Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| barriketatsu. (-). BARRIKETOSO. Ik. barriketalári. |
| barrúko góna, barrúko gónia. (b). izena. La combinación.. Oiñ iñok eztarabill barruko gonaik./ Oiñ barruko gonia esaten dok, da len kámixia. Don. . Sin. marínera, azpíko góna. Ik. kámixa. |
| barruko ikara, barruko ikaria. (d). izena. (Eibar.) "Barne emozioa.. Irakorri-geia barruko ikariagaz amaittu neban.. |
| barruko naiez, barruko naieza. (-). (Eibar.) "Barne egonezina, ondoeza.. Juan lanera eta barruko naiezak artu nau.. |
| barruko siku, barruko sikua. (-). izena. (Eibar.) "Idorreria.. Barruko sikuakin dabill aspaldi onetan. |
| barrúko tristúra, barrúko tristuría. (c). izena. Larrigura. Cuerpo triste.. Juanek barruko tristuria kentzeko pare bat kopa joteittu goizero. . |
| barrú-usaiñ, barrú-usaiña. (c). izena. Etxeko ate eta leihoak luzaro itxita egoten direnean barruan egin ohi den usaina.. Bakaziñotatik bueltan barru-usaiñ bat zeuan aguentau ezinddakua. . |
| bart. (c). adberbioa. Anoche.. Bart berandu etorririk izan bia dau gure neskiak./ Ze ibilli za bart oian ainbeste zaratakin. . Aditza orain aldian.. |
| bartz, bártza. (c). izena. Zorri arrautza. Liendre.. Bartzak agirittu zure umiak illian. . bartzak kendu, . (c). esapidea. (Eibar.) Astindu, egurtu.. Santu madarikatu onek egurkada ederrak artu biar jestaz. Kristo badok pe, kristonak ikusi biar jitxuk. Neuk kenduko jetsadaz, bartzak ezezik baita milagru usaiñak pe! (SM Ezten) .. |
| bartzak kendu. (c). esapidea. (Eibar.) Astindu, egurtu.. Santu madarikatu onek egurkada ederrak artu biar jestaz. Kristo badok pe, kristonak ikusi biar jitxuk. Neuk kenduko jetsadaz, bartzak ezezik baita milagru usaiñak pe! (SM Ezten) . |
| baru. (-). Ik. baráu. |
| barutz. (-). Ik. bárautz. |
| basábei, basábeixa. (c). izena. Basoan larrean libre ibili ohi den behia. Garai batean, behi gorria, kasta gogorrekoa. Vaca montaraz.. Len basabei ugari zan mendixan./ Edurtia zanian ero bakarrik erretiratzen zittuan basabeixak. Erribeixak pe esate jakuen. Klem. . Sin. larrébei, errí-béi. Ik. beigórri, basaganáu. |
| barruko errópa, barruko erropía. (b). Ropa interior.. |
| barrúko elástiko, barrúko elástikua. (c). izena. Camiseta interior.. Barruko elastikua zikiña daukat.. Barruko elastiko manga luzia eta barruko elastiko manga motza daude. Gaur egun kamiseta edo barruko kamiseta entzuten da. Antzina emakumeek barrutik erabiltzen zutenari ere barruko elastiko. . Sin. elástiko. Ik. interíor. |
| barriñóe, -i, barriñóia. (b). izena. Barreño de barro, metal o plástico que se usa para muchos menesteres.. Labadoratik barriñoira etara erropak eta esegi kolgaduran. . |
| barrítxu, barritxúa. (a). adjektiboa. BERRITXU. Hablador, -a, repipi, charlatán, -a.. Zure alabia barritxu majua eindda dago.. Barriketoso edo barriketalari baino zentzu karinosoagoa du jeneralean. . |
| berriz jausi. (c). (eufemismoa.) Berriz haurdun geratu, nahi gabe.. Berriz jausi ei da. Antzualdixa pasau dau ta berriz jausi ei da. Don.. Beranduko haurdunaldiez, batik bat. . |
| béste bérriz. (c). izena. Otra vez más.. Ezidazu ori beste berriz esan belarrondokua artu nai ezpozu./ Askotan jausi izan da bizikletatik eta beste berriz be jausiko da espabillatzen ezpada.. Ik. barri. |
| 2. barriz. (a). juntagailua. BERRIZ (BERG.). Ostera, ordea. Sin embargo, empero.. Batzuk primeran bizi die ta beste batzuk, berriz, miserixan.. Sin. ostera. |
| barríztau. (c). du aditza. BARRÍZTU, BERRÍZTAU, BERRÍZTU. Remozar, reformar.. Etxia barriztau dabe./ Bergako frontoia barriztatzekotan die./ Laster barriztu biakot karneta. . |
| 1. barru, barrúa. (a). izena. El interior, lo de dentro.. Baserri orrek oso barru dotoria dauka. . barrua bia da, . (c). esapidea. Balorea behar da... gauza desatsegin bat egiteko. Hace falta entrañas.. Barrua bia da mataderuan lan eitteko./ Andria ildda aldamenian, da bera lo trankil. Barrua bia da ortarako. .. bárru izan, . (c). esapidea. Pelotan fueraka jokatzen denean, berriro jokura sartu.. Kakaiñara noia ta berriro barru danian abixaidazu. .. |
| bárru izan. (c). esapidea. Pelotan fueraka jokatzen denean, berriro jokura sartu.. Kakaiñara noia ta berriro barru danian abixaidazu. . |
| barrua bia da. (c). esapidea. Balorea behar da... gauza desatsegin bat egiteko. Hace falta entrañas.. Barrua bia da mataderuan lan eitteko./ Andria ildda aldamenian, da bera lo trankil. Barrua bia da ortarako. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.