Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

basáuntz, basáuntza. (b). izena. Ciervo, corzo, etc.. Aspaldian horrelako abere gutxi egon da gure basoetan..
baserri. (-). Ik. básarri.
báztar, baztárra. (a). izena. Bazterra.   Rincón, orilla.. Sukalde baztarrian dago eskobia./ Kendu zaittez baztarrera, autua dator ta.. Lurralde zentzua ere badu halakoetan: Ori baztar asko ikusittakua da./ Munduak baztarrak zabalak dauzkala... Esaldi hau esan omen zuen baserritik lehenengoz mendi gailurrera igo eta bestaldea ikusi zuen uberar batek. Norde-baztarra da Elosuko auzune baten izena.. Ik. nórde. baztarrak artu, . (c). Soro baten bazterrak txukun landu. .. báztarra guztiak, . (c). Bazter guztiak. Hala esaten da, a eta guzti, arraroa badirudi ere.. Baztarra guztiak endreau bia dittue/ Berbakizun aundixak emon zituan trabes arek eta baztarra guztietan izan ei ziran iñolazko trabesak. (SM Zirik). BAZTARRA GUZTIAK IKUSI, NAASTU, ARROTU, etab...
basíllora, basílloria. (d). izena. Zahi zabala bakarrik kendutako irinez egindako ogia.   Pan integral, hecho de harina a a la que después de la molienda solo se le ha quitado el salvado grande, no el menudo.. Gose-denporan makiña bat ogi beltz jandakuak gaittuk. Basilloria esaten jakuan./ Zai zabala kendutako baiña zai-birriña kendu bareko iriñez einddako ogixa dok basilloria. Bi aldiz eralgi biar izate zuan iriña ogi zurixa nai zanian. Klem./ Basilloria. Aura eitten zan, labekosua eitten zanian —eitten zan zortzixan beiñ— lelengo egunian jateko, biguna jateko, gero jateko txarra izete zuan aura, egunian jateko basilloria. Don. . Ik. sálga, báe, zaidun ogi.
báskula. (-). 1. báskula, báskulia. (b). izena. Pisu handiak pisatzeko tresna.   Báscula... 2. baskula, baskulia. (-). izena. (Eibar.) "Báscula. Eskopetian atala, txispian mekanismua daukana eta kartutxuak kamaran sartu ahal izateko kañoiakin baskulatzen dana." (SB Eibetno)...
1. báskula, báskulia. (b). izena. Pisu handiak pisatzeko tresna.   Báscula..
bazkáloste, bazkálostia. (b). izena. Bazkariaren ondorengo denbora (hirurak aldera arte-edo astegunean).   El tiempo después de comer.. Bazkalostian kartetan ibilli giñan.. Sin. bazkálondo. Ant. bazkálaurre. Ik. afáloste.
2. baskula, baskulia. (-). izena. (Eibar.) "Báscula. Eskopetian atala, txispian mekanismua daukana eta kartutxuak kamaran sartu ahal izateko kañoiakin baskulatzen dana." (SB Eibetno)..
2. basárrittar, basárrittarra. (c). izena. De modales o comportamiento rústicos.. Ez ari izan basarrittarra./ Basarrittarraua dok goldia baiño.. Kaletarrek adar-soinuan erabilia, batik bat. .
1. basárrittar, basárrittarra. (a). izena. Habitante de caserío.. Ant. káletar.
basárrittar. (-). BASÉRRITTAR. 1. basárrittar, basárrittarra. (a). izena. Habitante de caserío.. Ant. káletar.. 2. basárrittar, basárrittarra. (c). izena. De modales o comportamiento rústicos.. Ez ari izan basarrittarra./ Basarrittarraua dok goldia baiño.. Kaletarrek adar-soinuan erabilia, batik bat. ..
basakatu, basakatúa. (b). Gato montés (?). Katamixar, paparrori, paparzuri, jineta eta abarri, gutxi daudelako oso ezagunak ez direnez, askok basakatu generikoaz deitzen dio. .
basáko, basákua. (d). adjektiboa. (Eibar.) Basatia.   "Montaraz.. Alperrik kalera etorri eta kalian geldittu, basako aundi bat izan zan beti..
basakrístau, basakristáua. (c). izena. Pertsona hezigaitz, kirten eta basati xamarrengatik esan ohi da.   Dícese de las personas muy rudas y asociales.. Ori ezta personia, ori basakristaua da. .
basaliñu, basaliñúa. (d). Linum bienne, etab.. Lino silvestre. .
bazkálosteko, bazkálostekua. (b). izena. Siesta.. Bazkalosteko edarra bota biot gaur.. Siesta ere esaten da. Josu Oregiri bixáo, bixáua entzun izan diogu, baina geuk ez diogu Bergaran beste inori entzun; bai, ostera, Leintz eta Oñati aldean. .
basalizar, basalizárra. (-). izena. botanika BASOLIZAR. Sorbus aucuparia. Serval de los cazadores..
basaperréjill, basaperrejílla. (d). izena. botanika Petroselinum hortense. Perejil silvestre.. Ortuko perrejila bezalakoa, berez harri artean eta etxe ingurutan hazten dena..
básarri, básarrixa. (a). izena. BÁSERRI. Caserío.. BASARRIKO OGIxa eta KALEKO OGIxa bereizten dira. Eta BASARRIKO ESNIA, ARRAUTZAK, etab.. Kalia ondo dabillenian, baserrixa be ondo, . (-). esaera. (Antzuola.) Baserriak kalearen beharra duela adierazten duen esaera.. "Sin.: Kalian diruik ezpadao, basarrixan jai." (Lar Antz)...
baskilla, baskíllia. (-). izena. Ardien gaitza. Denbora gutxian hil egiten dira. Duela gutxirarte ezezaguna zen hemen.   Basquilla.. Bai bai, ori baskillia dok, neuk ekarriko juat bakunia ta bakunau eingo jittuau. Enr. .
basarri-arotz, basarri-arotza. (c). izena. "Carpintero dedicado a arreglar y construir caseríos y aperos de labranza." (SB Eibetno)..
básatza. (-). 1. básatza, básatzia. (c). izena. Lokatzadia.   Barrizal. Mekauben, emen jak basatzia, oiñetako guztiak kakaztuko jittuau. . Ik. kákatza, lokátzari, lokátzarte.. 2. básatza, básatzia. estepan. (c). izena. Elur zapaldu eta urtsua.. Azkenengo edurtian egundoko basatzia ein zan Bergako kaletan...
basókan, basokána. (d). izena. Okaran basatia, txertatu gabea. .
básta. (a). Nahikoa.   Basta. . Ik tiratu sokatik nik basta esan arte./ Bueno, basta, emendau telebisiñua ta oera..