Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

basoillo, basoillúa. (d). izena. Otis tetrax. Sisón.. Sin. mendioillo (Eib.)..
basózigarro, basózigarrua. (c). izena. botanika BASOZIARRO. Clematis vitalba. Aihena.   Clemátide. Arbola eta sastraketan gora egiten duen landarea. Zahartu eta ihartutakoan zatitu eta erre egiten zituzten lehengo mutikoek. Gure txikitako basozigarroak. Bizioak akabatzeko balio du enplasto bezala erabilita. . Ik. áixen.
baso-sagu. (-). Sin. lur-ságu.
baso-mútill, baso-mutílla. (c). izena. Basoan egur lanean diharduen pertsona.   Trabajador forestal, leñador.. Baso-mutill napar batzuk ibilli die gure piñuixa botatzen. . Sin. egur-mútill.
basontz. (-). Ik. úrubi.
basojabe, basojabia. (-). izena. Basoaren jabea.. Ba egurra segun erositta-ero, basojabiana-ero, zetaa ixate zan tratua. Cand. .
1. basaganáu, basaganáua. (c). izena. Mendian libre ibili ohi den aberea.   Ganado que pasta libremente en el monte.. Urbixa aldian basaganau asko dabill. . Ik. basábei, errí-béi.
básta, bastía. (c). izena. Asto eta zaldiei bizkargainean jartzen zaien almoadaxka, kargak edo banastek bizkarra ez minberatzeko.   Baste.. Astuai banastak jarri aurretik bastia ipini bia jako.. Ik. asto-básta.
basoerdi. (-). Ik. báso.
2. báso, basúa. (a). izena. Bosque, monte.. Aizkorrira edo Udalatxera joatea, adibidez, BASORA JOATEA da Leintz aldean; Bergara inguruan MENDIRA JOAN entzuten da gehiago. Abereak ere basoan ibiltzen dira.. Ik. méndi, mendíra bóta (ardixak, beixak). basua jo, . (c). aditza. Basoko edo txarako zuhaitz batzuk bota edo adar batzuek moztu suegur edo ikazgitzarako.. Orduen nola zortzi bat urtetik basua jotze zan... Mateo. ..
basolizar. (-). Ik. basalizar.
basobide, basobidia. (-). "Camino de monte." (SB Eibetno). .
basua jo. (c). aditza. Basoko edo txarako zuhaitz batzuk bota edo adar batzuek moztu suegur edo ikazgitzarako.. Orduen nola zortzi bat urtetik basua jotze zan... Mateo. .
Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz..
beteko, betekuak. (-). (Eibar.) BETEKO URAK (EIB.). "Erreka, putzu edo kunbo baten, personia osorik sartu leikien lekua, personian alturia baiño gehixago daukan ur-maillia.. Behin igarixan ikasi ezkero, betekuetara, baiña lelengo hantxe, Ariatzan eta Amañan." (SB Eibetno) .
dénpora. (-). DENBORA ere entzun dakieke inoiz adinekoei.. 1. dénpora, dénporia. (a). izena. Tiempo cronológico.. Denpora askuan nago zure zaiñ. . dénporia artu, . (c). du aditza. Dedicar tiempo.. Eztot neure gauzetarako denporaik artzen. .. dénporiakin, . (-). .. dénporaz, . (b). adberbioa. A tiempo.. Denporaz artu balebe salbauko zan./ Biar denporaz etorri zaitte. .. denpora(n) baten, . (-). adberbioa. Antzinako garairen baten.   En algún tiempo pasado.. Itxuria emen denporan baten etzeuan billur makala alako murallak eitteko. .. dénporaik baréko, dénporaik barekúa. (d). Zortzi hilabeteko haurdunaldiaz bakarrik jaiotako umea. Don.. Ik. zázpiki.. dénporia emon, . (b). du aditza. Matar el ocio, pasar el tiempo.. Eztaki zetan denporia emon. ... 2. dénpora, dénporia. (a). izena. Tiempo atmosférico.. Denpora txarra dago.. Sin. giro..
danbolintxéro, danbolintxerúa. (d). izena. TANBOLINTXÉRO. Danbolina eta txistua batera jotzen dituena.   Txistulari-tamborilero.. Gaztetan danbolintxerua izan zan.. TXANBOLINTXEROK.
1. buztánurkilla, buztánurkillia. (d). izena. Forficula auricularia. Zomorro hegalaria.   Tijereta. Sin. buztanbikotx, txantxurkilla. (Eib.).
atzian zulua izan. (-). esapidea. Inor ez dela perfektua adierazten duen esapidea.. Aberatsa eta ederra eta nai dana izango da, baiña arek pe izango dau zeoze. Arek pe atzian zulua. . Sin. ipurdian zulua euki.
atzéra-sárda, atzéra-sárdia. (b). izena. Hortzak behera begira dituen sarda.   Rastro con las púas hacia abajo.. Burdixa usteko atzera-sardia onena.. Sin. sarda-oker.. Ik. sárda, aurréra-sárda.
auji. (-). onomatopeia. (Eibar.) EUJI. "Grito de alegría típico de fiestas, romerías y celebraciones". . Sin. lékaixo, irrintzi.
3. arantza, arantzía. (a). izena. Espina, púa. . Arantzia sartu jata ankazpixan da ezin ddot etara.. Adinekoek nekez darabilte zentzu honetan, eztaka esaten baitute. Nik e, sarrittan e, igual etxian da, gurian e, gaztiak «arantzia daukat amentxe» ta; «arantzia, nik e, landara danai esate otxat. Ori eztakia dok, eztakia». Don. . Ik. larrósa.
1. áitz, áitza. (b). izena. ATX (UB., ANG., LEIN.). Roca, peña.. Aitzetara bota zeban olatuak barkua. /Eguarbitzako atxian azkonarrak ei dabitz.. Ik. arkáitz. Aitzian jaiotakuak aitzian nai, . (-). esaera. «Non jaio edo bizi, han gustora.» (Lar Antz)... ori dok aitza!, . (c). esapidea. ORI DOK ITZA (LEIN.). Hori dok sasoia. Kirolariak animatzeko, batez ere.. Ori, ori, Hilario! ori dok aitza ori!. Gogoan dut Hilario Azkarate pelotariaren sasoian asko entzuten zela. Baita, Ori, ori, Hilario, atzera ta baztartu! ..
2. adarpuntak. (a). (lagunartekoa.) Titi-puntak.. Bero-bero jartzen najuek horrek adar-puntak kamisetan markauta ikustiak. (TSE Berb).. Ik. tití-púnta.