Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| óillo, oillúa. (a). izena. Gallina.. Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten. . Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte!.. oillo-narrúa eiñ, . (-). esapidea. OILLO-IPURDIXA EIÑ. Ponerse la carne de gallina, sea por miedo, frio, etc. Lehenengo autoa ikusi zutenekoa kontatzen du Anizetak:. Aura ikustera: suzko kotxia. Gero ugeldu zien, baiña orduan auraxe bakarrik emen. Billurtuta, zera, oillonarrua eindda; aura zala billurgarrixa ta... Aniz. .. oillo-ipurdíxa jan, . (c). esapidea. Berba eta berba ari denari ea "oilloipurdixa jan" duen galdetu ohi zaio, auskalo zergatik. Se suele preguntar al que habla sin parar si ha comido culo de gallina, por razones que ignoro.. Etorri ezkero ez aiz ixildu; zer, oillo-ipurdixa jan dok ala?. Galdera izan gabe ere bai: Arek jaukan barriketia; emute juan oilloipurdixa jan zebala. Oilo-ipurdia oiloaren parterik gozoena omen da; erregiñian bokaua ere deitu izan zaio... |
| óillar, oíllarra. (a). izena. Gallo. . oillar ingles, oillar inglesa. (-). izena. (Eibar.) Burrukarako oilarra. .. |
| oillánda, oillandía. (b). izena. Polla, polluela.. Txikittan txitak, gero oillandak, eta aundi einddakuan oilluak. . Neskatilla gaztetxoengatik ere entzun izan da: Oillanda majua dago zuen Ainara.. |
| oillágor-txákur, oillágor-txakúrra. (c). izena. Oilagorretan trebea den txakurra. Perro especializado en la caza de la becada, setter, generalmente.. Oillagor-txakur fiñ askua euki giñuan. . |
| oilló-árri, oilló-árrixa. (d). izena. Oiloek jaten dituzten harritxoak. Piedrecitas que comen las gallinas.. Arrautziai kaxkala eitteko. Oilluak batu itten juan lurrian arrixa. Leku batzutan oillo-arrixa egote zuan eta beste paraje batzutan ez; eta oillo-arrixa zeuan lekuan oilluak arrautza geixao itten juen jeneralian; ez euan lekuan ekarri tta ipiñi be bai. Agarre-goiko aldetik ekarritta garek geu be. Oillo-arrixa, arri xe-xe-xeia; lur artian arri txikixa; lurrakin naasi ekarri tta oilluak erak apartatze juen. Klem.. Kontxillak ordezkatu zuen oiloarria.. Ik. kóntxilla. |
| oillagortári, oillagortaríxa. (d). izena. Oilagor ehiztaria. Cazador de becadas. . |
| oillágor, oillagórra. (b). izena. Scolopax rusticola. Becada, sorda.. Oillagorrak sasi artian da egoten die, ta eztie mobitzen nobera onduan dagon arte.. Ik. míngor. |
| 3. -oi. (-). Ik. -ori. |
| ógro, ógrua. (c). izena. Gure txikitako ipuinetan inoiz agertzen zen pertsona itxurako munstro gizajalea. Ogro.. Etzeban etxetik urten nai, ogruak jango eban billurrez.. Pertsona haserrekor eta zakarrez esan ohi da, honelakoetan, batik bat: Ogruan moduan jarri jatan etxetik ninddoiala esan notsanian./ Zuen jefia ezta izango esaten dozuen beziñ ogrua. . |
| 1. oi. (c). Ohi. Ohitura adierazten duen partikula.OI DAN LEZ eta OI DAN MODUAN esapideetan, ia bakarrik. oi dan lez, . (-). esapidea. OI DAN MODUAN, OI DANEZ. Gertatzen den bezala.. Eskumuturra be esan oi dok, baiña eskuturra guk geixao. Don./ Euzkan gauzak ta damutasuna ein dda, oi dan moduan esplikau i otxan. Hil./Gero erremeixia, oi dan moduan, erremeixia, dana dantzia ta. Juergia gastau bai, e. Hil./ Gaur be, oi dan lez, berandu dator./ Oi danez, aurten be eurixa Paskuetan... |
| oi dan lez. (-). esapidea. OI DAN MODUAN, OI DANEZ. Gertatzen den bezala.. Eskumuturra be esan oi dok, baiña eskuturra guk geixao. Don./ Euzkan gauzak ta damutasuna ein dda, oi dan moduan esplikau i otxan. Hil./Gero erremeixia, oi dan moduan, erremeixia, dana dantzia ta. Juergia gastau bai, e. Hil./ Gaur be, oi dan lez, berandu dator./ Oi danez, aurten be eurixa Paskuetan.. |
| 2. oi, óixa(k). (-). izena. Ohia. Encía.. Oixak bigun-bigun eindda ta odola darixola dauzkat eta dentistiana noia. . Pluralean, gehienetan.. |
| 1. mu. (b). onomatopeia. Behi marrosa, ondorengoa bezalakoetan:. Beixa mu eta mu dabill./ Txalak mu eiñ orduko askia betetzen dotse pentsuz. . MU EGIN: mugir.. |
| óillasko, óillaskua. (a). izena. Pollo.. Gazteak direnean OILLASKOTXO.. |
| ókerka. (c). adberbioa. Alde batera okerturik.. Okerka-okerka, justuan aillegau zan ataira. . |
| ókerrenera jota. (b). esapidea. En el peor de los casos.. Okerrenera jota botatako dirua galdukou. . |
| ókerren, ókerrena. (c). adjektiboa. Txarrena. Lo peor.. Okerrena ezta ori, okerrena betiko asarretzia da. . |
| okela-trontzo, okela-trontzua. (d). izena. OKELA-TRONPO. Okela zati handi borobila.. Ik. tróntzo. |
| óker. (-). 1. oker, okérra. (a). adjektiboa. Torcido, -a.. Tornillo au okerra dago./ Sake okerra eitten dau pelotiak.. Sin. biur. Ant. zuzen.. 2. oker, . (c). adberbioa. Torcido.. Pareta au oker dago. . . ókerka, . (c). adberbioa. Alde batera okerturik.. Okerka-okerka, justuan aillegau zan ataira. ... 3. oker, . (b). adberbioa. Gaizki. Mal.. Azkenian negoziua oker joan jakon./ Oker asten dana oker akabatzen da. . . okérrago, . (b). adberbioa. Peor.. Eztakitt ze dan okerrago, sikutia ala euri zakarra. .. . okerréra jo zéozek, . (c). esapidea. Txarrera egin. Evolucionar desfavorablemente.. Gaixuak azkenengo egunetan okerrera jo dau. .. . ókerrenera jota, . (b). esapidea. En el peor de los casos.. Okerrenera jota botatako dirua galdukou. .. . ókerren, ókerrena. (c). adjektiboa. Txarrena. Lo peor.. Okerrena ezta ori, okerrena betiko asarretzia da. ... 4. oker, okérra. (b). adjektiboa. Bihurria. Travieso, -a.. Sin. biúrri, biur. Ant. zintzo, formal. . diabrua baiño okerraua izan, . (-). esapidea. Oso okerra, bihurria izan.. Diabrua baiño okerraua zan txikittan. ... 5. oker, okérra. (b). adjektiboa. Gaiztoa.. Zela izan leike personia ain okerra. .. 6. oker, okérra. (c). izena. Kaltea. Daño, perjuicio.. Azkenengo izotzak oker aundixak eittu Naparruan./ Oker aundixak eitteitue otsuak ardittan.. Sin. kálte. . okerra euki, . (c). esapidea. Kaltea jasan. . Oker galanta euko zeben, pentsatzen jata. Eli./ Erderaik ez jakittiak okerra eukitzia, ori bai, akordauta eta sufriduta e. Don. (AA BergEus, 344. o.). ... 7. oker, okérra. (c). izena. Ezbeharra. Acción desgraciada, infortunio, accidente.. Eskupetiakin errez eitten da okerra./ Okerren bat ezpadauke laster die emen.. Sin. ezbíar. . oker aundi barik, . (c). esapidea. Ordurako edo sasoirako.. Gu be amarretarako... oker aundi barik aillegauko giñustan, baiña ordurako entrada danak salduta jezian. . "Asko konfunditu barik" zentzuan ere entzun daiteke: Oker aundi barik esango neukek ze pasau bia dan azkenian... . okérrik ézpada, . (c). esapidea. Ezustekorik gertatzen ez bada.. Okerrik ezpada emen izango nok zortziretarako. ... 8. oker, okérra. (d). izena. Bihurrikeria. Travesura.. Gure mutiko onek okerra besteik eztauka. . . ókerrak eiñ, . (b). esapidea. Gaiztakeriak egin. Hacer travesuras. Gure txikixak okerrak eitten pasau dau goiz guztia.. Gaiztokerixak eiñ esaten da antzeko zentzuarekin.... 9. oker-oker eiñ, . (c). aditza. Torcerse un objeto o una persona.. Ori ezta ola; orretan oker zare.. Sin. bíur-bíur eiñ.. 10. oker egon, . (b). esapidea. Estar confundido.. Ori ezta ola; orretan oker zare.. Ant. zúzen egon.. |
| 1. oker, okérra. (a). adjektiboa. Torcido, -a.. Tornillo au okerra dago./ Sake okerra eitten dau pelotiak.. Sin. biur. Ant. zuzen. |
| 3. oker. (b). adberbioa. Gaizki. Mal.. Azkenian negoziua oker joan jakon./ Oker asten dana oker akabatzen da. . okérrago, . (b). adberbioa. Peor.. Eztakitt ze dan okerrago, sikutia ala euri zakarra. .. okerréra jo zéozek, . (c). esapidea. Txarrera egin. Evolucionar desfavorablemente.. Gaixuak azkenengo egunetan okerrera jo dau. .. ókerrenera jota, . (b). esapidea. En el peor de los casos.. Okerrenera jota botatako dirua galdukou. .. ókerren, ókerrena. (c). adjektiboa. Txarrena. Lo peor.. Okerrena ezta ori, okerrena betiko asarretzia da. .. |
| 2. oker. (c). adberbioa. Torcido.. Pareta au oker dago. . ókerka, . (c). adberbioa. Alde batera okerturik.. Okerka-okerka, justuan aillegau zan ataira. .. |
| okela-bela. (-). Ik. belazar. |
| okelára saldu. (c). OKELÁRA KENDU. Aberea harakinari saldu. . Biae gaztiai ankia apurtu jakon da okelara saldu giñuan. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.