Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

beré kasa. (c). adberbioa. BERE KASETARA, BERE KABUZ. A su aire.. Zuen mutikua bere kasa ibiltzen da ikastolan, an bere txokotxuan, bere jolasekin./ Tomasi bere kasa laga biar izaten jakon lanian, bestela etxuan erdi lanik eitten.. Baita: nere edo neure kasa, zure edo zeure, eren, etab. Nik neure kasa ikasi neban ordenadoria erabiltzen./ Makakorroia dok e, ganauak estuasun baten, burrukan dabitzenian, ero matxorratutakuak eren kasa, jartzeittuk ola makakorroe baten, miña etarata. Don. .
bere kabuz. (-). adberbioa. (Leintz.) BERE KASA. Bere kasa, bere kontura.. Jolasien da berbetan euren kabuz. (Orm Aram). .
bería eiñ. (b). esapidea. BERIAKIN URTEN. Hacer lo que uno quiere, tercamente.. Makiña bat aldiz esan gontsan ez joateko, baiña arek beria eiñ arte eztauka bakeik. .
beriak eta bi entzun, artu.... (c). esapidea. Galantak entzun, hartu.. Beriak eta bi entzun zittuan Atutxak lengunian./ Beriak eta bi artuta etorri zien (zartadak).
beriákin urten. (b). esapidea. Salirse con la suya.. Temoso utsa da; beti beriakin urten biar izaten dau.. Salirse con la suya»ren kalkoa izan daiteke. Adinekoek beria eiñ darabilte, batez ere..
bere kautan. (d). adberbioa. (Eibar.) BERE KAUTAKUETAN (EIB.).. Norbere buruarekin berbetan.. Nere kautakuetan nindoian mendixan ziar. (Etxba Eib). .
berebizikóik ázkarren, berebizikóik onduen. (d). esapidea. Oso azkar, ondo.. Jausi nok lur da guzti ponportara. Sei urte altuena eukiko nittuan. Salto ein jok gure aittak. Nik ordurako zulotik urten da bai ezkutau be berebizikoik azkarren, bestela e... (Anizetaren iloba Karmeleri jasoa)./ Berebizikoik onduen pasau giñuan Donostian.. Ia galdua. .
beregándu. (c). du aditza. Bereganatu.   Apropiarse.. Tio il zanian aren liburu guztiak beregandu zittuan.. Baita: neregandu edo neuregandu, iregandu edo euregandu, guregandu edo geuregandu, zuregandu edo zeuregandu, zeuengandu, eregandu. .
bereinkatu. (-). Ik. bedinkátu.
bereinkaziño. (-). Ik. bedinkazíño.
bereki, berekixa. (-). adjektiboa. "Beti berearekin atera behar duen pertsona.. Irekin ezin dok diskutidu be iñ, bereki bat aiz da." (Lar Antz). .
bérekoi, bérekoixa. (d). adjektiboa. Bere arrazoitik atera ezindakoa.   Terco, -a.. Aura berekoixa mortala don; ikusi bai begixen aurrian ola eztala eta ala ta be beriai segi ta segi. . Gutxi erabilia. "«Egoista" zentzuan ez da entzuten..
berekor, berekorra. (-). adjektiboa. "Terco." (Izag Antz). .
berendixa. (-). Ik. bendíxa.
bérez. (a). adberbioa. Espontáneamente, de por sí, por naturaleza.. Gripia berez pasau jat./ Lanak eztie berez eitten. . berez-berez, . (c). adberbioa. BEREZ, indarturik.. Zu trankil. Ori berez-berez etorriko jatzu. ..
bero-bero eiñ. (b). esapidea. Jipoitu, egurtu. . Mutikua bero-bero eindda bialdu juen obera. .
béro egon. (-). 1. bero egon, . (a). esapidea. Hacer calor.. Gaur eztago atzo bezin bero... 2. bero egon, . (c). esapidea. Pauso garrantzitsu bat ematear egon.. Tabernia ipintzeko bero-bero zeuan orduan. ..
berorikada, berorikadia. (d). Berori tratamenduaz eginiko esaldia, umorez.. Urrengo egunian juan zan dotriñara eta soltau zetsazen abadiari .
2. beroi. (b). izenordaina. Hori, indarturik.. Kuriosua don beroi bigote errebittau orrekin. Klem. .
berotásun, berotasúna. (a). izena. Calor. Sobre todo el desprendido por algo. También calor humano.. Egundoko berotasuna botatzen dau makina onek.. Bero eta berotasun ez dira guztiz berdinak. Normalean berotasuna objektu batek eman edo botatzen duenaz ari garenean esaten da. .
berótu. (-). 1. berotu, . (a). da-du aditza. Calentar, calentarse.. Otzak nago ta berotzera nator. .. 2. berotu, . (b). da-zaio aditza. NOR-NORI. Acalorarse.. Berotu jakon eta egundokuak esan zotsan./ Berotzen danian kontuz arekin. . Adinekoek NOR-NORI gisa darabilte. «Me enfadé»: berotu jatan. Gazteek, ostera, NOR.. Ik. asarrétu.. 3. berotu, berotúa. (b). izena. Sofocón.. Demaseko berotua artu giñuan muebliak jasotzen. .. 4. berotu, berotúa. (b). izena. Paliza.. Berotu on bat merezi dau mutiko diabru orrek. ..
1. berotu. (a). da-du aditza. Calentar, calentarse.. Otzak nago ta berotzera nator. .
2. berotu. (b). da-zaio aditza. NOR-NORI. Acalorarse.. Berotu jakon eta egundokuak esan zotsan./ Berotzen danian kontuz arekin. . Adinekoek NOR-NORI gisa darabilte. «Me enfadé»: berotu jatan. Gazteek, ostera, NOR.. Ik. asarrétu.
3. berotu, berotúa. (b). izena. Sofocón.. Demaseko berotua artu giñuan muebliak jasotzen. .