? Alako ankaluze betexkel bat. . Ik. begíerre.
  • biarrézko, biarrezkúa. (b). adjektiboa. BIARREKO. Necesario.. Biarrezkua bada eingou ori be./ Len pasaportia eskatze zeben baiña oiñ ezta biarrezkua..
  • 1. bigun, biguna. (a). adjektiboa. Blando, -a.. Oe au bigunegixa da./ Oso negu biguna doia. .
  • 1. bikáiñ, bikáiña. (c). adjektiboa. Oso ona.   Excelente, hermosísimo.. Txal bikaiña daukau zaltaixan. .
  • 1. billurgarri, billurgarríxa. (a). adjektiboa. Beldurgarria.   Que da miedo, temible.. Egualdi billurgarrixa euan. .
  • 2. billurgarri, billurgarríxa. (b). adjektiboa. Oso handia.   Enorme.. Jente pilla billurgarrixa etorri zan bertsotara./ Eztakik zelako etxe alia ein ddaben. Billurgarrixa. .
  • bíllurti, bíllurtixa. (a). adjektiboa. Beldurtia.   Miedoso, -a.. Karneta etaratzeko baiño billurtixaua da.. Burla gisa ere bai: Bi-llur-ti!, bi-llur-ti!, bi-llur-ti!....
  • biotz oneko, biotz onekúa. (-). adjektiboa. De buen corazón.. Arro samarra da baiña biotz onekua. .
  • biotz txarreko, biotz txarrekua. (-). adjektiboa. Gaiztoa, inori onik opa ez diona.. Zela izan leike ain biotz txarrekua.
  • biríbil, biribílla. (a). adjektiboa. BOROBILL. Redondo, -a, ovalado, -a.. Pelota au eztago oso biribilla./ Tripa borobill-borobilla daukazu. . BIRIBIL eta BOROBIL, bata zein bestea esaten dira, eta baita eratorrietan ere. Adinekoek lehena gehiago. Ik. errédondo. biribillían jarri, . (c). Zirkuluan eseri.. Oiñ biribillian jarri tta ipuiña kontaukotsuet. . Sin. errédonduan jarri.. biribílla sartu, . (c). esapidea. Ziri ederra sartu.. Biribilla sartu joskuan piñutarixak: piñuak eruan da pagau ez. ..
  • biribilkóte, biribilkotía. (c). adjektiboa. BOROBILKOTE. Biribil samarra.. Jardiñian jarri daben arrizar biribilkote aura ze dok, lurrai eusteko ala monumentua?/ Patata klase batzuk luzangak izaten die eta beste batzuk biribilkotiak. .
  • bíriñ, biríña. (c). adjektiboa. Viscoso, -a.. Jarabe orrek iguiña emuten dost, biriñ-biriña da ta./ Ostrak pe biriñak izaten die. .
  • birjiña, birjiña. (c). adjektiboa. Birjinitatea gordetzen duena.. Oinddio birjiña ei dao. . Mugatuko forman ez da entzun ohi.. Ik. neska-lóra, amábirjiña.
  • bírrin, birríña. (d). adjektiboa. Triturado, -a.. Arta-birriñ puxkat emuixozu txalai./ Baba-birriña be emon izan jakuen ganauei.. Aleei buruz. Konposizioan, batez ere. Etim.: bir+irin, ziurrenik. . Ik. zai-bírriñ, artábirrin. bírrin-bírrin eiñ, . (d). Birrindu.. Zapatillak birrin-birrin eindda ekarri zittuan...
  • 2. biur, biúrra. (b). adjektiboa. Travieso, -a.. Mutiko ori auntzan adarrak baiño biurraua da.. Sin. biurri.
  • 1. biur, biúrra. (c). adjektiboa. Okerra.   Torcido, -a, retorcido, -a.. Regla au biurra da ta eztau ezetarako balio./ Oso bide biurra da Elgetatik Ubera bittartekua.. Ez da asko entzuten, oker esaten baita gehiago..
  • 1. biurri, biurríxa. (c). adjektiboa. BIUR. Travieso, -a.. I txikittan biurrixaua itzan, biurrixaua... . Sin. biur.
  • bizártsu, bizartsúa. (b). adjektiboa. Bizar asko duena.. Esku barruan be urtengo jako orri, ain da bizartsua eze. .
  • 3. bizi, bizíxa. (b). adjektiboa. Vivo, -a, espabilado, -a, dinámico, -a.. Ezta neskatilla aundixa baiña bai bizixa. .
  • 4. bizi, bizíxa. (b). adjektiboa. Sake handia egiten duen pelotari esaten zaio.   Viva, tratándose de pelotas.. Pelota bizixakin Atanillo nausi. . Ant. motel.
  • 5. bizi, bizíxa. (c). adjektiboa. Zorrotza.. Ertz bizixa esaten zaio ertz zorrotzari. . Ik. ertz.
  • 1. bizioso, biziosúa. (b). adjektiboa. Vicioso, -a..
  • 2. bizioso, biziosúa. (d). adjektiboa. Zurari buruz, erraz deformatzen dena.. Zumarrakin guk makiña bat eur ebai dou. Da eur goorra da, baiña biziosua. Ezta gaztaiñian da aritzan da mookua. Benito. .
  • biziztúra, bizizturía. (b). adjektiboa. Neska-mutiko txiki, argal eta geldigorrengatik esan ohi da.   Vivaracho, -a.. Subalinddaria baiño bizizturiaua da ume demonio ori. .