Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 3. kótxe, kótxia. (d). izena. Zaldiz tiratutako kotxea. Dotoreen artean, mota bat baino gehiago bereizten zen: KOTXE-LÁNDU, kótxe-landúa. Landó, coche elegante. Angiolillo horrelako batean ekarri zuten, Hilariren arabera. KOTXE-SESTA, kótxe-séstia. "Kotxe-landua baino menustxuaua".. Goiko Plazan, juzgauan aurrian, altura aundi baten kolokauta ei euan silloi bat, silloe edar bat, eta araxe ekarri eben kotxia landuak (sic), orrek len e kotxe brillodun orrek, kotxe landuan. Hil. (AA BergEus, 330. o.)./ Orrek e, aberatsenak zien, kotxe-landua, eta beste batzuk zien . Angiolillo horrelako batean ekarri zuten, Hilariren arabera. Etim.: frantseseko "landau". Azen.: kotxe-lándu ere bai.. Ik. kárro, zálpurdi, tríbuli. |
| ofendídu. (a). da-du aditza. Ofender(se).. Ofendidu baaut barkatu. . |
| ogi-ápur, ogi-apúrra. (a). izena. Miga de pan.. Ik. apur. |
| oe-errópa, oe-erropía. (c). izena. OBE-ERROPA, OEKO ERROPA. Izarak eta almoadazalak.. Len ezkontzeko oe-erropia ein biar izete zan ugari. . |
| ófensa, ófensia. (b). izena. Ofensa.. Orrendako ofensa aundixa da berai ika eittia. . |
| oe-búru, oe-burúa. (c). izena. Cabecera de la cama. . |
| oerátu. (c). da-du aditza. OBERÁTU, OGERATU. Acostar(se).. Bart berandu oeratu naiz./ Atzo berandu oeratu neban umia. . |
| ófizio, ófiziua. (a). izena. Lanbidea. Oficio.. Len ofiziua ikasitta lana izate zan. Oiñ bapez.. Azen.: ofízio ere bai. . ofiziua emon, . (b). aditza. Ofizio bat ikasi eragin.. Gurasuak nik ofiziua ikestia nai zeben, neri ofiziua emotia, ta aura etzeben pentsatzen ofiziua zanik. Martin. .. ofiziua ikasi, . (b). aditza. Lanbidea ikasi.. Bai, arotzeixan ofiziua ikesten ibilitxa nao gerra aurretikan. Ez genduan asko ikesi e. Gero gure kasetara geixao ikesi genduan, zeatxik eze ofiziua ikestera joan, da betik piontzia. Sebas. .. |
| ógi, ogíxa. (a). izena. Pan.. Gerra ostean OGI-GOSIA zegoela diosku Ben.k. Orduan ogi-gosia euan. BASARRIKO OGIXA eta KALEKO edo PANADERIXAKO OGIXA berezi ohi dira.. Ik. ogizúri, ogíbeltz, basíllora. |
| ogétaka. (c). zenbatzailea. OÉTAKA. Más de una veintena.. Ogetakak il zien bonbia esplotauta. . Bakarrik doanean, OG. Ik. -taka(k). |
| ogerleko, ogérlekue (Lein.). (d). izena. (Leintz.) Duro. . Sin. dúro. |
| ogéi. (a). zenbatzailea. Veinte. . |
| ogatu. (-). Ik. obátu. |
| ofízioko, ofíziokua. (c). izena. Obrero cualificado.. Orren aitta be ofiziokua zan.. Azen.: ófizioko ere bai. . |
| ofiziua emon. (b). aditza. Ofizio bat ikasi eragin.. Gurasuak nik ofiziua ikestia nai zeben, neri ofiziua emotia, ta aura etzeben pentsatzen ofiziua zanik. Martin. . |
| ofiziua ikasi. (b). aditza. Lanbidea ikasi.. Bai, arotzeixan ofiziua ikesten ibilitxa nao gerra aurretikan. Ez genduan asko ikesi e. Gero gure kasetara geixao ikesi genduan, zeatxik eze ofiziua ikestera joan, da betik piontzia. Sebas. . |
| ogetámar. (a). zenbatzailea. Treinta. . |
| oia berotzeko, oia berotzekua. (d). izena. Aberats etxetan izaten zen ohea berotzeko tresna.. |
| oeadar. (-). Ik. kamádar. |
| Oera esaten baxok, oera naiko xok. (-). esaera. Umeak ohera bidaltzeko esaldia. . |
| óiñago. (c). adberbioa. OIÑAO, -U. Orainago, orain dela gutxi. Hace poco, recientemente.. Oiñago ikusi neban bera, eskua igeltsuan zebala./ Oiñago izan da erregia Naparruan. . |
| neguko paranda, neguko parandia. (-). izena. Pinzón real.. Sin. paseko paranda.. |
| 2. odolán pasara, odolán pasaría. (d). izena. Har batek txerriaren azalean sortzen duen gaitza. Erisipela porcina. Don. . |
| odol-bátu, odol-batúa. (c). izena. Sangre coagulada a flor de piel. También moratón, cardenal, cuando es de consideración.. Atiak arrapauta, ikusi zelako odol-batua daukaten bietzian./ Gorputz guztia odol-batuz beteta urten ei dau kuarteletik.. Ik. béltzuna, -e. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.