Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

banan-banako, bana-banakuak. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Ederrak, bikainak, aukeratutakoak.. Banan-banako sagarrak dauzku aurten./ Antzuolan zelako mutillak... olaxe banan-banakuak dae, e!.
banástaundi, banástaundixa. (b). izena. Espuerta grande, la más usual.. Baserri guztietan egon ohi dira banastaundixa eta banastatxua.. Ik. bánasta.
banán. (b). adberbioa. BANAN-BANAN. De uno en uno.. Banan-banan katxeau giñuzten./ Banan sartu komunera. .
bánaka(n) batzuk. (-). zenbatzailea. Bakarren batzuk.. Banaka(n) batzuk eitten dabe euskeraz baiña geixenak ez. .
bandára, bandaría. (b). izena. BANDADA. Bandada, grupo de aves o de peces.. Uso bandara galantak pasau die. . Pertsonez ere bai: Jeseus, aura zan guardazobill bandaria..
1. banatu. (b). da-du aditza. Bereizi.   Separar(se).. Orren gurasuak banatuta bizi die./ Burrukalarixak banatzera juan da berak artu zittuan kristonak.. Sin. sepárau, apártau.
2. bándera, bánderia. (d). adjektiboa. "Chica fácil.. Ori da neska banderia, gero!" (Lar Antz) ..
1. banaka-banaka. (b). zenbatzailea. De uno en uno.. Banaka-banaka pasau die korredoriak. .
balíxau. (c). da-zaio aditza. Baliatu. Salmenta ona egin, askotan.   Valerse. Hacer buena venta, a menudo.. Nik e, kalteik ein ddostanik e, eztot ikusi eta mesede ein ddostanik pe ezin neike esan, euskeriakin balixau naizela ni. Balixau naiz amentxe. Don./ Olañetakuak oso ondo balixatzen zien sagarrakin./ Aurten merke egon da ta etxaku bape balixau lekia.. Ikusten denez lehen bi adibideetako aditza NOR da: ZEREKIN baliatu. Azkena, ostera, NOR-NORI. Zaharrek azkena normal erabiltzen dute, baina gazteagoen artean NOR aditzaz entzun daiteke bakarrik. .
balío izan. (a). aditza. BALIXO IZAN. Valer.. Ori tranpa da, eztau balio./ Titulua etara zeban da balio izan dotsa./ Neska orrek asko balio dau. .
bálin, balíña. (c). izena. Balín.. Baliñak erosittut karabiniandako. .
balientekerixa, balientekerixía. (c). Ausarkeria.. Ezkontzia, gaztetan eiten dan balientekerixa bat besterik eztala. (SM Zirik). .
2. balíentia. (c). adjektiboa. Baliotsua, kalitate onekoa.. Txaketia balientia zuan auraxe. Etxakixat nun galdu eban./ Kotxia erosi dau, eta balientia gaiñera.. Adinekoei entzuten zaie bakarrik. .
1. balíente, balíentia. (b). adjektiboa. Ausarta.. Balientia izan bia da arek ein zebana eitteko. .
baléntziñ, balentzíña. (d). izena. Ganadu bakarrarekin, zaldiz edo astoz gehienbat, labrantzan egiten denean uztarrira doazen kateak elkarlotzen dituen tresna.   Balancín. Cierto apero de labranza.. Ganau bakarrakiñ itteko izeten zan balentziña. Don. .
baldres, baldresa. (-). adjektiboa. (Eibar.) "Descuidado en el vestir.. Nai beste diru euki arren beti agertu zan baldresa..
baldín. (a). Baldintzazko esaldiei indarra ematen dien partikula.. Baldin badakizu, esaidazu..
baldekára, baldekaría. (b). izena. BALDAKÁRA. Baldekada.   Cantidad contenida en un balde.. Iru baldekara pentsu ekarrizu.. Hilarik BALDAKÁRA dio..
balde, baldia. (a). izena. Balde, cubo.. Baldia artu ta beixak jastera noia.. Gure aitajaunak lata deitzen zion. .
baldáu. (c). du aditza. Leher egin, mugitu ezinda geratu edo laga, nekeagatik edo jipoiagatik.   Baldar.. Atzo baldauta aillegau nitzan etxera basotik./ Etxera joan giñanian, ai ama!, urrengo egunian baldauta. Zelako ostikarak eta zertzuk artu giñuzen guk. Eneee! Cel.. Baldauta LAGA edo EGON batik bat..
baldártu. (b). da aditza. Volverse torpe.. Sasoi baten lijer askua zan baiña oiñ majo baldartuta dago. .
baldarkeríxa, baldarkerixía. (b). Torpeza..
2. baldar, baldárra. (d). izena. Ikazkinek txondorlekua garbitzeko erabiltzen zuten ohol handia.. Baldarra ol aundi bat aurrea tira eitteko. Ori txendorra garbitzeko... geatzen dien ondarrak batzeko; pare bat mutillek eldu ta beste batek sakatuta, ori txendor ori garbitzeko. Mateo. .
1. baldar, baldárra. (a). adjektiboa. Traketsa.   Torpe.. Oso ibillera baldarra dauka orrek./ Ondo baldarra aiz pelotan.. Ibiltzen edo lanean, batik bat.. Ik. trákets, moldékaitz, aldrebes.