Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| burdi-motz, burdi-motza. (b). izena. BURDI-MOTX. Basoan botatako egurrak tarrasean garraiatzeko erabiltzen zen gurdi laburra.. Kataiekin tronguak batu ta tarrasian. Tarrasian eruate zien. Orri guk etxian burdi-motza esate gontsan. Angel./ Ixete zan trongotaako burdixa, burdi-motza, erruberak eta burtetxia mox-motxa. Eleut. . Sin. burzaldi. |
| burdinzíri, burdinziríxa. (c). izena. ZIRI. Egurra erdibitzeko erabiltzen den ziria. Cuña de hierro, que golpeado con una porra se usa para partir maderos grandes.. Etxera joan eta ekarrizu porria ta burdinzirixak. . Ziri soilik ere bai.. Ik. porra-zíri, ziri. |
| burdíngáldara. (-). 1. burdíngáldara, burdíngáldaria. (d). izena. Morokila egiteko ontzia. Zapala, eta helduleku batekin zintzilik jartzeko. Morokil-galdara ere deitzen zitzaion. Recipiente no muy grande en donde se hace el "morokil".. Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don. .. 2. burdíngáldara, burdíngáldaria. (d). izena. Caldero de hierro. Se utilizaba en usos más ordinarios que el de cobre.. Ordinarixotxo erabiltzen zan txarrijana ta egosteko, burdingaldaria, bi aldetatik eskulekuekin da. Kobrezkua e, aura be ba txarriki lana eitte zanian, odolostiak eta, arek egosteko ibiltzen zan. Don.. Kobrezko galdaratik bereizteko, batik bat. Normalean galdara, soilik. .. |
| 1. burdíngáldara, burdíngáldaria. (d). izena. Morokila egiteko ontzia. Zapala, eta helduleku batekin zintzilik jartzeko. Morokil-galdara ere deitzen zitzaion. Recipiente no muy grande en donde se hace el "morokil".. Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don. . |
| burdingorri, burdingorrixa. (-). izena. (Eibar.) "Kobrea.. Arrateko aldietan bazan burdingorri gei apurren bat.. Sin. urraida (Eib.). |
| burdingintza, burdingintzia. (c). izena. Siderurgia.. |
| burdingeza, burdingezia. (-). izena. (Eibar.) "Hierro dulce. Zirkuitu magnetikuetarako egokixa dan burdiña suberatua. Burdiña huts txamarra, xaflakorra eta mekanizatzeko erreza." (SB Eibetno).. |
| burdíñara, burdíñaria. (c). izena. Burdinazko area.. Burdiñaria ero gradia esate jakuan ari. Ola ortzoker... e, eztakik tar-tar-tar ibiltze zana; auraxe zuan gradia. Klem.. (Ik. deskrizioa areburdiñara hitzean) Gure amak —eta Ubera aldean oro har— burdiñara, areburdiñara eta grada gauza berari esaten dio. Donatorentzat, ostera, burdiñara eta bostortz gauza bera dira batetik, eta areburdiñara eta grada ere bai, bestetik. . Ik. gráda, bóstortz, aréburdiñara. |
| burdiñarátu. (c). du aditza. Burdinara pasatu. Arar superficialmente la tierra con la burdiñara. Goldatu aurretik burdiñaratu eitte zan lurra./ Mendiko garosaillak, danak burdiñaratu eitten zien; pentsaizu. Ben. . |
| burdiña-salda, burdiña-saldia. (d). izena. Colada, hierro fundido.. Ik. salda. |
| búrduntzi, búrduntzixa. (c). izena. Burdinazko ziri luzea bildotsak eta sutan erretzeko. Asador.. Ezton txarra antxumia burduntzixan erreta.. Burduntzixan eiñ, erre. . |
| 2. burduntzali, burduntzalixa. (-). "El cazo." (Izag Antz) . Ia galduan egon da berba hau.. Sin. kázo. |
| 1. burduntzali, burduntzalixa. (-). "La sartén pequeña en forma de cazo." (Izag Antz) . |
| burdinguri, burdingurixa. (-). "Hierro maleable. Burdiñurtuan eta galtzairuan arteko aleaziñua. Suberatu egitten da xaflakor bihurtzeko." (SB Eibetno). . |
| 2. burdíngáldara, burdíngáldaria. (d). izena. Caldero de hierro. Se utilizaba en usos más ordinarios que el de cobre.. Ordinarixotxo erabiltzen zan txarrijana ta egosteko, burdingaldaria, bi aldetatik eskulekuekin da. Kobrezkua e, aura be ba txarriki lana eitte zanian, odolostiak eta, arek egosteko ibiltzen zan. Don.. Kobrezko galdaratik bereizteko, batik bat. Normalean galdara, soilik. . |
| burdúntzali, burdúntzalixa. (-). 1. burduntzali, burduntzalixa. (-). "La sartén pequeña en forma de cazo." (Izag Antz) .. 2. burduntzali, burduntzalixa. (-). "El cazo." (Izag Antz) . Ia galduan egon da berba hau.. Sin. kázo.. |
| burdi-zórrotz, burdi-zorrótza. (c). izena. Burdinazko uztau zorrotza duen gurdia, erabiliena gure baserrietan. El carro de ruedas compactas y con aro de hierro, el más usual en nuestros caseríos.. Gero gomazko erruberadunak sortu zittuan baiña aurretik dana zuan burdi-zorrotza./ Kamiñuan beti bolantia. Bueno, beti..., zeukanak. Burdi zorrotzian kamiñuan bazoian pixu aundixakin, kamiñeruak —txapia buruan dabela or ibiltzen zien da— kontuak. Arek ebaixa eitte juan da. Don. . Ik. burtxirrínka, burdí-bólante. |
| burdisóka, burdisokía. (c). izena. Gurdikadak lotzeko erabiltzen den soka luze eta sendoa. Cuerda larga y fuerte que se utiliza para atar los carros cargados de heno, helecho, etc.. Burdisokak aaztuta joan giñan basora ta mutikua bialdu giñuan billa./ Burdikátaiak. Meiak, mailla txikiko... fiñak izete zien. Eta bestiak burdísokak, eskusokia baiño loditxuao. Don.. Zazpi edo zortzi metro ingurukoa. Luzeagoak ere badira. . Ik. lepasóka, eskusóka, astosóka. |
| burdiñori, burdiñorixa. (-). izena. (Eibar.) Latón.. Sin. letoi. |
| aotan ibilli. (c). esapidea. Ser la comidilla.. Jentian aotan ibili nai bozu, segi olaxe. . |
| 1. árrai, árraixa. (d). izena. (Eibar.) Hegazti harraparia orokorrean.. Ik. míru, txitxalapur. |
| bakétu. (b). da aditza. Apaciguarse, calmarse.. Baketu zien familixa arteko ikusi eziñok?. |
| ba. (-). 1. ba. (a). juntagailua. Bada. Pues.. Ezta ba persona txarra, baiña... .. 2. ba. (a). interjekzioa. Quiá!. —Ankia apurtu jatak eskiatzen. —Ba, ori eztok ezer. .. 3. ba. (a). aurrizkia. Aditz sintetikoekin eta baldintzekin doan aurrizkia.. Badakizu zer nai dozun./ Badator, esaiozu. .. |
| 2. ále!. (a). interjekzioa. ALA!. Joan! Ospa! Fuera!. Benga, ale ortik, ixteko ordua da ta.. Baita, norbait animatzeko egiten den deiadarra. Ale Marino, ale! onena aiz ta! Etim.: Frantseseko «allez», edo «alatu» (mover, empujar) aditza? ALE ALE!. Ik. ala ala!. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.