Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| okéla, okelía. (a). izena. Haragia; jatekoagatik, batik bat. Carne; la de comer, generalmente.. Zaldi okelia oso gozua da. . Ik. arági. okelaráko, okelarakúa. (c). izenlaguna. Hiltegirako den aberea; BIZITTARAKOren kontrakoa.. Biaie ori ze daukak, bizittarako ala okelarako?. Ik. bizittaráko, áurrerako izan.. okelára saldu, . (c). OKELÁRA KENDU. Aberea harakinari saldu. . Biae gaztiai ankia apurtu jakon da okelara saldu giñuan. .. |
| 1. okasiño, okasiñúa. (a). izena. Ocasión, oportunidad.. |
| okasíño. (-). 1. okasiño, okasiñúa. (a). izena. Ocasión, oportunidad... 2. okasiño, okasiñúa. (d). izena. (eufemismoa.) Funeral.. Emen elizkizuna. Okasiñua esaten da ba, baten etxian, norberak eztau esaten, normalmente albokuak esaten dau: “Zuenian okasiñua tokau zanian”. Okasiñua, funerala esatian moduan. Don./ Ango funerala da, ero besteko funerala da. Baiña len “intiarrua” esaten zan; eta berai eitten jakonian: “Zuen okasiñokuan egon nintzan an ero bestian”. Don.. Ik. funéral, entiérru -o.. |
| okára, okaría. (c). izena. Okada, gorakoa. Náusea.. Goiz guztia okaria ta okaria jardun dot./ Okarak etortze jata ahora.. Zerbaitek higuina emandakoan gertatzen dena, dio Don.k: Zeozek iguiña emundakuan ero, geixenbat, okaria. «Atzera eraitte jostak, okaria emuten jostak orrek». Norberai gustatzen etxakon gauza bat ero. . Ik. botagúra, gorako. |
| okan txísta. (-). Ik. okán txímillo. |
| okán txímillo, okán txímillua. (b). izena. OKAN TXIBILLO, OKAN TXIRIBILLO. Basarana, patxarana. Endrina.. Elorrarantza beltzaren (Prunus spinosa) fruitu txiki eta mikatza, patxarana egiteko erabiltzen dena. Gaur egun hauxe da okan tximillo-ren esanahia, baina adineko gehienek diotenez, lehen fruitu txiki honi aran edo okan-txista deitzen zitzaion, eta okan tximillo formaz berdintsua baina askoz handiagoa da. Okan tximillua puxkat aunditxua da, ori be silbestria, baiña eztakaik barekua. Klem. Batzuek azken zuhaixka honen fruituari anpolai deitzen diote, gerezi mota ezagunari bezala. Honen egurra ona ei da garrotiloa sendatzeko. Anizetak TXORI-TXIMILLO dio: Urrak eta, txori-tximilluak eta, basuan. . Ik. eskéra, elórrarantza beltz, basókan, áran. |
| okán-pasa, okán-pasia. (b). izena. Ciruela pasa.. Konpotiai botatze jako okan-pasak.. Ik. maats-pasa, pikúpasa. |
| okerréra jo zéozek. (c). esapidea. Txarrera egin. Evolucionar desfavorablemente.. Gaixuak azkenengo egunetan okerrera jo dau. . |
| okérrago. (b). adberbioa. Peor.. Eztakitt ze dan okerrago, sikutia ala euri zakarra. . |
| okérruna, -e, okérrunia. (c). izena. Oker dagoen unea. Torcimiento, curva.. Errekiak okerrunia eitten daben lekuan jausi zan kotxia. . |
| okerréko, okerrekúa. (b). adjektiboa. Confundido, -a, errado, -a.. Gauzia konpontzeko, okerreko bidia artu dau./ Okerreko atia jo giñuan. . |
| 2. okertu. (b). da aditza. Volverse travieso o pícaro.. Len formala zan baiña asko okertu da aspaldixan. . |
| 1. okertu. (a). da-du aditza. Torcer(se).. Erruberia okertu jako bizikletiai. . |
| 3. okertu. (-). aditza. Ik. biurrittu, biurtu. |
| ókill, okílla. (c). izena. picus viridis. Pájaro carpintero.. Okillak piku luze ta zorrotza eukitzen dau. . |
| okollo, okollue. (-). izena. (Aramaio.) Baserrian, eskaratz ondoko gelatxo bat.. |
| ókerrak eiñ. (b). esapidea. Gaiztakeriak egin. Hacer travesuras. Gure txikixak okerrak eitten pasau dau goiz guztia.. Gaiztokerixak eiñ esaten da antzeko zentzuarekin.. |
| 8. oker, okérra. (d). izena. Bihurrikeria. Travesura.. Gure mutiko onek okerra besteik eztauka. . ókerrak eiñ, . (b). esapidea. Gaiztakeriak egin. Hacer travesuras. Gure txikixak okerrak eitten pasau dau goiz guztia.. Gaiztokerixak eiñ esaten da antzeko zentzuarekin... |
| oker aundi barik. (c). esapidea. Ordurako edo sasoirako.. Gu be amarretarako... oker aundi barik aillegauko giñustan, baiña ordurako entrada danak salduta jezian. . "Asko konfunditu barik" zentzuan ere entzun daiteke: Oker aundi barik esango neukek ze pasau bia dan azkenian.. |
| okérrik ézpada. (c). esapidea. Ezustekorik gertatzen ez bada.. Okerrik ezpada emen izango nok zortziretarako. . |
| 7. oker, okérra. (c). izena. Ezbeharra. Acción desgraciada, infortunio, accidente.. Eskupetiakin errez eitten da okerra./ Okerren bat ezpadauke laster die emen.. Sin. ezbíar. oker aundi barik, . (c). esapidea. Ordurako edo sasoirako.. Gu be amarretarako... oker aundi barik aillegauko giñustan, baiña ordurako entrada danak salduta jezian. . "Asko konfunditu barik" zentzuan ere entzun daiteke: Oker aundi barik esango neukek ze pasau bia dan azkenian... okérrik ézpada, . (c). esapidea. Ezustekorik gertatzen ez bada.. Okerrik ezpada emen izango nok zortziretarako. .. |
| 6. oker, okérra. (c). izena. Kaltea. Daño, perjuicio.. Azkenengo izotzak oker aundixak eittu Naparruan./ Oker aundixak eitteitue otsuak ardittan.. Sin. kálte. okerra euki, . (c). esapidea. Kaltea jasan. . Oker galanta euko zeben, pentsatzen jata. Eli./ Erderaik ez jakittiak okerra eukitzia, ori bai, akordauta eta sufriduta e. Don. (AA BergEus, 344. o.). .. |
| 5. oker, okérra. (b). adjektiboa. Gaiztoa.. Zela izan leike personia ain okerra. . |
| diabrua baiño okerraua izan. (-). esapidea. Oso okerra, bihurria izan.. Diabrua baiño okerraua zan txikittan. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.