Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| ókotz, okótza. (a). izena. KOKOTZ. Barbilla, mentón.. Garbittuizu okotza, arrautzia daukazu ta. . KOKOTZ ere entzun daiteke inoiz.. okotzéraiñoko tripía, . (c). esapidea. Tripa handia. Haurdunaldikoagatik batik bat.. Okotzeraiñoko tripiakin, da artian souan atxurran. .. |
| ola ta ola. (c). esapidea. Solaskideak azalpena ezaguna duenean erabiltzen den laburpen formula.. Eta etorri jatan esanez ola ta ola zerela etxian eta ia joango nitzan laguntzera. . |
| 2. ola. (a). adberbioa. OLAN (EIB.). Honela, horrela. Así.. Ola ezin dda bizi. . olaxe ba! (gure kontuak), . (-). esapidea. "Batez ere, zaharrek hitz egitean, isiluneren bat dagoenean edo betegarritzat esaten dute." (Lar Antz). .. ola(n) dok ala!, . (-). interjekzioa. OLA. Zer uste duzue zuek!?. Ze mutillak! Olan dok ala! Lenago ura eruan zenduen da oin gatza nai dozue? (SM Ezten). .. ola ta ola, . (c). esapidea. Solaskideak azalpena ezaguna duenean erabiltzen den laburpen formula.. Eta etorri jatan esanez ola ta ola zerela etxian eta ia joango nitzan laguntzera. .. ola dalakuan, . (-). . Ik. ala dalakúan.. |
| 1. ola, olía. (d). izena. Ferrería.. Olan ei zuan joan dan gizaldixan olia.. Olak aspalditxo galdu ziren eta lekuizenez aparte hitza ez da erabilia, baina zaharrek badute entzutea, eta baita olagizonena ere. Bestalde, bada auzune bat Elorregitik hurbil Ola izenekoa. Gure datuen arabera, XIX. mendearen erdi aldera ola handi bat egin ze han, martxan jarri ere egin ez zena, atzeratuta geratu baitzen, burdingitzako sistimak zeharo aldatu ziren-eta sasoi hartan. . |
| okúrrentzia, okúrrentzia. (b). Ocurrencia.. Iñok eztako okurrentziak eukitzeittu./ Zeiñek euki zeban ordu ortan plaiara joateko okurrentzia?. |
| ol, ola. (b). izena. Ohola. Tabla.. Arotzérixan erosittut ol onek./ Ola dok pa, josteko suelua, meetxuauan, da tabloia dok pa aundixan. Don. . Tabla entzuten da gero eta gehiago. 3 zmko lodiera baino handiagokoei tabloi deitzen zaie.. Ik. óluts. |
| okurrídu. (b). zaio aditza. Bururatu.. Zuri bakarrik okurritzen jatzu olako gauzak./ Okurritzia be eztok gutxi. . |
| ori be badou!. (c). esapidea. Entzundako zerbaitek atsekabetu gaituenean esan ohi den esaldia.. Ori be badou! Zegatik eztozue leenago esan?. |
| okozpeko intxaur. (-). Ik. íntxaur. |
| ókozpe, ókozpia. (c). izena. Papada.. Kantuan ziarduen kanoniguak okozpe guri-gurixakin. . |
| okozbíko, okozbikúa. (d). izena. Okozpea loditzen denean zenbaiti irteten zaion bigarren okotza. Doble barbilla.. Mekauben, orrek dauka okozbikua./ Okozbiko galanta azi jako. . |
| okotz-zulo, okotz-zulua. (c). Okotzean irteten den zuloa. Hoyuelo. . |
| okotzéraiñoko tripía. (c). esapidea. Tripa handia. Haurdunaldikoagatik batik bat.. Okotzeraiñoko tripiakin, da artian souan atxurran. . |
| ola(n) dok ala!. (-). interjekzioa. OLA. Zer uste duzue zuek!?. Ze mutillak! Olan dok ala! Lenago ura eruan zenduen da oin gatza nai dozue? (SM Ezten). . |
| 3. ola!. (-). 1. ola!, . (a). interjekzioa. Hola!. Ola, ze moduz zabizte?. Agur formularik erabiliena. Kaixo ere oso esana izan da, baina gizonezkoen lagunartean ia bakarrik. Orain kaixo eremu guztietara zabaltzen ari da. .. 2. ola!, . (c). interjekzioa. Harridura espresioa honelakoetan:.. .. |
| Bueltaka dabillen arrixari etxako odolgirik eitten. (-). esaera. (Gatzaga.) (Aran Gatz). Gauzak egin edo erabili egin behar dira sasoian egoteko edo ez herdoiltzeko.. |
| olgúra, olguría. (b). izena. Zuloa ardatza baino zabalagoa denean edo zerbait bitarte batean kili-kolo dagoenean olguria daukala esaten da.. Bizikletian pedalak olgura demasa dauka./ Denporiakin olguria eitte jakue ardatz guztiei. . |
| olgetan egin. (-). esapidea. (Eibar.) OLGETAN IBILLI, JARDUN. "Jugar, divertirse; andar en bromas. Gaur egun gehixago esaten da jolasian egin." (SB Eibetno). . |
| olgeta, olgetia. (d). Diversión. . Hitz ia galdua Bergara aldean.. Sin. olgeta. Goruetia olgetia eta ailketia neketia. (-). esaera. Goru lana samurrra zela harilketaren ondoan. Juana.. olgetan egin, . (-). esapidea. (Eibar.) OLGETAN IBILLI, JARDUN. "Jugar, divertirse; andar en bromas. Gaur egun gehixago esaten da jolasian egin." (SB Eibetno). .. |
| óldei, óldeixa. (b). izena. botanika ODOLGI, OOLGI, ODOLKI, ODOLDI, OOLDI. Muscus. Goroldioa. Musgo. Ondo garbitu ondoren, zauri txarrak ixteko balio omen du.. Bueltaka dabillen arrixari etxako odolgirik eitten, . (-). esaera. (Gatzaga.) (Aran Gatz). Gauzak egin edo erabili egin behar dira sasoian egoteko edo ez herdoiltzeko... |
| olátu, olatúa. (a). izena. Uhina. Ola. . |
| 2. olata, olatía. (d). izena. Ganadu-ostikada (umorezkoa). Coz.. Or atzian kontuz ixkuakin, kriston olatak botatze jittuk eta. . Erderazko "hostia"-ren kidea dirudi.. Ik. petenáda, ostikára, óstia. |
| oláta. (-). 1. olata, olatía. (d). izena. Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion. Oblada.. . Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola.. Ik. sepultura, paskua-ópill.. 2. olata, olatía. (d). izena. Ganadu-ostikada (umorezkoa). Coz.. Or atzian kontuz ixkuakin, kriston olatak botatze jittuk eta. . Erderazko "hostia"-ren kidea dirudi.. Ik. óstia, ostikára, petenáda.. |
| olasi, olasixe. (-). izena. (Leintz., Oñati.) OLESI (LEIN., OÑ.). Hesola. Estaca de cercado. Sin. ésola. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.