Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| batan. (-). 1. batan, batana. (d). izena. Ehundegiaren orrazia; ehotzen ari den oihalaren zutariak handik pasatzen dira, eta zeharraria pasatzen den bakoitzean ehuleak orrazi honekin kolpetxo bat ematen dio oihalari asentatu dadin. Batán.. Oni, batan esaten jakonai, egurra esaten otsen, egurra, egurra. Josu. . Sin. egur... 2. batan, batana. (d). botanika Mentha suaveolens. Menta, mentastro.. Sin. ménda.. |
| bat. (a). zenbatzailea. Uno.. bat, bátek, báti, báten, batendáko, batékin, báten, batétik, batéra, batérutz, batéraiño. Deklinabibe mugatua ere badu: bata, batak, batai, batan... Batak egixa esan zeban da bestiak gizurra.. ez bat eta ez bi, . (c). esapidea. Bat-batean, ezustean.. Eta orduan, ez bat eta ez bi, jaiki, kotxera joan, eskupetia artu eta tiroka asi zuan.
.. batían béstian, . (b). esapidea. Nonahi, edozein lekutan, sakabanaturik.. Lagatzeittuzu gauzak batian bestian da gero ezin topau. .. batez be, . (a). juntagailua. Sobre todo.. Perretxikuak gustatze jat, batez be onduak.. Sin. géixenbat.. batenaz beste, . (b). BATAZ BESTE, BATEKUAZ BESTE. Uno con otro, un promedio.. Batenaz beste bos milla peseta galtzen urten dot frontoian./ Batenaz beste ogetabost pezetatan saldu jittunat tomatiak. . . Ik. erdíra jo.. baten bat, . (a). izenordaina. Norbait. Alguien, alguno.. Baten batek ikusi dau nere txapela? ... batekuaz beste, . (-). esapidea. . Ik. batenaz beste.. báta ta béstia, . (b). esapidea. "Berriketa asko". Mucho hablar, pero.... Zuk bata ta bestia, baiña majo bizi za./ Sozialistok bata ta bestia, baiña azkenian danen antzerakuak.. Ik. batenaz beste.. batá(k) béstia, . (c). izenordaina. Elkar.. Ezin dabe batak bestia ikusi./ Bata bestian atzetik datoz.. Aditza NORKduna bada batak, ez bada, bata.. Ik. álkar.. bat biar eta bera be ez, . (c). esapidea. Batere ez, indartuta.. Aurten sagarrak arkua dauka dana. Bat biar eta bera be ez ona. .. bataz beste, . (-). . Ik. batenaz beste.. |
| basúrda, basurdía. (a). izena. BASURDE. Jabalí.. Basurdatara najoiak Soriara. . |
| 2. bastante. (a). zenbatzailea. Dezente. Bastante(s).. Bastante neska dabill aintxintxika./ Bastante ardi zan atzo ferixan. . Ondoko izena mugagabean eta aditza singularrean. Izenaren ondoren ez da bastante esan ohi, «jente bastante, »dezente baizik: jente dezente. . Ik. dézente. |
| 2. -az batera. (b). juntagailua. -AZ BAT. Denborazko bateratasunezko esaldietan: ikusixaz batera edo bat, agertuaz batera edo bat.... Adinekoen ahotan oso arruntak dira. Gazteagoetan -tziaz batera edo -tziaz bat dira erabiliagoak eta nagusitzen ari direnak. Pelikulia astiaz batera aillegau naiz./ Esatiaz bat akordau nitzan./ Ikusixaz bat ezautu dot./ Erbixa agertuaz batera bota zotsan tirua. Lau forma hauetatik bi dira askogatik erabilienak: -az bat eta -tziaz batera. . |
| 3. bastante, bastantia. (d). adjektiboa. Dezentea, hobea.. I baiño bastantiagua dala pentsatzen jatak.. Horrelako esaldiren baten entzun dugu bakarrik. . |
| bastidore, bastidoria. (c). izena. Bordatzen den oihalari tirante eusteko erabiltzen den egurrezko armazoi hankaduna.. Bastidoria izaten zan ankak, ta gero tamañuak eoten zian, ta ipintzen zan telia tirante. Maria. . |
| bastíki, bastíkixa. (d). adjektiboa. (Eibar.) BASTÓKO. Ahozikina, berba gordinak esaten dituena. "Se dice de los malhablados.. Dotoria baiña bastiki aundi bat berbetan./ Ixildu zaittez, bastokó, alako gauzarik esan barik!. |
| básto. (-). 1. básto, bástua. (b). adjektiboa. Ordinario, -a, grosero, -a.. Piñu egurra oso bastua da mueblegintzarako./ Bastokerixak esaten dittuana, gizon bastua. (Etxba Eib) . Zerbait kalitate txarrekoa denean esan ohi da eta baita berdekeriak edo «fintasun» gutxiko gauzak esaten dituenengatik. Azen.: bastúa ere bai... 2. básto, bástua. (b). adjektiboa. El palo de bastos en los naipes.. Bastua besteik eztaukat. .. |
| 1. básto, bástua. (b). adjektiboa. Ordinario, -a, grosero, -a.. Piñu egurra oso bastua da mueblegintzarako./ Bastokerixak esaten dittuana, gizon bastua. (Etxba Eib) . Zerbait kalitate txarrekoa denean esan ohi da eta baita berdekeriak edo «fintasun» gutxiko gauzak esaten dituenengatik. Azen.: bastúa ere bai.. |
| 2. básto, bástua. (b). adjektiboa. El palo de bastos en los naipes.. Bastua besteik eztaukat. . |
| bastóe, -i, bastóia. (a). izena. Helduleku bihurra duen makila. Bastón.. Sin. kátxaba. Ik. mákilla. |
| bastokeríxa, bastokerixía. (b). izena. Gusto txarreko ekintza edo esaldia, "berdekeria" batik bat. Ordinariez, groseria, obscenidad.. Bastokerixa batzuk esan barik etzare zu trankill. . |
| bastokóte, bastokotía. (d). adjektiboa. Basto samarra.. Txapardua (gaztaina mota bat) bizkeixa ta baiño bastotxuaua zala uste juat, enajak gogor itteko baiña. Bastokotia, ipurdi aundixakin da. Klem. . |
| bastótu. (b). da aditza. Eskastu, kalitate txarreko bihurtu. Volverse ordinario, de mala calidad, grosero.. Zelai ori bastotu ein dda aspaldixan, eztou abonatzen da./ Ziero bastotuta etorri da soldauxkatik./Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem. . Ik. finddu. |
| 2. batan, batana. (d). botanika Mentha suaveolens. Menta, mentastro.. Sin. ménda. |
| bateatu. (-). aditza. (Antzuola.) Bateratu. "Bat egin. Len zeukuzun ardaua ta oiñ ekarri dozuna bateatu izu." (Lar Antz) . |
| bául, báula. (c). izena. Baúl.. Beinke, baulían, oiñ armaixo utsak dare, baiña len dana báula zan da. Ben. . Ik. kófre. |
| bere buruai fama txarra batu. (c). esapidea. Ospe txarra bereganatu.. Arek pe, bape kulpa barik, fama edarra batu jotsak bere buruai. Klem. . |
| 3. batu. (a). du aditza. Envolver.. Papelian batuidazu liburua. . |
| 4. batu. (c). du aditza. Esnea jetzi. Ordeñar.. Esniak batutakuan afaldukou.. Gutxi erabilia. Baserri gehienetan jatxi. . Sin. jarétxi, eratxi, jatxi. |
| 5. batu. (c). du aditza. Cerrar o entornar la puerta, los ojos, etc.. Gero etxetik urtetzen dozunian batu atia./ Gau guztian eztot begirik batu.. Sarri esaten da azken esaldi hau lorik egin ez denean. . |
| bátxe, bátxia. (a). izena. Bache.. Kaminokoak batxeak eta bidekoak zuluak direla dio Don.k . |
| batz. estepan. (-). PATZ. 1. batz, batza. (d). izena. PATZ. Patsa. Elur zapaldua eta lokaztua. Nieve pisada y embarrada.. Sekulako batza zeuan Bergako kaletan.. Ihintzagatik ere esan ohi dela, "oinak eta belaunetaraino busti ezkero", dio Don.k. Batz bat baeuan.... Sin. básatza.. 2. batz, batza. (c). izena. Patsa. Dolarean estutu ondoren geratzen diren sagar hondakinak. Restos de manzanas, después de haber sido exprimidas en el lagar.. Batza gustora jaten dau ganauak. . Baita sagardoak irakiten duenean gora botatzen duen zikinkeria ere... |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.